artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Itun Zaharra trazu bidez

Peeter Sionen 'Judit eta Holofernesen historia bat' erakusketa antolatu du Arabako Arte Ederren Museoak. Flandriar eskolako margolari hark kobrezko xaflen gainean egindako sei margolan dira. Erakusketa irailaren 14ra arte egongo da zabalik.

itun-zaharra-trazu-bidez
Peeter Sionen 'Judit eta Holofernesen historia bat' erakusketan ikus daitezkeen obretako batzuk. ARABAKO FORU ALDUNDIA

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 28 de Marzo 2025

Lehen begi kolpean ez da samurra jakitea margolan bakoitzak zer esanahi duen. Baina perspektiba apur batekin begiratuz gero, Itun Zaharrean oinarritutako Bibliaren pasarte bat irakur daiteke Judit eta Holofernesen historia bat bilduma osatzen duten sei margolanetan: Juditek, bere herria asiriarren erasoaren aurrean babesteko, Holofernes jenerala seduzitu eta hiltzen du, burua moztuta. Juan Celaya Letamendi fundazioak Arabako Foru Aldundiari eman dizkio Peeter Sion margolariaren obrak, instituzioarekin zituen zerga zorrak artelanekin ordaintzeko 2022an lortutako akordioari esker. Arte Ederren Museoak ikusgai jarri ditu sei koadroak lehen aldiz, eta haiek bisitatzeko aukera dago irailaren 14ra arte.

Ez da oso ohikoa Flandriako XVII. mendeko artelan sail oso bat gaur egun osorik kontserbatzea, eta, hain justu ere, horregatik du aparteko garrantzia bildumak. Peeter Sion flandriar eskolako margolariak(Anberes, Belgika, 1624-1695) kobre irabiatuzko xaflen gainean margotu zituen, eta Bibliako Itun Zaharreko Judit eta Holofernesen istorioa deskribatzen dute, serie bat osatuta. "Komiki baten binetak edo antzezlan edo opera baten eszenak bezalakoak dira, eta kronologikoki ordenatuta daude". Artelanak kontserbazio "egoera bikainean" daude, eta duela gutxi aldundiko zaharberrikuntza zerbitzuko tailerrean garbitu dituzte.

Flandriako pintore barroko garrantzitsuenetako bat izan zen Sion. San Lukas Gremioko ikasle aritu zen 1636an, eta, bertako maisu (1649tik 1650era) eta dekano (1682tik 1683ra) izan ondoren, Willen Forchondt margolari eta arte enpresariaren tailer garrantzitsuan lan egin zuen. Sionen margolan gehienak Espainian eta kolonia amerikarretan saldu ziren; hain justu, Espainian —eta orain Euskal Herrian— daude egun haren lan ezagunik gehienak, tartean kobrearen, taulen eta beste margolari flandriar barroko askoren mihisearen gainean egindakoak. Lan gehienak tamaina ertain eta txikikoak dira, eta gai erlijiosoak lantzen dituzte—bereziki Itun Zahar eta Berrikoak—. Halakoxea da Arte Ederren Museoan ikusgai diren sei margolanek osatutako seriea ere.

Hauek dira kobrezko xafla batzuen gainean ageri diren sei artelanen izenburuak: Achior Holofernesen kanpamentuan; Judit Betuliatik atera da Holofernesekin elkartzeko; Judit eta Holofernesen arteko topaketa; Judit eta Holofernes otorduko mahaira eserita; Juditek Holofernesen burua erakusten du Betulian, eta Holofernesen buru gabeko gorputzaren aurkikuntza.

Saileko lehen margolanean, Achior, ammoniten kapitaina, Holofernes jeneral asiriarra Betulia hiria har ez dezan konbentzitzen saiatzen den unea dago irudikatuta. Bere defentsan egin zituen mirariak kontatzen dizkio, eta, horien artean, Egiptoko armada Itsaso Gorriaren pasabidean ito zeneko pasartea. Bigarren lanak, berriz, gaueko eszena bat irudikatzen du: Judit bere neskamearekin ageri da, zeina jainkoaren asmoei men eginez Holofernesekin hitz egiteko prest dagoen.

Judit eta Holofernesen arteko topaketa irudikatzen du hirugarren koadroak: emakumeak jenerala engainatzen du, herria borrokarik gabe entregatuko diola konbentzituta. Laugarren pinturan, bi pertsonaiak oparo hornitutako mahai batera eserita daude, baina Juditek bere neskameak zerbitzatzen diona baino ez du jaten eta edaten. Margolanaren eskuinaldean, erdi ezkutuan, lepoa mozten dion eszena ikus daiteke. Judit Holofernsen burua erakutsiz bere hirira itzultzen den unea erakusten du bosgarren pinturak. Eta saileko azken margoan, seigarrenean, Holofernesen gorpua ikusten da lehen planoan, eta atzealdean irudikatutako eszena txiki batean, hebrearrak Betuliatik irteten ageri dira, arisiarrei jazarri eta haiek hiltzeko.

"Maisu txiki bat"

Margolanen irudikapen piktorikoa aztertu du Fernando Tabar Anitua historialari eta arte adituak erakusketari buruzko eskuorrian. Eta, haren esanetan, artelanetan ongi ikus daiteke Sion zein estu lotu zitzaion Bibliako kontakizun luzeari, eta zein "doi" deskribatu zituen hango pasarteak: "Irudiek keinu hanpatuekin nabarmetzen dituzte egoerak eta elkarrizketak, ondo ulertuak izan daitezen. Koadroei begiratzen zienak unean-unean Biblia eskuan zuela ikus zezakeen seriea".

Tabarren ustez, flandriar pintura eskolako "maisu txiki bat" izan zenPeeter Sion, eta ikerketa eta errekonozimendu handiagoa merezi zuen.Barrokoko ordezkari nagusienetakoen artean kokatu du pintorea, eta nabarmendu "maila kontzeptual eta tekniko handiko" artista zela. Sion ez ezik, Anbereseko eskolako beste pintore batzuk ere goraipatu ditu: "Onartu beharra dago Rubensek, Van Dyckek eta Jordaensek Anberesko beste maisu guztiak bigarren mailan utzi eta ezkutatu zituztela, eta haien lehiarik eta konparaziorik gabe distira handiagoa izango zutela".


kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 03 de Julio 2026
Al 10 de Enero 2027

gerezi-hori

Gerezi hori

Maider Aldasoro

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 08 de Septiembre 2026
Al 22 de Noviembre 2026

66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 09 de Octubre 2026
Al 21 de Febrero 2027

gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Desde el 25 de Junio 2026
Al 26 de Octubre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).