artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Van Goghen koinata eta fenomenoaren ama

Bussum (Herbehereak), 1891ko azaroaren 15a. Johanna Bongerrek (1862-1925) zera idatzi zuen bere egunerokoan: "Urte eta erdiz lurreko emakumerik zoriontsuena izan nintzen. Amets luze eta zoragarria izan zen, amestu litekeen ederrena. Eta ondoren sufrimendu izugarri hau etorri zen". Urte hasieran hildako Theo Van Gogh senarra gogoan idatzi zituen hitzok.

van-goghen-koinata-eta-fenomenoaren-ama
Jo Van Gogh-Bonger idazten, Johan Henri Gustaaf Cohen Gosschalk, 1910. Arg/ Van Gogh museoa

Nagore Irazustabarrena Uranga [ARGIA.eus]
| 21 de Diciembre 2023

Vincent Van Goghen anaia txikiak Parisen apartamentu bat eta haren ia obra osoa utzi zizkion emazteari; Vincent Theo baino urte erdi lehenago hil zen. Ingurukoek Vincenten artelan ulergaitz baldarrak botatzeko aholkatu zioten arren, alargunak seme jaio berria eta koinatuaren obra hartu zituen, eta Herbehereetara itzuli zen.

Vincenten eskutitz eta idatziak xehe aztertu zituen; haren izaera eta, ondorioz, obra ulertzeko ezinbestekoak ziren. Publikoak Van Gogh pertsona ezagutu behar zuen, artista estimatu ahal izateko.

Gainera Johannak Van Goghen obra herritar guztiengana iristea nahi zuen, koinatuak ere hala izatea nahiko zukeelako. "Nire lanaren emaitzarik atseginena litzateke langile xumeek nire grabatuak beren gelatan edo lantokietan zintzilikatzea", idatzi zion behin Vincentek Theori.

Hala, Bussumeko etxean arte-merkatari eta kritikarien bisitak jasotzen zituen, eta haiek hurbiltzen ez baziren, Johanna joaten zen haiengana, semea esku batean eta koinatuaren obraren bat bestean hartuta.

Eta pixkanaka bere estrategiak bidea egin zuen: obraren bat saltzen zuen hemen, erakusketa batean bizpahiru obra sartzea lortzen zuen han… Lan horien adierazkortasun gordinaren atzean zegoen pertsonaren berri zabalduz joan zen pixkanaka, eta Van Gogh fenomenoa hazten hasi zen.

Dozena bat urte lehenago pentsaezina zena lortu zuen 1905ean: Amsterdameko arte moderno erakusleiho nagusian, Stedelijk Museoan, Vincent Van Goghi buruzko erakusketa monografikoa egitea. Johannak berak hartu zuen erakusketaren ardura osoa –edo ia osoa, gonbidapenak Vincent seme nerabeak egin baitzituen–, eta 484 pieza jarri zituen erakusgai. Orduz geroztik, ez da berriro Van Goghen hainbeste obra batera ikusi.

Erakusketaren ondorioz, Van Goghen obraren balioa –dirutan– hirukoiztu egin zen, eta haren ospea asko sendotu zen. Eta, Vincentek nahiz Johannak nahi bezala, zabalpena ez zen eliteetara mugatu.

Duela hamar bat urte, Amsterdameko Van Gogh Museoko ikerlari Hans Luijten-ek Johannaren egunerokoa irakurtzeko baimena lortu zuen familiarengandik. Eta 2022an Alles voor Vincent ("Dena Vincentengatik") izeneko liburua argitaratu zuen. Horri esker, Johanna Bongerrek egindako lanaren berri zabaldu da.

Johanna 17 urterekin hasi zen egunerokoan idazten, eta hauexek izan ziren bertan jaso zituen lehen hitzak: "Izugarria litzateke nire bizitzaren amaieran hau esatea: egiaz, ez naiz ezertarako bizi izan, ez dut ezer handirik lortu".


airearen-harea-erlojua

Airearen harea-erlojua

Philippe Herbet

L'Angle (Hendaia, Lapurdi)

Desde el 01 de Octubre 2026
Al 08 de Noviembre 2026

itsasoaz-haraindiko-ikuspegiak

Itsasoaz haraindiko ikuspegiak

Patricia Phelps de Cisneros Bilduma

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 06 de Octubre 2026
Al 21 de Enero 2027

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).