artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Juan Luis Goenagak Xabier Saenz de Gorbea Saria jaso du

Dedikazio artistikoaren Xabier Saenz de Gorbea Sariaren epaimahaiak saria Juan Luis Goenaga (Donostia, 1950) margolariari ematea erabaki du, 2022-2024ko edizioan, bigarrenean.

juan-luis-goenagak-xabier-saenz-de-gorbea-saria-jaso-du

| 2 de Enero 2023

20 urte besterik ez zituela sartu zen Goenaga euskal arte-eszenan. Gaztaroan, Europan zehar bidaiatu zuen, prestakuntza autodidakta bereganatuz eta estilo pertsonala osatuz. Estilo horretan, keinu handiz aplikatutako gai piktorikoaren erabilera adierazgarria eta abstrakzioaren eta figurazioaren konbinazioa sartzen dira. Haren interes tematikoak naturari, landa-munduari etajatorrizkoari buruzko erreferentziak dira, pintura, argazkigintza eta eskultura-objektuen eraikuntza barne hartzen dituen praktika artistiko batean.

Miguel Zugaza Arte Ederren Bilboko Museoko zuzendariak, Beatriz Herraez Artiumeko (Gasteiz) zuzendariak, Frantxis Lapez de Landatxe Koldo Mitxelena Kulturuneko (Donostia) zuzendari ohiak eta Sonia Rueda artistak osatutako epaimahaiaren irizpenak honela laburbiltzen ditu hautaketaren arrazoiak: "Euskal Herriko eta Estatu Espainiarreko arte garaikidearen testuinguruan oso ibilbide berezia egin duelako. 1970eko hamarkadan hasita, land art deritzonaren barruko praktika artistiko baten bidez, Estatu osoan aurretik ezagutu gabekoa, munduaren irudikapenaren aide egindako apustu erradikala, funtsezkoenetik hasi eta garaikidetasun hertsira arte, laster eta behin betiko finkatu zen pinturan, zeina bost hamarkadatik gorako etengabeko lanean zehar haren obraren adierazpide nagusia izan den".

Juan Luis Goenaga (Donostia, 1950)

Prestakuntzaz autodidakta izanik, Goenaga oso gaztetan hasi zen pintatzen eta marrazten bere jaioterrian, lehenik Julian Ugarte eta José Camps margolariekin, gero Gipuzkoako Elkarte Artistikoan, eta, ondoren, Ur eta Gaur taldeen proposamen artistiko berritzaileekin lotuta (1965). 1968 eta 1969 bitartean, Madrilera, Pari sera eta Erromara joan zen, eta Bartzelonan bizi izan zen aldi batez; han, grabatugintza ikasi zuen Liburuaren Arteen Kontserbatorioan, eta San Jorgeko Arte Ederren Eskolan egin zituen ikasketak tarte labur batez. 1970ean Donostiara itzuli zen bere kabuz lan egin eta ikastera. Alkizan (Gipuzkoa) finkatu zen, hirurogeita hamarreko hamarkadan isolatuta lan egitea ahalbidetu zion landaÀ‚­gune batean, inguruko paisaiarekin etengabeko kontaktuan. Han, elementu errealen irudikapenak, bere ibilaldietan aurkitzen zituen belar, adar edo sustraiak adibidez, irudi ezohikoak eta indar poetiko eta teluriko handikoak sortzeko aukera eman zion, hala nola ltzalak (1972-1973), Larruak, Hari-matazak (1974) eta Sustraiak (1974-1976) pintura-serieak.

Urte horietan, naturari eta primitibotasunari buruzko erreferentziak haren praktika artistikoaren elementu bereizgarri izan ziren, eta hori ez zen pinturan soilik gauzatu, argazkigintzaren bidez -1971 eta 1972 artean, Emia mendiko galtzada eta paraje bakartuetan, land art-eko lan aitzindariak diren argazki azkar eta bat-batekoen multzo garrantzitsua osatu zuen- eta objektu eskultorikoak eraikiz ere garatu zen. Obra horietako batzuk, margolanekin batera, 1973an erakutsi ziren Durangoko (Bizkaia) Udal Kultur Aretoetan. Hilabete batzuk lehenago, Goenagaren bakarkako lehen erakusketa egin zen Donostiako San Telmo Museoan.

Aurkezpen horien ondoren, erakusketa-aldi bizia izan zuen: bakarkakoak Bilbon (Lüzaro, 1974 eta 1977; Arteta, 1977), Donostian (El Pez, 1974 eta 1979; Galeria B, 1976), Gasteizen

(Eder Arte, 1976) edo Madrilen (lolas-Velasco, 1976). 1978an, Arte Ederren Bilboko Museoak haren lanaren erakusketa garrantzitsua hartu zuen. Urtebete lehenago, museoak obra bat erosi zion artistari lehendabiziko aldiz: Sustraiak (lnb. zenb.: 82/268). Pieza horri, geroago, beste batzuk gehitu zitzaizkion, erosketa bidez -lzenbururik gabea (1976, inb. zenb.: 15/2)- zein dohaintza bidez -bi margolan: /zenbururik gabea (1975, inb. zenb.: 7/392) eta lzenbururik gabea (c. 1975, inb. zenb.: 09/8); baita marrazki bat eta bi argazki-lan ere, Lüzaro galeriakoak (lnb. zenb.: 20/277, 20/312 eta 20/313)-, urte horietan Goenagak egindako lanaren funtsezko beste adibideak. 2022an haren ordezkapena handitu egin da museoan 1971-1973ko berrogeita hemeretzi argazkiz osatutako argazki-album bat eskuratu baita (lnb. zenb.: 22/264).

