artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Ikarok bezala hegan egiteko

Irene Zottolaren 'Ikaro' erakusketa ikusgai egongo da ekainaren 23ra bitarte Gasteizko Amarika aretoan. Argazkiak, bideoak eta eskulturak baliatu ditu hegan egiteko desira islatzeko.

ikarok-bezala-hegan-egiteko
Irene Zottolaren 'Ikaro' erakusketa, Gasteizko Amarika aretoan. Arg/ Raul Bogajo - Foku

Maixa Utrera Puelles [ BERRIA.eus]
| 30 de Mayo 2024

Emakumeen istorioak eta haien islak ikusaraziz berrikusi du Ikaroren mitoaIrene Zottola argazkilariak (Madril, 1986). Horretarako, 24 pieza dituen erakusketa bat ondu du; joan den ostiralean zabaldu zuten, eta ekainaren 23ra bitarte egongo da ikusgai Gasteizko Amarika aretoan. Argazkiekin eta bestelako piezekin osatu du obra: inprimatutako kopiak, bideoak, eskulturak... Elvira Sastrek idatzi du erakusketaren testua, eta"erreibindikazio keinu" eta "oroimen ariketa" gisa definitu dulana: "Xehetasunez eta poesiaz jositako erakusketa da, ohikoaren aurrean jartzen gaituena apartekoaz jabetzeko. Eta horrela, argazkien eta hitzen bidez, Irene Zottolak bere hegoak egiten ditu. Nola ez jarraitu haren arrastoari. Nola ez hasi hegaldia".

Sortzaile gisa, argazkigintza analogikoaren mugak aztertzea du gustuko Zottolak, horren bidez,"izaera oniriko eta poetikoa duen mundu bat sortzeko", eta, sarritan, testuarekin osatzen ditubere irudiak.Hezitzaile gisa, kolektibo kalteberekin gizartean esku hartzeko tresna gisa erabiltzen du argazkigintza. Slow Photo kolektiboaren laborategian egiten du lan, modu autodidaktikoan, 2016az geroztik, Madrilen. 2017an Rfotofolio Grant lehiaketaren finalera heldu zen, eta bere lanak Espainiako, Italiako eta Marokoko hainbat gune eta jaialditan erakusteko aukera izan du.2021ean, VEGAPek sorkuntzarako emandako laguntzetako bat jaso zuen. Horren bidez, proiektu berri bat hasi zuen Parisen, eta BBKren ART(e)gileak egoitza artistikoan parte hartu zuen, argazki proiektu batekin. Horretaz gain, Madrilgo Mision Region proiektuaren 33 egileetako bat da, baita Espainiako Irudiaren Zentro Nazionalaren plataformako kidea ere.

2020an V. Fotocanal Lehiaketa irabazi zuen, eta 2021ean bere lehen argazki liburua argitaratu zuen, Ediciones Anomalasekin: Ikaro. Liburu hori finalista izan zen PhotoEspañan eta Les reencontres d 'Arles 2022ko Les Photobook Awards lehiaketan. Orain, liburuaren izen eta gai bera duen erakusketa aurkeztu du Gasteizen, baina, Zottolak berak azaldu duenez, liburuaren aurretik sortu zen erakusketaren ideia: "Gaiaren inguruan ikertzen hasi nintzenean, estudioan zeru eta hego andana pilatu zitzaidan, eta hasieran pentsatu nuen piezekinosatutako erakusketa bat izango zela Ikaro, eta ezargitalpen bat. 2021ean, ordea, argazki liburua argitaratu nuen, eta 2023ra arte ez nintzen lanean hasi erakusketa aurrera eramateko". Orduan, Amarika aretoan erakusteko aukera eman zioten Zottolari, eta, artistak azaldu duenez,Ikaroerakusketa gisa aurkeztea "eboluzio eta hazkunde jauzi bat" izan da.

Hegan egiteko desiran eta hegan egiteak sortzen duen beldurrean sakondu dualdi berean Zottolak: "Gizakiakdituen blokeoak gainditzearikantu bat da Ikaro. Blokeo horiek gehienak oinordetzan jaso ditugu, eta, artista eta pertsona gisa, horiei aurre egitea da gure lana". Erortzera ausartzearen garrantzia azpimarratu du artistak, eta jendea animatu du beldurra ematen dion hori egitera. "Seguruenik erori egingo zara, baina horretan datza, ezta? Beharbada erortzean ez zara itoko, eta igeri egiten ikasiko duzu".

