artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Ezetz harrapatu!

'INURRI BIDEAK' | Artista: Andrea Canepa. | Non: Tabakaleran, Donostian. | Noiz arte: 2026ko ekainaren 28ra arte.

ezetz-harrapatu
Andrea Canepa artistaren 'Inurri bideak' erakusketa, Tabakaleran. Arg/ GORKA RUBIO / FOKU

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 10 Mai 2026

Joan den asteburuan Donostiara joan nintzen txangoan unibertsitatean ezagututako lagunekin. Eskailera mekanikoetan goraeta pasabidea zeharkatuz, Tabakalerarantz abiatu ginen Andrea Caneparen (Lima, 1980) Inurri bideakbisitatzera. Erakusketara heltzerakoan, Facebookek elkarrekin ikasi genueneko Pariseko bidaia gogorarazi berri zidala kontatu nion ikaskide izandako lagun minari. Marra zuri-beltzez apaindutako kolometara igota irribarretsu egindako argazkia erakutsi nion. Duela hamar urteko irudi horri begira geunden "ezetz harrapatu!"entzun genuenean. Ahizparekin ezkutaketan ari zen neskato bat korrika igaro zen gure aurretik. Telefonotik aldendu genuen begirada.

Koloretako kordelekin, zintekin eta oihalekin egin genuen topo orduan. Era askotako forma abstraktuek inguratu gintuzten; horietako zenbaitzuk izaera arkitektonikodunak ziren. Koloreei dagokienez,biziak, deigarriak eta alaiak ziren, Instagramen maiz agertzen zaidan "dopaminaren estetika"horretakoa. Kontzeptu horrekin deskribatu ohi da tonalitate erakargarri eta forma bizigarrien erabilera. Gaur egun gainestimulatuta gauden heinean, gure arreta mantentzeko horrelako bultzadak behar ditugula dakite, akaso, bai algoritmoak, bai eta Canepak ere.

Ikus-esperientziaren aldetik biziki kitzikagarria den arren, ikusmena ez da erakusketak pizten duen zentzumen bakarra. Nolabait, ikustetik akziora pasatzeko proposamena egiten digu. Artistari jarraikiz, partitura gisa ulerditzakegu formak. Are gehiago, gorputz partiturak direla esan dezakegu, forma eta material ugariek gorputza era desberdinetan mugitzera animatzen gaituztelako. Esaterako, ur-jauzien antzeko hari-ilara amaigabeak besoa luzatzeko deia egiten digu, hura hatz-mamiekin sentitzeko; pasarela koloretsuek ere, antzera, belauna altxatu eta ibiltokira igotzeko irrika sortzen dute.

Arte plastikoen eta gorputzaren arteko harremanaren inguruan luze hausnartu du Andrea Canepak. Duela urte batzuk, Until it Lives in the Muscle(2017) lanean adibidez,gorputza ikusmenetik abiatuta aktibatzeko lanak sortu zituen, eta gonbidatutako dantzariek forma geometrikoek gordetzen zituzten kodeak gorputzaren bitartez deszifratu zituzten. Donostiako erakusketari dagokionez, umeak bihurtu dira jolasaren bitartez dantzari. Hain zuzen ere, hori da Situ-akzioak proiektuaren muina, Tabakalerako programa honekarte garaikidea eskola testuingurura ekartzea baitu helburu. Hori dela eta, Canepa eskola eta familiekin aritu da tailerren bitartez elkarlanean, umeek forma eta koloreekin elkarreraginean eginiko mugimenduak aztertzen.

Programa artistikoaren beste ezaugarrietako bat da erakusketa espazio zehatz baterako sortzen dela. Hala ere, espazio hau beste kubo zuri bat dela esan daiteke, gainontzekoetatik zaila bereizten. Hortaz, artelan berria izan arren, ez dut oso argi espazioaren ezaugarriek zer-nolako harreman berezia duten lanarekin; erraz eraman genezakeelako han erakutsitakoa beste areto batera. Hala ere, onartu beharra daukat gela zurimantendu izana koherentea iruditu zitzaidala kasu honetan, hormen soiltasun horrek forma abstraktuak mihise erraldoi batean kokatzen dituelako; Anne Truitt artistak bere garaian landutako hiru dimentsiotako pinturaren ideia gogorarazten du, nolabait.

