artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Yunping Li eta Martín Del Busto hautatu dituzte Basque Artist Programarako

EAEko bi artista gaztek lau asteko egonaldia egingo dute New Yorkeko Guggenheim Museoaren Basque Artist Program ekimenaren edizio berrian

yunping-li-eta-martin-del-busto-hautatu-dituzte-basque-artist-programarako

| 2026ko Agorrilaren 27a

Yunping Li eta Martín Del Busto hautatu dituzte artista emergenteentzat Solomon R. Guggenheim Museumen egiten den Basque Artist Program izeneko egonaldi-programaren hurrengo ediziorako. Datorren udazkenean, bi artistek aukera izango dute beren ibilbide profesionalean aurrera egin, New Yorkeko eszena artistikoa gertutik bizi eta hainbat komisario, artista eta arteari lotutako erakunde ezagutzeko, New Yorkeko Guggenheim Museoko profesionalen eskutik.

Ekimena arrakasta handiz gauzatu da orain arteko bederatzi edizioetan —2015 eta 2025 bitartean, guztira 22 artistaren partaidetzarekin—, eta Guggenheim Bilbao Museoak 2014ko abenduan Solomon R. Guggenheim Foundationekin sinatutako Kudeaketa Akordioaren berritzearen parte da. Akordioak bi erakundeen arteko lankidetzan sakontzen du proiektu berrien bitartez, eta horien artean nabarmentzekoak dira bai artista emergenteei zuzendutako programa hau, bai EAEko graduatuei zuzendutako New Yorkerako beken programa, Museoak urtero deitua.

Yunping Li (Hubei, Txina, 1998)

Argazkilaritza eta performancea lantzen dituen artista bisuala da, bi diziplina horien arteko elkargunea ikertzen duena. Bere lanaren oinarria queer eta BIPOC komunitateen autoerrepresentazioa da, irudigintzaren bidez gauzatua, eta identitatearen eraikuntza, autoezagutza, aldaketa, denboraren joana, desira, sexualitatea eta deserrotzea bezalako gaiak jorratzen ditu. Bere trebakuntza borobiltzeko, Argazkigintzan espezializatutako Arte Plastikoetako eta Diseinuko Goi Mailako Gradua egin du ArteDiez eskolan, eta LAVMáster LAVen, biak Madrilen.

Martín Del Busto (Bilbo, 1999)

Nahiz eta argazkilaritza duen abiapuntu, Del Bustok euskarri fisikoak garatzen ditu iruditan hartzen dituen ehundurak goraipatzeko, sendoenetatik hasi eta iragankorrenetaraino. Dualtasun hori izan da beti bere lanaren bereizgarri: jaioterri duen Bilboren historian eta geografian ere hain nabarmena den dualtasuna, alegia. Inguruneaz baliatzen da introspekzio-lana egiteko. Hala, ustez protagonista den paisaia hartzaile soil bihurtzen du. Fine Art Photography + Creative Computing gradua eta masterra egin ditu Camberwell–University of the Arts Londonen, eta Bauhaus 100 (Dessau, Alemania) programan parte hartu du.


macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 17tik
2026ko Urriaren 18ra

mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Azaroaren 09ra

kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 01era

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.