artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Lau urteko erakusketarako deialdia zabaldu du Eremuak Programak

Deialdia artistei eta arte garaikidearen praktiketan interesa duten pertsona guztiei zuzenduta dago. Hautaketa-epaimahaia eremuak-eko Batzorde Teknikoak osatuko du —gaur egun Iñaki Garmendia, Raúl Domínguez eta Olatz Otaloraz osatua—, Chus Martínezekin batera kanpoko gonbidatu gisa. Hautagaitzak uztailaren 5a arteko epean bidali behar dira.

lau-urteko-erakusketarako-deialdia-zabaldu-du-eremuak-programak
Guata Kultura Fabrika, Arangurenen (Zalla, Bizkaia)

| 15 de Junio 2026

2010ean eremuak sortu zenetik, programaren lan-ildo nagusietako bat izan da arte-praktika garaikideetan dauden beharrak eta diskurtsoak identifikatzea, baita eztabaida horiek aberasten eta ezartzen lagunduko duten ekintzak sustatzea ere.

2013an Artelekun egin zen "Editar, Producir, Programar" (Argitaratu, Ekoitzi, Programatu) topaketak erakusketa kolektiboaren formatua birpentsatuz artisten proiektuak eta lanak ikusarazteko beharra izan zuen ardatz. Hausnarketa haietatik abiatuta, 2014an eremuak-ek First Thought Best erakusketa kolektiboa ekoitzi zuen Artium Museoan. Horren ondoren etorri ziren 2018an Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaon egindako Bi/Dos/Two, eta 2022an Tabakalerako Hamairu erakusketa; azken hori kasu-azterketa (case study) gisa antolatu zen, eremuak-en HARRIAK programari eta haren ibilbideari atzera begirako begirada bat eskaintzeko.

2024an, "E(sx)oterismoak, Plazara heldu" jardunaldiak antolatu ziren eta, eremuak# 11 aldizkariarekin batera, erakusketa-gertakariaren inguruan ondu ziren, artea jendaurrean agertzeko dituen harreman konplexuen eta bide anitzen berri emateko helburuarekin.

Jasotako hausnarketetatik abiatuta, 2026an eremuak egitasmoak deialdi berri bat jarriko du martxan laugarren lau urteko erakusketarako, 2014an hasitako tradizioari jarraipena emateko. Oraingoan, proposamenaren helburua da artista talde bati denboran zabaldutako eta lurraldean kokatutako lan-espazio bat eskaintzea, erakusketa kolektibo bat eraikitzeko prozesuan zehar. Erakusketa Guata Kultur Fabrikan (Zalla-Aranguren) egingo da; birmoldatze-prozesuan dagoen hiru solairuko industria-eraikin bat da. Gure ustez, zehaztugabetasun horretatik lan egitea aprobetxatu nahi dugun aukera bat da, erakusketa kolektibo bat nola pentsatu nahiko genukeen finkatzeko baldintzak ezartzeko.

Uztailetik urrira bitartean, deialdi irekiaren bidez hautatutako artistek eraikinera eta Zalla eta Aranguren inguruko beste gune batzuetara sartzeko aukera izango dute. Gutxienez 8 artista hautatuko dira. Egoitzaren hasieran, honako hauek izango dituzte lagun: Leire Vergara (Bilbo, 1973),¹ komisario independentea eta Bulegoa z/b-ko kidea, gaur egun DAI Roaming Academy Arte Praktikako Masterraren ikasketa-programako zuzendari kidea; eta Snejanka Mihaylova (Sofia, Bulgaria, 1978),² performer eta idazlea, The Last Books argitaletxearen sortzaile kidea. Horiek, bost eguneko lantegi baten bidez (uztailaren 27tik 31ra), hurrengo hilabeteetarako lan-prozesua egituratuko dute. Erakusketa urriaren 30ean eta 31n inauguratuko da, eremuak 2026 Jardunaldiekin batera.

Deialdira aurkezten diren pertsonek konpromisoa hartzen dute Leire Vergarak eta Snejanka Mihaylovak eskainitako lantegira lanaldi osoz joateko, bai eta Guatan eta Zalla-Aranguren inguruan modu presentzialean eta jarraituan lan egiteko ere, uztailetik urrira erakusketa inauguratu arte. Hala eskatzen duten pertsonentzat, epaimahaiak hiru hilabeteko lan-prozesuan zehar ostatua emateko aukera baloratuko du.

