artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

British Museum-ak "Palestina" hitza kendu du zenbait kartel edo azalpen-paneletatik.

Israelen aldeko abokatu elkarte britainiar batek, UK Lawyers for Israel (UKLFI), museoari ohartarazi zion termino hori antzinako garaietarako erabilpen anakronikoa zela.

british-museum-ak-palestina-hitza-kendu-du-zenbait-kartel-edo-azalpen-paneletatik
British Museumeko domoa. © Eric Pouhier

| 22 de Febrero 2026

British Museumak isilean aldatu ditu Ekialde Hurbileko antzinako galerietako hainbat panel, "Palestina" terminoa ezabatuz. Erabaki hori UKLFIk museoko zuzendari Nicholas Cullinan-i bidalitako gutun baten ondoren etorri da; bertan, elkarteak ohartarazi zion oso garai zaharretarako termino hori erabiltzea desegokia zela. Elkartearen arabera, milaka urtez eskualde osoa "Palestina" gisa izendatzeak "aldaketa historikoak ezabatzen zituen eta jarraitutasun faltsu baten inpresioa sortzen zuen". UKLFIren ustez, terminologia horrek K.a. lehen milurtekoan existitu ziren Israel eta Juda erreinuak lausotzen ditu.

Antzinako Egiptori eta nabigatzaile feniziarrei buruzko hainbat kartelek, Mediterraneoaren ekialdeko kostaldea "Palestina" gisa izendatzen zutenek eta zenbait herri "jatorri palestinarreko" gisa deskribatzen zituztenek, eguneratzeak jaso dituzte. Museoak "Palestina" ordezkatu du "Kanaan" terminoarekin, Levante antzinakoari dagokionez. Orain arte, hiksosen garaiko (K.a. 1650-1550 inguru) kartel batek Nilo ibaiaren deltatik etorritako inbaditzaile horiek "jatorri palestinarrekoak" zirela zioen; aipamena "jatorri kanaandarrekoak" dela adieraztera pasa da.

British Museumak azaldu du eguneratze-prozesu hori pixkanaka egingo duela, berrantolaketa-proiektu zabal baten barruan. Era berean, zehaztu du gaur egungo mapetan United Nations-ek darabilen terminologia erabiltzen jarraituko duela (Gaza, Zisjordania, Israel, Jordania). "Palestinar" terminoa aurrerantzean kultur edo etnografiazko izendapen gisa soilik erabiliko da, testuinguruak hala eskatzen duenean.

Museoak adierazi du berrikuspena bisitarien iruzkin eta inkestetan oinarritu dela, eta ez presio politikoan. UKLFIri emandako erantzunean, "berrikuspen selektiboak" egin dituela zehaztu du, ikuspegi historikotik zehatzagoa izateko. UKLFIk, bere aldetik, ongietorria eman dio aldaketari, museoen eginkizun pedagogikoa azpimarratuz eta haien deskribapenek egoera historikoaren ezagutza fideltasunez islatu behar dutela nabarmenduz.

"Palestina" hitzaren kentzeak berehala piztu ditu kritikak prentsa arabiarrean eta palestinar auziaren aldekoen artean; haien ustez, ezabaketa sinbolikoa da. Izan ere, terminoa ez da neutroa eta emozio handiak eragiten ditu. Haren erabilera baztertzean, batzuek Israelen narratiba politikoarekin lerrokatzea ikusten dute.

2025eko ekainean, museoko 250 langilek barne-petizio bat sinatu zuten British Museumak Israeleko kultur erakundeekin zituen harremanak eteteko eskatuz, Gazako gerraren harira. "Palestinar narratibaren bazterketa" salatu zuten. Ekintza hori Israelgo Estatuaren sorrera ospatzen zuen erakusketa baten ondoren etorri zen; zenbaiten arabera, 1948ko Nakba aipatu gabe utzi zuen eta Ekialde Hurbileko gatazkan "Israelgoen aldeko propaganda" moduko bat elikatu zuen.

— JdA-tik itzulia.


esentzia

Esentzia

Exposición colectiva

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Desde el 12 de Septiembre 2026
Al 04 de Noviembre 2026

ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 11 de Septiembre 2026
Al 08 de Noviembre 2026

66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 09 de Octubre 2026
Al 21 de Febrero 2027

debt

Debt

Nooshin Askari

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 21 de Noviembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).