artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Bizirik dirauten izenak

Ziga bilduma | Non: Iruñeko Civivox Pompelon. | Noiz arte: Abenduaren 31ra arte.

bizirik-dirauten-izenak
Javier Ziga margolariari eskainitako erakusketa, Iruñean. AITOR KARASATORRE / FOKU

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 28 Mai 2026

Erakusketa bat ikustera gerturatzen garenean, espazioari baino gehiago artelanek esaten digutenari erreparatzea izan ohi da helburua. Hala, zenbaitetan, artelan batetik bestera egiten den ibilbidean zentratzen da esperientzia: piezen arteko tartea zabala izaten da, bakoitzak arnasa har dezan, eta pareta zuri neutroek begirada artelanean bertan finkatzea ahalbidetzen dute. Kontzepzio hori XX. mendearen bigarren erdialdean egonkortu zen.

Hori baino lehen, ordea, erakusketen egitura nolabaiteko maximalismo baten menpe zegoen. Horren adibiderik esanguratsuena XIX. mendetik aurrera hedatu zen Parisko saloien eredua izan zen: hormak goitik behera estaltzen zituzten koadroen pilaketek ordena eta hierarkia jakin bati jarraitzen zioten. Eta, zenbaitetan, neure buruari galdetzen diot zenbateraino baldintzatzen ote zuen horrek artisten sormen-prozesua bera; izan ere, gaur egun artelanaren instalazioak pisu handia du artista askoren lanean.

Iruñeko Pompelo Civivoxen dagoen Ziga bildumaren erakusketara gerturatzen bazarete, denboran atzera egingo duzue, aipatutako erakusketa-eredu horretan kokatuz. Izan ere, erakusketak Javier Zigaren obraren atzera begirako irakurketa proposatzen du, artistak bizitako garaira hurbilduz bisitaria. Erakusketaren komisarioa Pello Fernandez Oyaregui da, eta proposamen museografikoaren bidez irakurketa historiko eta artistiko hori egituratzen du.

Javier Zigak(1877-1960) Iruñean ekin zion bere formakuntza artistikoari, eta Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Akademian eman jarraipena, eta Parisera lekualdatu zen horren ostean. Bere pinturak garai horretan garatzen ari ziren tendentzia artistikoen isla argia dira, eta zentzu horretan errealismoa, kostunbrismoa, inpresionismoa, erretratugintza, pintura historikoa... uztartzen dituzten 133 pinturek artistaren garapen plastikoaren berri emateko aukera ematen dute.

Espazioan barneratzen garen momentuan harrera egingo digun lehenengo pieza artistaren autorretratu bat izango da. Berak pintura eta pintzela esku artean heltzen dituen bitartean begirada mihisetik altxatzen du, eta guri begira, mihise horretan inguratzen gaituen zerbait irudikatzen ari dela sentiarazten digu.

Begiraden bitartez sortzen den elkarrizketa hori atzean uzten dugunean, besteak beste, Zigak Madrilgo egonaldiaren eraginez garatu zuen interes sozialekin lotutako pinturak agertzen zaizkigu. Bertan, zaila da artistak irudikatzen dituen pertsonaien dimentsio psikologikoarekin ez konektatzea, eta, hain zuzen, hori da erakusketa osoan arnastuko duguna; batez ere, erretratuen kasuan gertatuko da hori.

Halaber, artistak Parisen egindako egonaldiak agerian uzten du XIX. mendearen amaieran eraldatzen hasi zen egitura artistikoarekin izan zuen harremana ere. Izan ere, inpresionismoaren eragina nabaria da Parisko kaleetan egindako eskala txikiko pinturetan; bertan, bat-batekotasunak eta argiak konposizioaren eraikuntzan hartzen duelako protagonismoa.

Baina, batez ere, nire ikuseremuan arrasto handiena utzi dutenak Zigak Baztanen egindako paisaiak eta erretratuak izan dira. Elizondoko azokako figurak edo emakume agoten erretratuak behatzen ditudan bitartean, askotan geure buruari egiten ez diogun galdera batek zeharkatu ninduen: zer alde dago erretratuaren eta pintura kostunbristaren artean —erakusketan "etnografiko"gisa izendatuak diren horien artean—?

Izan ere, alde batetik, izena duten erretratuak aurkitzen ditugu: arropa garaikide eta dotoreekin irudikatutako pertsonaiak, beren posizio ekonomikoaren isla direnak. Bestetik, Baztango paisaiak eta bertako biztanleak erakusten dituzten margolanak daude; baina, kasu horretan, irudikatutako pertsonak anonimotasunean geratzen dira, izenik gabe eta beren bizitzaren arrastorik gabe.

Kontraste horrek pentsarazten dit noren izenek lortzen duten memoria kolektiboaren parte izatea, eta nortzuk geratzen diren transmisioaren bidez soilik bizirik dirauen memoria intimo eta isilaren babespean.

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

Du 14 Février 2026
Au 31 Décembre 2026


generation-volta

Generation Volta

Sanlé Sory

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

Du 01 Aout 2026
Au 01 Octobre 2026

foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 17 Septembre 2026
Au 15 Novembre 2026

kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Du 03 Juillet 2026
Au 10 Janvier 2027

argiari-bidea-eman

Argiari bidea eman

Naia del Castillo

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 24 Juillet 2026
Au 20 Septembre 2026

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 10 Septembre 2026

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

museo-bat-eraikitzea-erakusketetatik-harago

Museo bat eraikitzea erakusketetatik harago

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 24 Aout 2026

Zazpi urte eta erdi daramatza Beatriz Herraezek Artium museoaren zuzendari. Bilduma artistikoa erdigunean jarri, dokumentazio eta artxibo lana indartu, eta arte garaikidearen kontakizun kritiko bat osatu du.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).