Erakusketan parte hartzeagatiko ordain-saria 1.500 eurokoa izango da, eta faktura bidez ordainduko da. Kopuru horrek barne hartzen ditu lana erakusketa espaziora egokitzeko gastuak. Epaimahaiak gutxienez 8 artista hautatuko ditu, eta ebazpena uztaileko lehen hamabostaldian argitaratuko da. Erakusketaren koordinatzailea Leire Sáenz Quevedo izanen da.

Egonaldi hasierarako bide-lagunak

Leire Vergara (Bilbo, 1973), komisario independentea eta Bulegoa z/b-ko kidea da, eta gaur egun DAI Roaming Academy Arte Praktikako Masterraren ikasketa-programako zuzendari kidea. Erakusketa eta programa publiko ugari komisariatu ditu, hala nola: In qualche luogo lontano: Roma, Erromako Espainiako Akademia (2021); Las imágenes recurrentes. Sobre las condiciones materiales de su retorno (Pablo Martínezekin batera), MACBA, Bartzelona (2017); edota Dispositivos del tocar: Imaginación curatorial en los tiempos de las fronteras expandidas, Trankat, Tetuan (2015). 2006 eta 2009 urteen artean, Bilboko Rekalde Aretoaren komisario burua izan zen, eta D.A.E.-ko zuzendari kidea 2002 eta 2005 artean. Visual Cultures (Curatorial/Knowledge) arloko doktorea da Londresko Unibertsitateko Goldsmiths College-n.

Snejanka Mihaylova (Sofia, Bulgaria, 1978) performer eta idazlea da, The Last Books argitaletxeko sustatzaileetako bat eta hainbat proiektu pedagogikoetan irakasle gonbidatua. Bere ikerketa lana thinking-in-assembly kontzeptuaren bueltan errotuta dago. Horren arabera, asanblea ez da debate edo kontsentsurako espazio gisa ulertzen, pentsamendua partekatu eta entzungarri bilakatzen duen izaera performatibo gisa baizik. Bere argitalpenen artean, honakoak aurki ditzakegu: Theatre of Thought (Critique & Humanism Publishing House, 2011), Practical Training in Thinking (Stedelijk Museum Amsterdam, 2011), edo Acoustic Thought (2016an If I Can't Dance, I Don't Want To Be Part Of Your Revolution ekimenak gonbidatua). Berriki, Berlingo Nazioarteko Zinemaldiaren Forum sekzioan estreinatu den Lust pelikulako protagonista izan da, Lilian pertsonaiaren paperean. Eta bere lehenengo eleberria argitaratu du, Madrigal (NIKE, Sofia, 2026; The Last Books, Amsterdam).

Chus Martínez (Puenteceso, A Coruña, 1972), komisarioa eta idazlea da, eta prestakuntza akademikoa du filosofian eta artearen historian. Gaur egun, Basileako (Suitza) Institute Art Gender Nature FHNW Academy of Arts and Design-eko zuzendaria da, eta Madrilgo TBA21ko (Thyssen-Bornemisza Art Contemporary) komisario kidea. Danimarkako Pabiloia —Things to Come— komisariatu du Maja Malou Lyserekin batera egungo Veneziako 61. Bienalean. Aurretik, komisario buru izan da MACBAn (Bartzelona) eta El Museo del Barrion (New York), baita Frankfurter Kunstverein-eko zuzendari ere. Era berean, dOCUMENTA(13)ko talde nagusiko kide izan zen, eta, besteak beste, Kataluniako Pabiloi Nazionala komisariatu zuen Veneziako 56. Bienalean (2015), bai eta Zipreko Pabiloi Nazionala ere 2005ean, besteak beste. Istanbulgo Bienalean (2015) eta São Pauloko Bienalean (2010) ere lan egin du. 2002 eta 2005 urteen artean, Bilboko Rekalde Aretoaren zuzendari artistikoa izan zen.



fantasia-eta-arrazoia

Fantasia eta arrazoia

Goya

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

Desde el 18 de Mayo 2026
Al 28 de Febrero 2027

donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 10 de Septiembre 2026
Al 07 de Noviembre 2026

isiltasun-lurraldeak

Isiltasun lurraldeak

Evelyne Herisson

DIDAM (Baiona, Lapurdi)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 22 de Noviembre 2026

kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 03 de Julio 2026
Al 10 de Enero 2027

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 30 de Septiembre 2026

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 30 de Septiembre 2026

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).