artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da
Claudix Vanesix. Arg/ Tabakalera

| 10 de Septiembre 2026

Claudix Vanesixek, Tabakalerako artista egoiliarra eta 2025eko IMMATERIAL jaialdiko parte-hartzailea izan zenak, Ohorezko Aipamena jaso du Ars Electronica 2026 sarietan, Interactive Art+ kategorian, Tabakaleran garatu eta sustatutako XENOCENE: A Manifesto in Motion lanagatik. Nazioartean erreferentzia nagusietako bat dira garaikur horiek artearen eta teknologiaren eremuan jarduten diren sortzaileentzat.

Xenocene: A Manifesto in Motion giza gorputzaren, adimen artifizialaren eta bizitza modu ez gizatiarren arteko harremanak aztertzen dituen performance bat da. Claudix Vanesixek, bere gorputzaren eta IA bidezko irudi-sorgailu baten bidez, identitate aldakorrak sortzen ditu eta bestelako pertzepzio eta existentzia forma batzuen inguruan egiten du gogoeta. Obrak munduaren ikuskera antropozentrikoa eta berau, mundua, gizakiaren nagusitasunetik interpretatzea zalantzan jartzen ditu. Halaber, bioingeniaritza, kolonizazio espaziala eta adimen artifiziala bezalako teknologiei buruzko hausnarketa kritikoa mahaigaineratzen du.

Bigarren aldia da nazioartean aski ezaguna den jaialdia honek Tabakaleran garatu eta sustatutako proiektuak saritzen dituena. 2025ean, Marina Otero Verzier arkitekto eta ikertzailearen Compost computacional instalazioak, Tabakalerak eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC) lankidetzan ekoitzia, Aipamen Berezia jaso zuen S+T+ARTS 2025 sarietan. Europako Batzordeak sustatutako sari horiek artea, zientzia eta teknologia uztartzen dituzten proposamen berritzaileenei aitortza egitea dute helburu.

Veneziako Biennalean beste sari bat

Claudix Vanesixek Biennale College – Blend programako Proiektu Onenaren Saria ere jaso du. La Biennale di Veneziaren ekimen berri hau diziplina jakin batera mugatzen ez diren obrak sortzen dituzten artistei zuzenduta dago.

Claudix Vanesix eta Cristina Soto Arias artistek aurkeztutako The 3 Bitcoin Opera proiektu irabazleak Brechten "Hiru zentimoko opera" berrinterpretatzen du, botere algoritmikoak, adimen artifizialak, gerra-ekonomiek eta kolapso ekologikoak markatutako mundu garaikide batetik abiatuta.

Aintzatespen hauek indartu egiten dute Tabakalerak artisten sorkuntzarako, bidelaguntzarako eta haien lana ikusgarri egiteko espazio gisa duen konpromisoa, esperimentazioa, ikerketa eta praktika artistiko garaikideen garapena sustatzen dituzten programen bitartez.

Claudix Vanesixi buruz

Claudix Vanesix performance, Errealitate Hedatuak eta Adimen Artifiziala lantzen dituen artista da. Bizitza sozial digitalean sexismoa eta arrazakeria desafiatzen ditu bere lanak, eta mundu fisikoan duen eraginari buruz hausnartzen du. 2025ean, artista egoiliarra izan zen Tabakalerako Artisten Gunean eta bertan landu zuen GAN: Generative Adversarial Nuisance proiektua. Urte berean IMMATERIAL festibalean ere parte hartu zuen.

Performance eta Errealitate Birtualeko artea sortzen ditu, teknologia berriak eta antzinako tradizioak nahastean ekidinezintasun teknologikoaren narratiba desafiatzen duena.

irudi galeria

claudix-vanesix-tabakaleran

esentzia

Esentzia

Exposición colectiva

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Desde el 12 de Septiembre 2026
Al 04 de Noviembre 2026

ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 11 de Septiembre 2026
Al 08 de Noviembre 2026

macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 17 de Julio 2026
Al 18 de Octubre 2026

mundu-baten-aukera

Mundu Baten Aukera

Naturaren ikuspegiak BBVA Bilduman

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 09 de Julio 2026
Al 12 de Octubre 2026

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 30 de Septiembre 2026

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 30 de Septiembre 2026

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).