Aitzitik, pintura eta eskulturatik haratago doa sortzaile perutarrarena, usain desberdinak txertatu baititu erakusketan. Inurri bideakizenburuaren isla dira lurrin horiek. Inurriek arrasto kimikoak erabiltzen dituzte bide desberdinetan zehar orientatzeko, eta erakusketakoek horien irudikapen izan nahi dute, norberak hautatutako bidearen parte bilakatuz. Artistak berak dioenez, estreinakoz txertatu du zentzumen hau. Hala ere, guk, bertaratu ginenean,ez genuen ia sumatu; beste egun batean bueltatu beharko gara.

Aldiz, antzeman eta batik bat disfrutatu genuen zentzumena ukimenarena izan zen. Artistak bereziki landutako arloa da hau, nabarmen igartzen den ibilbidea. Elementuek eskaintzen dituzten ehundura eta akabera aberatsak bizipen estetikoaren ezinbesteko parte bilakatzen dira erakusketa honetan, kolore eta formak ikusteaz gain, horiek sentitzeko aukera ematen duelako jolasteko baimenak.

Erakusketa egon bitartean familientzako dinamizazio-saioak eskainiko dituztela irakurri genuen ateratzean; alabaina, ez ote litzateke beharrezkoagoa helduei zuzendutakoak antolatzea? Erakusketa tradizionaletan ikasitako jarrerak desikasteko premia handiagoa dugu ezkutaketan aspaldian jolastu ez garenok.

inurri-bideak

Inurri bideak

Andrea Canepa

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Du 26 Mars 2026
Au 19 Juillet 2026


nicolas-deshayes

Nicolas Deshayes

Galerie Champ Lacombe (Biarritz, Lapurdi)

Du 18 Juillet 2026
Au 05 Septembre 2026

fragmentua-lotura

Fragmentua & lotura

Francesca Poza, Tatiana Blanqué

Ormulu (Iruñea, Nafarroa)

Du 04 Juin 2026
Au 03 Juillet 2026

espazioaren-hustura

Espazioaren Hustura

Jorge Oteiza

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

Du 07 Mai 2026
Au 30 Aout 2026

roberto-chartamek-geometria-mundu-naturalera-darama-cristina-enean

Roberto Chartamek geometria mundu naturalera darama Cristina Enean

| 26 Juin 2026

Cristina Enea Fundazioak uda honetarako egin duen erakusketa-proposamenak, Ura Besterik Ez, herritarrak gonbidatzen ditu mugarik ezagutzen ez duten espazioak eta bolumenak okupatzen dituzten geometrietan murgiltzera. Horren karietara, Roberto Chartamek naturaren hizkuntza berarekin lan egiten du. Bere erreminta airean eta aluminioan tenkatutako hariak dira, eta horiekin Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeko hiru aretoak marrazki bizigarri handi bihurtzen ditu.

artea-eta-erlijioa

Artea eta erlijioa

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 25 Juin 2026

Aita santuak Espainiara eta Kataluniara egin berri duen bisitaldia dela-eta Arantza Santestebanek idatzitako Begirada altxa izenburuko artikuluan irakurri nuen erlijioaren zeregina ez dela ikusezina denaren gaineko informazioa ematea, pertzepzioa eraldatzea baizik.

lorategi-bertikalak

Lorategi bertikalak

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 25 Juin 2026

HIRUGARREN PAISAIA | Artista: Maria Azkarate. | Non: Nafarroako Museoan, Iruñean. | Noiz arte: 2027ko apirilaren 4ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoak-bihotz-berria-du

Bilboko Arte Ederren Museoak bihotz berria du

Mikel Garcia Martikorena [BERRIA.eus]
| 23 Juin 2026

Museoaren handitze planaren barruan egindako ataria aurkeztu dute: Arriaga ataria. Egungo bi eraikinak lotzen ditu, eta haren gainean egongo da hirugarrena. Etzi egingo dituzte ate irekiak.

zeharkako-estetikak-2026-egonaldia-abian-da-dagoeneko

Zeharkako Estetikak 2026 egonaldia abian da dagoeneko

| 22 Juin 2026

Idensitat-en hilabetez lanean aritu ondoren, hautatutako proiektuak, AzkonaTolazaren 'Ibaiko irakurketa kluba' eta Raquel Meyers-en 'Munstroen garaia', Uharte Zentrora iritsi dira bertako testuingurutik ekainean zehar euren garapenarekin jarraitzeko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).