artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Ikusten den hori

Formaren Sintaxia | Artista: Maite Leiun | Non: Nafarroako Museoan, Iruñean. | Noiz arte: Martxoaren 22ra arte.

ikusten-den-hori
Maite Leiunen hainbat obra, Nafarroako Museoko erakusketan. AITOR KARASATORRE / FOKU

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 6 de Febrero 2026

Nafarroako Museora jo dut gaur, Maite Leiunen Formaren sintaxia erakusketa ikusteko asmoz. Museoak praktika garaikideenei eskaintzen dien espazioan dago kokatua, eta horra zuzendu dut begirada eraikinean sartu bezain pronto. Baina... kapera itxita zegoela ikustean, museoko leihatilara desplazatu dut. Orduan, haur talde batekin topo egin ostean, bertan zegoen langilearengana jo dut informazio eske, nire helburua argi izan arren. Komentatu didanaren arabera, ezin naiz aretora sartu, langile falta dagoelako eta berogailua matxuratuta dagoelako. Horrek egungo kulturguneen egoera gordinaz ohartarazi nau; izan ere, agerian geratu dira bertakoen lan baldintzak, baita erakusketa gauzatu duten artistenganako zaintza falta ere. Tamalez, ez da horrelako egoera bat identifikatzen dudan lehen aldia.

Bada, langileetako batek espazioa tarte batez irekiko didala esan dit. Beraz, haren atzetik joanda eta eskerrak emanez, azkenean, erakusketa ikusteko aukera izan dut.

Leiunen zeramikazko piezak espazioan zehar isurtzen dira, orkatilen altueran dauden idulki apaletan goratuta dauden bitartean. Bainabegietatik sartzen zaidan horrek ez dit ohiko pieza zeramikorik iradokitzen, plastikozko puxika bigunak baizik. Kontraste horretan, materialaren eta formaren arteko joko horretan alegia, sumatzen dut artistaren proposamenaren funtsa.

Lehen begi-kolpe horrek akuilatuta, azalpen testua dakarren hormarantz gerturatu naiz, ikusten ari naizena gidatuko duen eredu baten esperoan. Eta hala izan da. Artistak testuaren eta irudiaren arteko tentsioak jartzen ditu mahai gainean, idatzi nahi duen testu baten inguruan hausnartzen duen bitartean.

Azaltzen duenez, ordea, testu horretatik kanpo geratzen dira idatziak bildu ezin dituen hainbat faktore. Hain zuzen ere, Leiunek idazten denaren eta idatzi ezin denaren arteko talka bistaratu nahi du, hitzek jaso ezin duten horretan frikzio plastiko eta estetikoak sortzen direla azaleratuz.

Artistak osatu nahi duen testuaren letrak idulkietan pilatzen diren zeramikazko puxikak direla identifikatzen dut. Eta horrek duela gutxi irakurri nuen Diana Taylorren testu batera narama zuzenean. Autoreak azaltzen duenez, Mendebaldeko gizartean, jakintza iturrien hierarkizazioak eraginda, testuak bestelako iturrien gainean kokatu ziren, idatzita ez dagoena beste modu batzuetan —hala nola irudietan, keinuetan, objektuetan...— mantendu zitekeela ahantzaraziz.

Kasu honetan, irudiek eta haiek hartzen duten eszenatokiak testua gainditzen dute, eta edonork berehala hauteman dezakeen iruditeria garaikide baten aurrean kokatzen dute ikuslea. Hala ere, aurkezten zaigun materialtasunak bestelako bira bat ematen die forma horiei; izatez, itxurazko biguntasunaren azpian, zeramikaren berezko hauskortasuna dago, tentsioan jarriz ikusmenak iradokitzen duen sendotasuna eta materiak dakarren zaurgarritasuna.

Anbiguotasun horri lotuta, interesgarria da espazioa zedarritzen duten ispiluei erreparatzea. Bestelako errealitate baterantz lekualdatzen baikaituzte gure hankak bertan islatzen direnean.

Ispilu horien aurrean, gorputza bera bihurtzen da erakusketaren parte, formaren sintaxia ez baita piezetan soilik gauzatzen, baita haien artean dabiltzan bisitarien keinuetan ere. Izatez, erakusketak agerian uzten du mugak ez direla gabezia hutsak, baizik eta bestelako adierazpideetarako irekidurak. Azken finean, Leiunen proposamenak esanahiaren desplazamendua aktibatzen duelako, idatz daitekeenaren eta ikusten dugun horren arteko arrakalan.

formaren-sintaxia

Formaren sintaxia

Maite Leyún

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 14 de Mayo 2025
Al 22 de Marzo 2026


bidaiaren-oihartzunak

Bidaiaren Oihartzunak

Maite Pinto

tTok (Uztaritze, Lapurdi)

Desde el 04 de Septiembre 2026
Al 22 de Octubre 2026

ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 11 de Septiembre 2026
Al 08 de Noviembre 2026

get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

Desde el 12 de Junio 2026
Al 01 de Noviembre 2026

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 30 de Septiembre 2026

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 30 de Septiembre 2026

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).