artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Michelangeloren azken sekretuak agerian.

Valentina Salerno ikertzaileak dio maisuak ez zituela bere azken lanak suntsitu. Hogei bat identifikatu dira eta salmentan jarri dira.

michelangeloren-azken-sekretuak-agerian
Michelangelo (1475-1564), Sixitina kaperako pertsonai baten oin zirriborroa. Arg/ Christies

| 14 de Marzo 2026

Ia bost mendez, artearen historialariek eta bildumagileek damu handi batekin bizi izan dira: 1564ko otsailean hil baino egun batzuk lehenago, Michelangelo jainkotiarrak ehunka marrazki, zirriborro eta kartoi sutara bota omen zituen, bere sorkuntza-prozesuko zalantzen arrastorik atzean utzi nahi ez zuelako. Bertsio hori, bere biografoa izan zen Giorgio Vasariri zor dioguna, hankaz gora geratu da.

Valentina Salerno ikertzailearen lanek ekarritako aurkikuntzak baieztatzen du Berpizkundeko maisuak ez zituela bere azken lanak suntsitu. Aitzitik, "ganbera sekretu" batean babestu omen zituen, sarbidea babes-sistema sofistikatu batez itxita zuena. Atea irekitzeko, hainbat giltzaren jabeak aldi berean egotea beharrezkoa zen; horrela, inork ezin zuen altxor hori bakarrik bereganatu. Gela hori, gaur egun desagertuta dagoen Erromako Via Macel de' Corvi kaleko bere etxean zegoena, kutxa gotor baten moduan erabiltzen zen, Michelangeloren ondare artistikoa gordetzeko. Mesfidatia eta bere lanaz jeloskorra zenez, han utzi omen zituen bere azken lanak, konfiantzazko pertsona gutxi batzuen esku uzteko —ikasleak eta lagun hurbilak, hala nola Daniele da Volterra edo Michele degli Alberti—, bere familiako kide batzuen edo bildumagile temati batzuen gutiziatik babesteko. Giorgio Vasarik zabaldutako "gezur historikoak", azken finean, artistaren beraren interesak zerbitzatzen zituen. Maisuaren zirriborroak suak suntsitu zituela sinetsaraztean, Michelangeloren irudia —ahaleginik eta zuzenketarik gabe perfektua sortzen duen jenioarena— babestuta geratzen zen. Gainera, horrela saihesten ziren bere mailako artista baten heriotzaren ondoren derrigor egiten ziren inbentario ofizialak.

Valentina Salernok azpimarratzen du bere aurkikuntza ez dela mito historiko baten suntsiketara bakarrik mugatzen. Bere ustez, orain arte egiletza zalantzazkoa edo ezezaguna zuten hogei bat obra identifikatzea ahalbidetu du. Pieza horien artean daude sanguinaz egindako marrazkiak, eskultura-zirriborroak eta prestaketa-kartoiak.

Arte-merkatuan lehen ondorioak berehala nabaritu dira. Joan den otsailaren 5ean, Kapera Sixtinoko sabaiko pertsonaien baterako egindako oin baten azterketa-marrazkia (ikus irudia) 23 milioi eurotan saldu zen, New Yorken egindako Christie's etxeko enkante batean. Marrazki txiki hori Valentina Salernok aztertutako lan multzo berekoa da; ikertzaileak testamentuak, inbentarioak eta orain arte argitaratu gabeko notario-agiriak xeheki aztertu ditu.

Aditu handienek berrikusia den ondarea

Bere ikerketa, "Michelangelo, azken egunak" izenekoa, Laterango Sakramentu Guztiz Santuaren kanonigo erregularren eta Michele Rak irakaslearen babesa jaso du. San Pedro basilika nagusiko artzapez kardinalak, Mauro Gambettik, maila oso handiko batzorde zientifiko bat sortu du; honen kide dira, besteak beste, British Museumeko Hugo Chapman, Vatikanoko Museoen zuzendari Barbara Jatta eta Florentziako Diseinuaren Arteen Akademiako Cristina Acidini.

Lan horiek ez dira inbentario huts batera mugatzen. Michelangeloren ondareari eta bere lankide-sarearekin izan zituen lotura estuei buruzko argi berria ematen dute. Zirkulazioan dauden lanak "ziur aski ugariak dira eta, gainera, askotarikoak", dio Valentina Salernok; ikertzaileak batez ere elizetan eta museoetan gordetzen diren lanetan jarri du arreta, han dokumentazioa askotan zorrotzagoa baita.

—JdA-tik itzulia.


circus

Circus

Alejandra Icaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 30 de Octubre 2026
Al 28 de Febrero 2027

uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 08 de Julio 2026
Al 28 de Diciembre 2026

fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 26 de Noviembre 2026
Al 29 de Noviembre 2026

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 30 de Septiembre 2026

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 30 de Septiembre 2026

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).