artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Pilar Belzunze zenari aitortza egiten dion erakusketa zabaldu du Txillida Leku museoak

Zabalaga baserriko lehen solairuan dago ikusgai ‘Pilar Belzunce. Erretratu intimoa'. Eduardo Txillidaren eta beste artista batzuen lanak dira nagusi aretoan, baina Belzunzeren alde sortzaileari ere leku egin diote.

pilar-belzunze-zenari-aitortza-egiten-dion-erakusketa-zabaldu-du-txillida-leku-museoak
Argazkilari bat, Pilar Belzunzek margotutako koadro bati argazkia ateratzen, Txillida Leku museoan. JON URBE / FOKU

Ainhoa Sarasola [BERRIA.eus]
| 11 de Junio 2025

Eduardo Txillidari zein Txillida Leku museoari buruz hitz egitean, gehienetan ez da Pilar Belzunzeren izena aipatzen, eta horrek ez dio "justiziarik egiten" hark egin zuen lanari; horixe aitortu du Mikel Txillidak, Zabalaga baserriaren aterpean. "Baina, zuzenean aipatzen ez badugu ere, hona gatozen bakoitzean hari buruz ere ari gara hizketan; hortxe dago harri bakoitzean, egur bakoitzean, obra bakoitzean eta erakusketa bakoitzean". Familiaren izenean nabarmendu duenez, Txillidak eta Belzunzek "talde bat, osotasun bat" osatzen baitzuten. Eta Belzunze jaio zeneko mendeurrenean, hari aitortza egiteko erakusketa ireki dute Hernaniko (Gipuzkoa) museoan: Pilar Belzunce. Erretratu intimoa. Datorren urteko urtarrilaren 31ra arte izango da ikusgai.

Txillida Lekuk Belzunzeri aitortza zor ziola adierazi du Mireia Massague museoko zuzendariak, eta haren izana nabarmentzeko modu ederra iruditu zaio erakusketa antolatzea. "Ezohiko emakume bat izan zen, eta hari fokua jartzeko eginbeharra genuen".

Belzunzeren hainbat alderdi agertu nahi izan dituzte erakusketan, eta, zortzi seme-alabaren ama eta Txillidaren bikotekidea ez ezik, "kultur kudeatzaile handia eta sortzailea" ere izan zela nabarmendu du Massagek. "Txillida Leku museoa ez litzateke gaur egun dena izango Pilar Belzunzeren irmotasunik, maitasunik eta konstantziarik gabe".

Museoaren bihotzean kokatu dute erakusketa, Zabalaga baserrian, goiko solairuko gela batean. Txillida-Belzunze familia osoak parte hartu du erakusketan, bai testuak idatziz, bai etxean gordetako obrak museora eramanez. Estela Solana museoko bildumen arduradunak koordinatu eta apailatu du erakusketa, eta "irudien hodei" gisa definitu du. Azaldu duenez, batetik, Txillidaren eta Belzunzeren "zortzi seme-alabetako bakoitzaren memoriak" jasotzen ditu erakusketak: "Haiengana jo dugu haien ama nolakoa zen ikusleei kontatzeko". Haietako bakoitzak idatzitako testuak tartekatu dituzte obren artean, eta etxean gordeak zituzten hainbat lan ere eraman dituzte erakusketara —horietako batzuk inoiz erakutsi gabeak dira—. Eduardo Txillidarenak dira gehienak, paper gainean egindako Belzunzeren zein seme-alaben erretratuak, baina ez bakarrak: Gonzalo Txillidaren beste erretratu bat, Eduardo eta Pedro Txillida Belzunze semeen lanak, eta Carlos Añibarro margolariaren tamaina handiko olio bat ere jarri dituzte ikusgai.

Baina Belzunzeren alderdi sortzaileari ere egin diote lekua aretoan, eta hark margo akrilikoz pintatutako hiru margolan koloretsu eta txamota lurrez egindako bost eskultura txiki ere bildu dituzte bertan. Loreak dira nagusi koadroetan, eta emakumeen figurak eskulturetan.

Belzunze pintatzen ageri den zenbait argazki ere badira, eta seme-alabekin, erakusketen inaugurazioetan nahiz oporretan erakusten dute beste batzuek; familiako album batetik atera eta aretoko hormetara eraman dituzte horiek denak. "Espero dugu bisitariak intimotasuna sumatzea aretora sartzean, eta etxean bezala sentitzea, eta, jakina, Pilar Belzunze pixka bat gehiago ezagutzea".

Erakusketaren osagarri, jarduera programa zabal bat ere prestatu du museoak. Besteak beste, marrazketa eta zeramika tailerrak eta bisita gidatuak egingo dituzte.

Paisaia opera bat udari ongi etorria emateko

Uda garairako programa zabala prestatu du Txillida Lekuk, eta udako solstizioa ospatzeko ekitaldiaren bidez emango dio hasiera egitarauari. Hilaren 20an, Proximity paisaia opera hartuko du museoak; Jeroen Strijbos eta Rob van Rijswijk konpositore herbeheretarrek leku horretarako moldatuko dute obra, eta "paisaiaren pertzepzioa aldatuko duten soinu inguratzaileekin beteko dituzte zelaiak", antolatzaileen hitzetan. Carolina Lukin eta Haizea Muñoz sopranoek eta Eñaut Elorrieta eta David Chalmin musikariek parte hartuko dute, besteak beste.

Horren ondotik, ekitaldi gehiago helduko dira, hala nola tailerrak eta zinema saioak. Donostiako Jazzaldiaren eta Musika Hamabostaldiaren hainbat emanaldi ere hartuko ditu guneak uztailean eta abuztuan.


erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Desde el 05 de Junio 2025
Al 26 de Diciembre 2026


ahotsak

Ahotsak

Exposición colectiva

La Central (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 04 de Septiembre 2026
Al 02 de Octubre 2026

the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 11 de Septiembre 2026
Al 25 de Octubre 2026

foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

Desde el 17 de Septiembre 2026
Al 15 de Noviembre 2026

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 18 de Septiembre 2026

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 de Septiembre 2026

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 10 de Septiembre 2026

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 10 de Septiembre 2026

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).