Amelia Earhart, mitoaren pertsonifikazioa

Hegan egiteko nahiari heltzeko, Ikaroren mitoa erabili du Zottolak. Labirintotik ihes egin ahal izateko, Dedalok hego batzuk sortu zituen beretzat eta bere semeIkarorentzat.Horrela, aske izango ziren. Tamalez, hegoak prest izan zituenean, Ikaro gogotsuegi hasi zenhegan egiten, eta Eguzkiragehiegi hurbildu zen. Eguzkiaren beroakhegoak bizkarrera lotzen zizkionargizaria urtu zuen;itsasora erori zen, eta han ito.

Historia osoan, lotura handia ezarri da gizakiaren eta zeruaren artean, hegan egiteko nahiaren eta horrek dakarren esanahi fisikoaren eta sinbolikoaren artean. Hegaldian kontrako eta osagarrizko elementuen dinamika gertatzen da: betierekoa eta goranzkoa, galkorra eta beherazkoaren aurrean; hegan egiten ikastearen itxaropena eta larritasuna, eta, hala, igo edo zoruaren kontra erortzea: bizitza eta heriotza. Eta, Ikaroren mitoa aintzat hartuta, bere istorioa sortzen hasi zen Zottola: "Bat-batean, liburua egiterakoan baztertu nituen ideia eta pieza batzuk pisua hartzen hasi ziren,eta horietako asko erakusketan sartzea erabaki nuen; Amelia Earharten istorioa, adibidez. Hura da Ikaroren mitoaren pertsonifikazioa".

Amelia Earhart hegazkingintzaren aitzindaria izan zen. 1897ko uztailaren 24an jaio zen, Atchisonen, Kansasen, eta Atlantikoan zehar bakarrik hegan egin zuen lehen emakumea izan zen, 1932an, eta emakumeen eskubideak sutsuki defendatu zituen. 1937ko uztailean desagertu zen, mundua inguratzen saiatu zenean, baina inoiz ez da jakin zer gertatu zitzaion. Gizakiarentzat hegan egitea zer garrantzitsua den azaldu dezakeen norbait baldin badago, hori Amelia Earhart da. Zottolak haren istorioabizirik mantentzea erabaki du, eta hari esker bisitariak hegan egitera bultzatu.


ikaro

Ikaro

Irene Zottola

Amarika aretoa (Gasteiz, Araba)

Desde el 17 de Mayo 2024
Al 23 de Junio 2024


temer-y-admirar

Temer y admirar

Ramon Ruiz Cabestany

tTok (Uztaritze, Lapurdi)

Desde el 22 de Mayo 2026
Al 09 de Julio 2026

denbora-besarkatzeko-ahalegin-bat

Denbora besarkatzeko ahalegin bat

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 10 de Junio 2026

'MIRARI BAT EGUNEAN' | Artista: Nagore Txibite. | Non: NUPeko Sario eraikinean, Iruñean. | Noiz arte: ekainaren 13ra arte.

uharte-zentroak-9-proiektu-hautatu-ditu-2026ko-laguntza-programarako

Uharte Zentroak 9 proiektu hautatu ditu 2026ko Laguntza Programarako

| 9 de Junio 2026

Arte Plastiko eta Ikusizkoetarako Laguntza Programak arte plastikoen eta Ikusizkoetarako arloan ikerketa artistikoko proiektu argitaragabeak egiten laguntzea du helburu. Egitasmoak bi modalitatetan banatuta daude: ekoizpenekoak alde batetik eta argitalpenekoak bestetik.

artea-mugitzearen-artea

Artea mugitzearen artea

Amaia Igartua Aristondo [BERRIA.eus]
| 8 de Junio 2026

Artelanak erakusteaz ez ezik, haiek lekualdatzeaz ere arduratzen dira museoak: adibidez, maileguan uzten dituztenean. Zaharberritzaile batek gainbegiratzen du prozesua pieza biltzen dutenetik helmugan ipintzen duten arte, eta aseguratuta joaten dira.

elkarri-eutsiz

Elkarri eutsiz

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 4 de Junio 2026

MAR DE DIOS | Non: Rekalde aretoan, Bilbon. | Noiz arte: Ekainaren 21era arte.

utopiaz-mozorrotutako-distopia

Utopiaz mozorrotutako distopia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 4 de Junio 2026

Orain dela egun batzuk gurutzaontzietan bizi den bikote bati buruzko berri bat irakurri nuen. Ontzi batean ezagutu zuten elkar; ordurako emakumeak bere etxebizitza saldua zuen eta jasotako diruarekin gurutzaontziz gurutzaontzi zebilen.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).