artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Alicia Otaegi: "Adinez ez dut deus jakin nahi"

Ekainaren 5etik, Noaingo La Faktoria zentroan egonaldi artistikoa egiten dabil Alicia Otaegi; bihar bukatuko du. 'Artista eramangarria' obra garatzen ari da, "zoria eta denbora gidari". Hilaren 24an estreinatuko du.

alicia-otaegi-adinez-ez-dut-deus-jakin-nahi
Arg/ Iñigo Uriz - FOKU

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 17 de Junio 2023

Nora doan ez dakiela abiatu nahi du bidaia Alicia Otaegik (Iruñea, 1963) bere obra berriaren bitartez. "Helmugarik gabeko bidaia bat da nirea", zehaztu du, konbentzimenduz. Haren hitzak adituta, bistan da: xarma ikusten du ziurgabetasunean, baita "errepikatu ezin diren gauzetan" ere, eta, gaur-gaurkoz, ezin ulertuzkoa litzaioke bi ezaugarri horiek ez dituen deus sortzea. Horiek horrela, bultzada horiei men eginez ari da Artista eramangarria obra eszenikoa garatzen, Noaingo (Nafarroa) La Faktoria zentroan egiten ari den eta bihar bukatuko duen egonaldi artistikoan. Besteak beste, hamabi maletak osatzen dute Otaegiren obra. Ekipajea prest, hilaren 24an erakutsiko du maleta horietako batzuek —ez denek— gordetzen dutena, La Faktorian.

Artista eramangarria obran nabarmena da arte plastikoa, baina lana ez da kabitzen erakusketa hitzean. Arte literarioa ere badu. Musika ere bai. Eta dantza, eta arte performatiboa. "Ezin dut diziplina bakarra aukeratu; dantzari isil baten modukoa naiz, batetik bestera dabilena", azaldu du, eta pasioz oroitu du noiz eta nola jaio zen jatorrizko ideia. Konfinamenduan, Otaegi konturatu zen ohiko moldeetan eginiko erakusketek jadanik ez dutela lehen zuten erakarmen bera. "Eta argi ikusi nuen zerbait egin beharra nuela". Oskar Alegria eta Rosa Garcia zinemagileen laguntza ere izan du sormen prozesuan, eta, orain, sinetsia dago aurkitu duela aterabidea: "Hiru dimentsioko erakusketa lan bat da, laugarren dimentsio bat ere baduena; hori ni neu naiz".

Finean, hau da obraren oinarria: Otaegik hamabi maleta prestatu ditu, zenbaki bana jarri die, eta maleta horietako bakoitzean artelan bat sartu du. Zehazki, "miresten" dituen artista batzuei eginiko omenaldiak dira artelan horiek. "Adibidez, omendu ditut Kazimir Malevich, Marcel Duchamp, Augusto Monterroso, Maurice Ravel...", aurreratu du. Kontua da lan horiek ez direla nolanahi aurkeztuko jendaurrean. Intuizioak eta zoriak erabakiko dute zer maleta irekiko diren. Batzuk zozketa bidez hautatuko dira; beste bat publikoak aukeratuko du, libre; beste bat, Otaegik. Hala eta guztiz ere, horretarako denbora mugatua dago: ikuskizunak ordubete iraunen du, justuki. Erloju batek zorrotz eginen du atzerako kontaketa. "Tarte horretan zenbat maleta irekiko diren? Astia ematen duena".

Atzerako kontaketa

Otaegiren esanetan, ikuskizunean zoriak eta denborak "agintzen" dute gehien. Hori nahita bilatu du, artista eta publikoa "maila berean" kokatzeko. "Denbora bukatutakoan, publikoa maleta gehiago zabaltzeko gogoz geldituko da segur aski, eta ni, berriz, gehiago erakusteko gogoz geldituko naiz. Berdinduta egon gaitezen nahi dut; batez ere, hori", azaldu du.

Artistak aitortu du ikuskizunaren iraupena mugatzea "paradoxa" bat dela, bere izaera aintzat hartuta. "Ez dut batere maite denboraren zenbakizko neurria, eta, aldi berean, ezin dut saihestu matematikoki kalkulatzea zenbat falta zaion nire bizialdiari. Sentitzen dut atzerako kontaketa batean nagoela, eta horrek ezinegon handia sortzen dit. Ez da izua. Kontua da gauza mordoa geldituko zaidala egin gabe. Horrek antsietatea eragiten dit".

Izatez, hainbesteko ezintasuna sentitzen du "bukaerari begiratzeko", ezen nahiago izaten baitu besteen adinari buruzko datuei entzungor egin. "Ez dut deus jakin nahi denborez. Adinez ez dut deus jakin nahi". Hain justu ere, epeek sentiarazten dioten urduritasuna baliatu du, hein batean, Noaingo proiekturako.

Otaegik sarri baliatu ditu eguneroko objektu arruntak bere obrak ontzeko, orain maletak erabili dituen gisa berean. 2020an, adibidez, etzaulkietako zorroak erabili zituen Denontzako balkoia izeneko artelana sortzeko. Artistak gogora ekarri duenez, txikitatik izan da kapaz objektuei bestela begiratzeko. "Hitz egiten didatela iruditzen zait", kontatu du, pozik. Are, dioenez, haien azalean jartzea ere gustatzen zaio. "Maite dut pentsatzea, esaterako: nolakoa litzateke nire bizitza gatzontzi bat banintz?", gogoetatu du. Hala, haren esanetan, objektuak elkarrekin solastatu daitezen lortzea da helburua; horretan oinarritzen da, hein handi batean, haren "sormen ekintza".

Diskrezioa eske

Otaegi objektuek ematen dituzten aukerez buru-belarri ari zelarik, hots batek eten du artistaren eta kazetariaren arteko hizketaldia: piiiiii piiiii piiiii. "Ai, ama! Alarma! Ea ongi funtzionatzen duen baieztatu nahi nuen. Hara, bete da ordua!".

Hilaren 24ko ikuskizunerako prestaketan, jadanik deus gutxi falta da egiteko. 40 ikusle inguru espero ditu Otaegik, eta mesede bat eskatuko die denei: "Ez dezatela kontatu zer ikusi duten".


debt

Debt

Nooshin Askari

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 21 de Noviembre 2026

fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 26 de Noviembre 2026
Al 29 de Noviembre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 de Octubre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 de Octubre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 de Octubre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 de Octubre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).