artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Emilie Hallard: 'Desiragarria nor den eta nor ez ezartzen duen hierarkia bat dago'

Pertsona ez-normatiboei egindako erretratuak bildu ditu Hallardek 'Les Corps Incorruptibles' argazki erakusketan. Biluzik daude, baina ez sexualizatuak, dioenez. Bilboko Bizkaia aretoan ikus daitezke.

emilie-hallard-desiragarria-nor-den-eta-nor-ez-ezartzen-duen-hierarkia-bat-dago
ARITZ LOIOLA / FOKU

Amaia Igartua Aristondo [Berria.eus]
| 23 Février 2023

Biluzik ageri dira biluzik ageri ohi ez diren horiek: lodiak, elbarriak, beltzak, zaharrak... Eta osorik erakutsi ditu Emilie Hallard argazkilariak (Orleans, Frantzia, 1979): hanka, soin, enbor eta buru. "Gorputz atal jakin batzuk soilik ateratzeak gorputza zatikatzen du, eta biolentzia eragin dezake". Bestelakoa da Les Corps Incorruptibles (Gorputz galbideratu ezinak) erakusketaren helburua: gorputz ez-normatiboak desiradun eta desiragarritzat aldarrikatu ditu Hallardek. EHUren Bizkaia aretoko Axular aretoan bisitatu ahalko dira erretratuok, Bilbon, martxoaren 10era arte.

Nola hondatzen da gorputza?

Gorputzean esku hartzen duzunean, fantasia handi batek hauspotuta. Hau da, pentsatuta sekulako gorputz bat izanda, arauarekin bat egiten duen gorputz bat izanda topatuko duzula bikotekidea, zure familiak eta inguruak onartuko zaituela, lan hobea aurkituko duzula... Denok esku hartzen dugu gure gorputzetan: kirola egiten dugu, ilea moztu, tatuaje bat egin... Baina zer dago horren atzean? Zoriontasun promes bat? Horrela hondatzen da gorputza.

Fantasiok, eta horiek akuilatzen dituzten mezuek, gehiago eragiten diete subjektu jakin batzuei?

Bai. Lehenik eta behin, emakumeoi. Baina gizonak ere ez daude salbu: lehen, presioek asko eragiten zieten gay direnei, baina kapitalismoak lortu du heterosexualek ere gaizki pasatu dezaten, konplexuak eduki ditzaten. Beste talde batzuk ere badaude, baina ikusezinagoak dira: pertsona arrazializatuak, dibertsitate funtzionala dutenak... Baita LGTBI kolektiboko kideak ere, ez dutenean heteroarauarekin bat egiten, esaterako. Egia esan, pertsona gehienek zapalkuntza sufritzen dute haien itxuragatik.

Gorputza kapital mota bat bihurtu da?

Bai, zoriontasunerako pasaporte bat baita. Eta zer gertatzen da gorputz horrekin gorputza iraungitzen denean, jada ez denean hain ederra, ugaltzeari utzi dionean? Gorputza politikoa da oraindik, 2023an.

Gorputz ez-normatibo bat, eta gainera biluzik ageri dena, nola sartzen da dinamika horretan?

Alde batetik, askotariko gorputzak erakusteko behar handi bat dago; baina, beste alde batetik, biluztasunak zaurgarritasuna eragin dezake. Mota askotako esperientziak bizi izan ditut argazki saioetan: gizonek ez dute emakumeen begiradapean egoteko ohiturarik, eta emakumeok gogaituta gaude gizonak begira edukitzeaz. Gizonek begiratuak izan nahi dute, baina emakumeek eta transek konplexu asko dituzte: une oro posturaz aldatu behar ditut ez dezaten denborarik izan pentsatzeko nola dauden, eta ez daitezen hasi bularra ateratzen, edo sabela ezkutatzen ahalegintzen...

Esan duzunez, gorputz ez-normatibo batzuk ez dira desiratzailetzat jotzen, ezta desiragarritzat ere.

Dibertsitate funtzionala dutenek etengabe aldarrikatzen dute bizitza sexuala izateko eskubidea. Baina, bestalde, kolektibo batzuk oso fetitxizatuak daude: esaterako, andre beltz eta asiarrak izaten dira hipersexualizatuenak. Desiragarria nor den eta nor ez ezartzen duen hierarkia bat dago.

Zure lanean hipersexualizaziorako arriskua igarri duzu inoiz?

Bai, eta argazki batzuk kendu egin ditut. Kontzientzia hartze batzuetarako denbora behar izan dut. Baina argazkietan ageri direnek ez dute gorputz lengoaia sexual bat, ez dute irribarre egiten, argazkilariari begira daude, eta, beraz, ikusleari... Garrantzitsua da modeloak objektiboari begiratzea, subjektu izateko eta ez objektu.

Zure begirada ere aldatu da?

Bai, eta kontu handiz ibiltzen naiz kolektibo jakin batzuekin. Erretratuan gehiago sakontzen ahalegintzen naiz, zerbait psikologikoagoa, konplexuagoa, sotilagoa bilatzen, pertsonaren agentzia sentitu dadin.


au-sablier-de-l-air

Au sablier de l'air

Philippe Herbet

L'Angle (Hendaia, Lapurdi)

Du 01 Octobre 2026
Au 08 Novembre 2026

malpais

Malpaís

Borja Gomez

Narata gunea (Bilbo, Bizkaia)

Du 20 Octobre 2026
Au 07 Novembre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 Octobre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Octobre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 Octobre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 Octobre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).