Laurogeiko hamarkadaren hasieran, Goenaga Alemaniara joan zen, eta Alemaniako neoespresionismoaren eragina jaso zuen, aurreko obran jada bazegoena sakonean (Antropomorfoak eta Androginoak serieak), baita ltaliako transabangoardiaren eragina ere. Mihiseari materia piktorikoa aplikatzen hasi zitzaion, lodia eta oso enpastatua, keinu biziz. Garai hartan, giza irudia ere berreskuratu zuen, eta obra figuratiboa egin zuen pertsonaiekin eta hiriko tokiekin. 1980an Donostiara jo zuen denbora batez, baina hiru urte geroago Alkizara itzuli zen. Haren lanak aitortza publiko garrantzitsuak jasa zituen orduan, hala nola Zumetarekin ex aequo irabazitako lehen saria Donostiako Pinturaren 1. Biurtekoan, 1985ean, eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako Gure Artea lehiaketako lehen pintura saria, 1987an. Gainera, bakarkako erakusketa garrantzitsuak egin zituen Madrilen (1986 eta 1989), New Yorken (1987) eta Parisen (1985 eta 1988); azken hiri horretan denboraldi luzeak egin zituen i990era arte. Arkeolojiak seriean (1991), irudi atabiko eta mitologikoetara eta natura eta magikoa dena berrikusten zituen obra batera itzuli zen. Bide horrek mende aldaketaren ondorengo urteetan iraun zuen, eta pinturen bidez garatu zen, baina baita paper gaineko lan nabarmenen bidez ere. Pieza horietako batzuk Tolosako (Gipuzkoa) Aranburu Jauregiak 1999an eskaini zion atzera begirako erakusketan ikusi ahal izan ziren lehen aldiz. Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak, lau urte lehenago, haren lanen lehen antologikoa antolatu zuen, 1969tik 1995era bitartekoa, Edorta Kortadi komisario zuela eta katalogo batekin batera. Katalogo horretan, Juan Manuel Boneten, MÀ´Â€Â€Â¬ José Aranzastiren, Maya Aguirianoren eta Xabier Sàenz de Gorbearen testuak argitaratu ziren ("En contacta con la intensidad y la insistencia telùrica"). Deia egunkariaren orrialdeetan, azken horrek zenbait testu garrantzitsu eskaini zizkion pintoreari 1982an ("Juan Luis Goenaga, la pasi6n par pintar", martxoak 3), 1990ean ("ÀƒÂœltimas pinturas de Goenaga", martxoak 25) eta i995ean ("Retrospectiva de Juan Luis Goenaga", abenduak 24). Sàenz de Gorbeak Goenagaren lanarekiko zuen interesari 2008ko beste testu bat gehitu beharko litzaioke ("De lo profundo", urriak 12), artistak Bilboko Epelde eta Mardaras galerian egindako bakarkako erakusketaren harira idatzia. Donostiakoaren ondoren, berrikiago, haren ibilbidearen ezinbesteko beste berrikuspen batzuk egin dira, hala nola Gasteizko Vital Fundazioan (2017) eta Donostiako Kubo Kutxa Aretoan (2020). Azken horretaz Mikel Lertxundi Galiana historialaria arduratu da, Juan Luis Goenagaren lanari buruzko azken ikerketaren egilea (Donostia, Nerea, 2018), alegia.

Dedikazio artistikoaren Xabier Saenz de Gorbea Saria

Xabier Saenz de Gorbea (Getxo, Bizkaia, 1951 - Bilbo, 2015) historialari, kritikari eta ikertzailearen figura iraunarazteko eta hark artearen munduari egindako ekarpenak betikotzeko, haren lankide Sonia Ruedak eta Arte Ederren Bilboko Museoak lehiaketa baterako deialdia egin zuten 2020an. Lehiaketa horrek, bi urtean behin, haren izena daraman saria emango du, eta haren helburua da aitortzea arte bisualen edozein arlotan (sorkuntza, azterketa eta ikerketa, promozioa, hedapena eta sustapena) izandako dedikazioa. 10.000 € gordin ditu sariak, Xabier Saenz de Gorbearen ondaretik datozenak, eta Euskal Autonomia Erkidegoan arte bisualak garatzeko ekarpen frogatua eta erabakigarria egin duten pertsona fisiko edo juridiko guztiak proposa daitezke sarituak izateko. Lehenengo edizioan, 2020-2022koan, Marta Cardenas margolariak (Donostia, 1944) jasa zuen saria.

