artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Alvaro Ledesma artista hil da, 51 urte zituela

Eskultore lanetan aritu zen bereziki, baina, besteak beste, argazkilari, margolari, musikagile, bideogile eta idazle ere izan zen.

alvaro-ledesma-artista-hil-da-51-urte-zituela
Alvaro Ledesma iazko urtarrilean, atzean 'Psicosis' erakusketa duela. Arg/ JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Odile Bourguignon Goñi [BERRIA.eus]
| 2026ko Agorrilaren 14a

Aitaren lantegiak aukera eman zion errementari ofizioa ikasteko, baina Alvaro Ledesmak haratago joan nahi zuen. Eta errementari izan zen, baina baita eskultore, argazkilari, margolari, musikagile, bideogile eta idazle ere. Artista, erabatekoa. Haren ingurukoek iragarri dutenez, gaur hil da, 51 urte zituela.

Eskultura izan zen Ledesmaren muina. Jatorritikhasi eta ibilbide osoan eutsi ziondiziplina horri. 2000. urtean ekin zion artea eskulturaren bidez garatzeari, oraindik ere errementari zela, eta orduan hasi zen erakusketak egiteneta enkarguak jasotzen. Baina horrekin ere ez zuen aski izan, eta 2007an margotzen hasi zen. Baita, aldi berean, bere lehen bideoak sortzen ere. Eta, bideoek musika behar zutela eta, pianoa eta biolina jotzen ikasi zuen. Horrek hasiera emango zion Ledesmak musikagile gisa izan zuen garaiari.

Arteari bide

Oholtza gainean edo atzean. Berdin zion. Batean edo bestean izango zuen zer egin Ledesmak. Kontzertuak eman zituen bakarlari moduan, eta musikagile gisa ere egin zuen lan;besteak beste,antzezlanetan, poesia errezitaletan etapelikuletako soinu bandak sortzen. Baina ez hori bakarrik: emanaldietarako eszenografia lanak ere egin zituen.

Eta 2012an mugarri bat izan zuen. Argazkilaritza probatu, eta bere burua berrasmatu zuen. Hasieran film luze bateko fotogramak balira bezala sailkatu zituen argazkiak, baina bere burua ere erretratatu zuen gero. Eta, bitarte horretan, hitzek ere hartu zuten leku: orriak bete zituen poesia, atsotitzaketa hausnarketakidazten. Eta, diziplina ugaritan murgildu bazen ere, artean egiteko "gauza asko" zituela kontatu zion iaz BERRIAri; dantza, esaterako.


essence

Essence

Erakusketa kolektiboa

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

2026ko Irailaren 12tik
2026ko Azaroaren 04ra

fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 26tik
2026ko Azaroaren 29ra

kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 03tik
2027ko Urtarrilaren 10era

xabier-morras-margoz-emandako-lekukotasuna

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Itziar Ugarte Irizar [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 24a

Artista nafarraren atzera begirako erakusketa ireki dute Donostiako Kutxa Kubo aretoan. Morrasek 60 urtean egindako lana jaso dute, eta, margolanak ez ezik, lan prozesuetako material ugari ere bildu dute. Jesus Mari Lazkano izan da komisarioa.

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.