artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Bizipenetatik

'Amable Arias banbalinetan' | Non: San Telmo museoa, Donostian. | Noiz arte: maiatzaren 28ra arte.

bizipenetatik
Amable Ariasen hainbat urmargo, San Telmo museoan.

Garazi Ansa [BERRIA.eus]
| 29 de Marzo 2023

Azkenaldian, etxetik gertu mugitzen naiz erakusketak ikusteko. Nahiko kontzienteki eginiko hautua da hau, eta, nola ez, nire egitekoan eragin zuzena duena, baita irakurleen edukietan ere. Azkenaldian etxetik gertu gauzatzen diren erakusketak bisitatzea lehenesten dut, arrazoi berekoi batengatik agian, nire buruaren zaintza hobesten ahalegintzen naizelako, halako oreka baten bila. Eta honek, nola ez, nire egitekoan eragin zuzena du, baita irakurleengan ere. Eta zuetakoren batek agian esan dezake honen aurrean: Eta niri zer axola dit azalpen honek guztiak? Agian egia da. Agian ez dut esplikaziorik eman beharrik; tokatzen den erakusketari buruz idatz dezaket, eta kito. Baina agian, hautu kontzienteago baten ondorioa ere bada, maiz, ingurukoekin eztabaidatzen dudana: nondik idazten den agerian uztearena, biluztearena nolabait, nire afektuak mahai gainean jartzearena, horrek testuaren edukian eragina baitu, testuaren subjektibotasunean, zalantzarik gabe. Eta honek, irakurleari agian ondoren datorrena testuinguruan jartzen, ulertzen eta interpretatzen ere lagun diezaioke.

Baina tira, paragrafo hau guztia aitzakia hutsa ere izan daiteke, ekintza berekoi hutsa, ez baitzait erraza egiten maiz testuei hasiera ematea, eta hau errekurtso bat izan daiteke horretarako. Azken finean, hau guztia, oraingoan ere berriro San Telmo museoko erakusketa batez idatziko dudala esateko idatzi baitut, Amable Arias banbalinetan mostraz.

San Telmoko programazio politikak direla eta, areto nagusietan ez dira artisten banakako erakusketak egiten. Izaera honetako proiektu interesgarriren bat iristen baldin bazaie, bertako langileen aburuz egitea mereziko lukeena, eraikinaren bigarren solairuan, liburutegiaren gainean dagoen espazioa esleitzen zaio. Hala egin zuten Rosa Valverderen kutxen erakusketekin, eta gauza bera egin dute Amable Ariasen pinturekin ere. Baditu alde on eta txarrak espazio honek: sarrera librekoa da, baina lekua ezkutatu samar gelditzen da ezagutu ezean, eta, gainera, erakusketen instalazioak planteatzeko ez da aretorik errazena.

Diseinu museografikoak, ordea, aretoak sor zitzakeen arazo guztiak itzalean utzi ditu. Aspaldian ikusitako proposamenik erakargarrienetarikoa izan da, espazioaren forma, antolaketa, eta koloreen bidez edukiari dagozkion ideiak eta kontzeptuak transmititzea lortzen baita. Agian oker egongo naiz, baina Ana Garciaren eskua antzematen dela esango nuke. Museografiak banbalinetara garamatza, eszenatoki atzealdeetara, normalean ikusleen begiak eta gorputzak sartzeko aukerarik izaten ez duten espazio misteriotsu eta ezkutu horretara.

Eta bertan, Amable Ariasek Antzoki Zaharrean topaturiko unibertsoa bistaratzen zaigu. Irudiak zoragarriak dira; koloretako akuarela mantxaz eta ziurtasunezko trazu azkarrez eraikiak. Egilea ez da xehetasunen bilaketan ari, ez da horretarako beharrik ere. Hazpegiak ere ezabaturik daude, eta gehienetan ez dago artistarentzat posatu duten gorputzen identitatea ezagutzeko paradarik; orrian bertan Ariasek haien izenak idatzi ezean, anonimoak lirateke. Agian egilearentzat bazuten lotura emozionala —hori iradoki dezakete erakusketan ipini dituzten artistari dedikatutako argazkiek—, baina, horrez gain, bata Lina Morganen irudikapena izatea, eta bestea, berriz, Piero Guelfirena, anekdotikoa den zerbait dirudi.

Dantzariak edo aktoreak izan, irudien trataeran ez da ezberdintasunik antzematen, artistarentzat marrazkiak egiteko aitzakia baliagarri baitziren guztiak, haien arteko ezberdintasunik gabe: Antzoki Zaharreko emanaldiek baldintzatzen zuten errealitatea. Hala, soberan egon zitekeen berez txikia den erakusketa artistak irudikatutako pertsonaien lanbideen arabera antolatzea, baita hainbat leku eta txokotan artistari eskainitako argazkien presentzia errepikakorregia ere, eta Antzoki Zaharreko garai bertsuko emanaldi baten proiekzioa ere bai, izatez museografiak jada ezin hobekiago irudikatzen baitu agertokia. Horiek ikusi baino gusturago irakurriko nituzke artistak banbalinen artean izandako bizipenak kontatzen dituzten idatziak, Maru Rizok katalogoan aipatzen dituenak.

Dena den, erakusketa atsegina da, ikusteko gozagarria, eta orain arte ezezaguna zen Ariasen ekoizpen garai eta lan multzo interesgarri bat ikusteko aukera bermatzen duena, bere bizipen partikularretatik abiatuta; ondorengo urteetan artistak garatuko duen unibertso eta mundu partikular, propio eta ezagunagoaren aurrekari izan zena.

banbalinetan

Banbalinetan

Amable Arias

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 18 de Febrero 2023
Al 02 de Julio 2023


isiltasun-lurraldeak

Isiltasun lurraldeak

Evelyne Herisson

DIDAM (Baiona, Lapurdi)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 22 de Noviembre 2026

fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 26 de Noviembre 2026
Al 29 de Noviembre 2026

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 18 de Septiembre 2026

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 de Septiembre 2026

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 10 de Septiembre 2026

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 10 de Septiembre 2026

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).