Xabier Saenz de Gorbea (Getxo, Bizkaia, 1951-Bilbo, 2015)

Bartzelonako Unibertsitatean Artearen Historian lizentziatua, 1980an hasi zuen bere ibilbide profesional goiztiarra UPV-EHUko Arte Ederren Fakultatean. Han, lkerketa eta Kultura Hedapeneko dekanordea izan zen, bai eta, irakaskuntzarako grina handiz, XX. mendeko Artearen Teoria eta Historia, XX. mendeko Arterako Sarrera eta Azken joera artistikoak irakasgaietako irakaslea ere. Aldi horretan, gainera, aktiboki parte hartu zuen jarduera akademiko askotan, hala nola udako ikastaroetan, masterretan eta graduondokoetan.

Bere anaia Robertorekin batera, Bilboko Windsor galeria -gero, Windsor KulturgintzaÀ‚­sortu zuen 1971n, eta Euskal Artisten Elkarteko kide izan zen. Elkarte hori 1983an eratu zen Arte Ederren Fakultateari lotutako artistekin.

lkerlari gisa, arte garaikidean zentratu zen bere lana, arreta bereziajarriz euskal artearen eszenan, eta gertutik egin zuen haren jarraipena 1981az geroztik astero Deia egunkarian argitaratu zituen arte kritiketan. Era berean, eta Lapiz, Ondare, Zehar eta gisako aldizkari espezializatuetan idatzitako artikuluak ahaztu gabe, erakusketen katalogoetarako testu ugari idatzi zituen. Aipatzekoa da, halaber, hainbat erakusketatako komisario gisa egindako lana, sarien eta beken epaimahaietan parte hartu izana, eta 1981 eta 1991 bitartean Eusko Jaurlaritzako arte plastikoetako aholkulari gisa egindako lana.

lbilbide emankor horren eta arte plastikoen garapenari egindako ekarpenaren aitorpen gisa, 2012an Eusko Jaurlaritzaren Gure Artea saria jaso zuen.


llamalo-x

Llámalo X

Iván Floro

SC Gallery (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 17 de Octubre 2025
Al 20 de Noviembre 2025

ataria-bat

Ataria (bat)

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 08 de Octubre 2025
Al 18 de Enero 2026

reencuentro

Reencuentro

Jon Benet - Jonbismo

CBA IrekiArt aretoa (Irun, Gipuzkoa)

Desde el 11 de Septiembre 2025
Al 29 de Noviembre 2025

leo-burge

Leo Burge

Barriek programa

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 14 de Octubre 2025
Al 14 de Diciembre 2025

lurraren-arteak

Lurraren arteak

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 05 de Diciembre 2025
Al 03 de Mayo 2026

topaketen-dardara-artistikoa-iraunaraztea

Topaketen dardara artistikoa iraunaraztea

16 de Nov. | Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]

Iazko Iruñeko Topaketetan plazaratutako gogoeta artistikoetan inspiratutako sei obra jarri dituzte ikusgai Baluarten, gune hori pentsamendurako eta sorkuntzarako "erresonantzia kaxa" bihurtzeko asmoz. Erakusketa azaroaren 29ra arte izanen da ikusgai.

erakusketa-integratzailea

Erakusketa integratzailea

14 de Nov. | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Gutxien espero duzun erakusketak generoaren parekidetasun aldetik egokia izateagatik harritzen zaitu. Ezusteko polita izan nuen Bartzelonako Miró Fundazioan ikusgai dagoen Miró eta Estatu Batuak erakusketa bisitatzerakoan.

ez-dakizuna-egitea-ez-dakizunarekin

Ez dakizuna egitea, ez dakizunarekin

14 de Nov. | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

Azken bost urteetan sortutako eskulturak bildu ditu Angel Bados artistak Bilboko Carreras Mugica galerian. Jorge Oteizaren oihartzuna eta Europako artea ez ezik, arabiar kultura ere izan du sorkuntzarako solaskide.

firenzek-fra-angelicoren-birbalorazioa-proposatzen-du

Firenzek Fra Angelicoren birbalorazioa proposatzen du

12 de Nov. | Olivier Tosseriren artikulutik itzulia [JdA]

Italiako azken hirurogeita hamar urteetan egin den lehen atzera begirako erakusketak baieztatzen du fraide margolariari Berpizkundeko iraultza artistikoan egotzitako rola.

alfonbretan-kontatutako-gerra

Alfonbretan kontatutako gerra

07 de Nov. | Enekoitz Telleria Sarriegi [BERRIA.eus]

Erakusketa berezi bat jarri dute Donostiako Nomada dendan: ‘Balak ehuntzen, bakea amesten'. Afganistango emakumeek ehotako alfonbrak dira: tankeak, hegazkinak, misilak eta granadak dituzte apaingarri gisa.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).