artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Guggenheim museoak ikusgai jarri ditu bere bildumara gehitu berri dituen lanetako batzuk

Aurrez zeuden artista batzuen obra gehiago ez ezik, izen berriak ere batu ditu bere funtsetara; tartean, Hanne Darboven, Al Held, Damien Hirst, Martin Kippenberger eta Robert Ryman. Museoaren hirugarren solairuan ikusi ahalko dira lanak.

guggenheim-museoak-ikusgai-jarri-ditu-bere-bildumara-gehitu-berri-dituen-lanetako-batzuk

Ainhoa Sarasola [BERRIA.eus]
| 8 Novembre 2025

Bere funtsetara gehitu dituen artelan berriak erakustea eta bildumaren "aberastasuna eta aniztasuna" begien bistan jartzea. Bi asmo nagusi horiei segika osatu du Bilboko Guggenheim museoak bere bildumako artelanen erakusketa berria. Haren bidez, aurrez erakutsi gabeko artelanak ikusteko aukera izango du publikoak, baita azken urteotan museoaren funtsak "nola handitu eta aberastu" dituzten ere, museoaren zuzendari nagusi Miren Arzalluzek azaldu duenez. Marta Blavia museoko arte arduradunak egin ditu komisario lanak, eta BBK fundazioaren babesa izan du erakusketak. Museoaren hirugarren solairuan izango da ikusgai, bihartik aurrera.

Azken garaietan "artelan garrantzitsuak" eskuratu ahal izan dituztela azaldu du Arzalluzek. Hain zuzen, erositako hainbat obra ez ezik, Dimitris Daskalopoulos bildumagile greziarraren eta Al Held Fundazioaren "dohaintza eskuzabalak" eta Inge Rodenstocken bildumatik epe luzerako gordailu gisa iritsitako 53 pieza jaso ditu museoak. "Ekarpen garrantzitsuak dira; obra ugari aurkezteko aukera ematen digu, baita artista, estilo eta garai ezberdinen artean lotura berritzaileak asmatzeko eta gauzatzeko ere".

Denera, 39 artistaren 55 lan bildu dituzte erakusketan, eta horietatik 22 dira bildumara orain gutxi batutakoak. Arzalluz: "XX. mendearen bigarren erdiko erreferentziazko artisten lan berriez gain —besteak beste Basquiat, Klein, Tapies, Twombly eta Warholen artistenak—, erakusketak gure bildumako euskal artista batzuen lanak ere biltzen ditu, Txillida eta Oteiza maisuen lanetatik hasi, Ibon Aranberri, Juan Perez Agirregoikoa eta Erlea Maneros Zabala artista garaikideen lanetaraino".

Toki berean mantendu dituzten bost artelan izan ezik, hirugarren solairuko areto guztiak eraberritu dituzte, "arte garaikidearen konplexutasuna eta aberastasuna jasotzen duen kontakizun dinamiko eta plurala" sortzeko asmotan, Arzalluzen hitzetan. Marta Blaviak zehaztu duenez, lehen eta laugarren aretoak izan ezik —Yayoi Kusamaren obrak biltzen ditu batak, eta El Anatsuirenak besteak—, gainerako gela guztiek bilduma koralak agertzen dituzte. Izan ere, ardatz tematiko bati buruzkoa da areto bakoitza, eta artelanak "aurkezpen txiki, kolektibo eta independente" gisa antolatu dituzte horregatik. "Hala, elkarrizketa asko sortzen dira artisten eta artelanen artean".

Komisarioaren ustez, gaikako antolaketari esker, bi modutan geratzen da agerian bildumaren aberastasuna: "Batetik, galeriak mikrokosmos independenteak direnez, areto bakoitzak hausnarketa eta esperientzia estetiko oso ezberdinak eskaintzen ditu; eta bestetik, areto bakoitzaren barruan ere aniztasuna nabaritzen da, bildutako artistak askotariko testuinguru eta interes artistikotatik baitatoz. Hortaz, nahiz eta gaia partekatu, bakoitzak bere ikuspegitik eta sentikortasunetik lan egiten du, eta formaren eta teknikaren aldetik bere bidea egiten du. Horrek zabaldu egiten ditu perspektibak".

Bost areto, bost ardatz

Artea eta gatazka izenburupean bildu dituzte bigarren aretoko lanak, eta "hainbat lengoaia eta material artistiko baliatuta indarkeriaren esperientzian eta haren arrastoetan murgiltzen diren begiradak" elkartu dituzte gelan. Tartean dira, besteak beste, Jenny Holzerren Gerra bat egon zen (2019), Kendell Geersenen Akropolia orain (2004), Mona Hatoumen Gure etxea (1999) eta Anselm Kieferren Munduko jakinduriaren bideak: Hermann-en borroka (1982-1993) artelanak.

Hirugarren aretoan, berriz, pop arteari eta harren lorratzari egin diete lekua, eta hala, Warholen eta Basquiaten zenbait lanekin batera, Martin Kippenberger, Jeff Koons, Damien Hirst, Tom Sachs, Erwin Wurme, Mike Kelley eta Roy Lichtenstein artistenak ere ikusgai daude, beste hainbaten artean.

Abstrakzioa eta espazioa dira bosgarren aretoko protagonistak; bertan elkartu dituzte 1950eko hamarkadatik aurrera "espazioaren irudikapen tradizionala gainditu" zuten artista batzuk, hainbat belaunaldi, jatorri eta estilotakoak. Horien artean dira Al Helden Noeren ikuspegia II (1970) eta Ellsworth Kellyren Kurba horia I (1972) margolanak, baita Robert Rymanen 1974ko izenbururik gabeko beste koadro bat ere. Oteizaren eta Txillidaren obrak ere areto horretan bildu dituzte.

Ekintza eta keinua ardatz dituen artea erakusteko erabili dute seigarren aretoa, eta Tapies, Klein, Helen Frankenthaler, Lucio Fontana eta Martha Jungwirthen obrak daude bertan ikusgai, besteak beste. Eta azken aretoan lengoaia adierazpen plastikorako tresna gisa baliatu duten artisten lanak daude, tartean, Aranberri, Perez Agirregoikoa, Maneros Zabala eta Hanne Darbovenenak.


ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

Du 11 Septembre 2026
Au 08 Novembre 2026

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 18 Septembre 2026

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Septembre 2026

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 10 Septembre 2026

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 10 Septembre 2026

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).