artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Uharte Zentroak Ekoiztu 2025.II-rako 6 artista aukeratu ditu

Jorge Sevillano Sola, Maria Hidalgo, Sofía Mendiondo, David Mutiloa, Araitz Urbeltz eta Clara Aguilar dira ebaluazio-batzordeak onetsi dituzten artistak. Uharte Zentroko Ekoiztu 2025.II deialdiak egonaldi eta baliabide programaren osagarri diren praktika artistikoen garapena bultzatzeko helburua du.

uharte-zentroak-ekoiztu-2025-ii-rako-6-artista-aukeratu-ditu

| 2025eko Maiatzaren 6a

Ekimenak ekoizpen artistikoa sustatu nahi du, arte-esparruko eragileen arteko harreman, lankidetza eta ikerketa prozesu gisa ulertuta.

Uharte Zentroakbi modalitateetarako deialdia ebatzi du. Estudio modalitatean 3.000€-ko hiru laguntza, 2025eko abuztutik abendura bitartean Uharte Zentroan lan egiteko espazioa, baliabide teknikoak, ebaluazio-batzordearen laguntza eta ekoitzitako lanaren erakusketa publikoa. Baliabide modalitatean, 1.000€-ko hiru laguntza proiektu bakoitzeko, 2025eko lehen seihilekoan Uharte Zentroko baliabide teknikoak erabiltzeko aukera eta zentroko taldearen laguntza proiektua garatzeko.

Ebaluazio-batzordea, Pablo Marte, Manuela Pedrón Nicolau eta Huarte Zentroko lantaldeak osatu dute.

Estudio modalitateko aukeratuak

Jorge Sevillano Solaren...Eta zaldiak lasterka aritu ziren zaldiak zirela ahaztu arte // …y los caballos corrían hasta olvidar que eran caballos

Proiektu honek identitatearen izaera likidoa esploratzen du, hitzen eta gauzen arteko tentsiotik abiatuta. Material poetiko queer-cuir bidez, hitzak beste materialtasun batzuetara eramatea proposatzen du, eskultura-gorputza hartzen duten objektu eta irudien bidez.

Jorge Sevi (Zamora, 1997) arkitekturan formatutako artista da, hitza eta irudiaren arteko elkargunean lan egiten duena.

María Hidalgo Nietoren Distantziaren urdina // El azul de la distancia

El azul de la distancia metraje heredatu baten dekonposizio zinematografikoa da, eta haren transmisioa arautzen duten estrategiak aztertzen ditu. Memoria, zatiketa, opakutasuna eta gardentasunaren arteko tentsioa ikertzen du, narrazioen eraikuntzan duten eragina aztertuz.

María zinema, idazketa, instalazio, performance eta erritualen arteko praktikak uztartzen ditu, bestearekin konektatutako zinema ireki eta intuitibo bat sortuz.

Sofía Mendiondoren Oso ondo nekien egin behar nuena. Botoia sakatu besterik ez. // Sabía muy bien lo que debía hacer. Era tan simple como apretar un botón

Gorputzaren eta hura eutsi, isolatu edo arautzeko diseinatutako egituren arteko harremana esploratzen du. Eskultura-praktika batetik abiatuta, edukitze eta gainezka egitearen arteko tentsioak gidatzen du lana. Materialen iragazkortasuna eta lanaren galtzeko aukera arakatzen ditu. Ametsaren eta fikzioaren bidez, lanari jarraipena ematen dio aurreikusi gabe.

Sofía Mendiondo (Argentina, 1991) artista bisuala eta psikologo klinikoa da. 2018az geroztik arte garaikidean formatzen ari da eta 2023an Hangar cia. (Lisboa) eta Glogauair (Berlin) egoitzetan parte hartu du. UBA, Argerich Ospitalea, Huarte Zentroa eta UPV/EHUko ikasketak ditu.

Baliabide modalitateko aukeratuak

David Mutiloaren Izenik gabe // Sin título

Proiektu honek materiaren eraldaketa, denboraren igarotzea eta gizatiarraren hutsaltasuna aztertzen ditu. Aurretik hasitako ikerketa batean oinarrituta, risografia bidez offset inpresioan egindako pieza grafikoak eta argitalpen txikiak sortzea proposatzen du.

David Mutiloa (Iruñea, 1979) ibilbide artistiko zabal eta nazioartekoa du, bere lanak eguneroko bizimoduak, artxiboak eta apropiazioaren inguruan ardaztuta daude.

Araitz Urbeltzen Nekrologika // Necrológica

Necrológica artista-liburu modura egituratutako argi-kutxa sorta bat da. Argiaren kolorea, gardentasuna eta ikusizko dramaturgia lantzen dira, amaiera iragartzen duten landare-sasi baten bidez. Denborazko mugetan mugitzen den espazio bat, iragankorra betiereko bihurtzen denean.

Araitz Arte Ederretan, eszenografian eta grabatuan formatua da, eta artearen eta hezkuntzaren arloko irakaskuntzan aritzen da.

Clara Aguilarren Leiendek zutaz hitzegingo dute // Hablarán de ti las leyendas

Paisaiaren ihesari buruzko ikerketa- eta sorkuntza-proiektua da hau. Mugalariaren irudiaren bitartez, ustea eta fikzioa tartekatzen dituen narrazio bat eraiki nahi da, non norbanakoa ingurunearekiko menpe geratzen den, eta gorputzaren eta paisaiaren arteko elkarrizketa sortzen den. Ez da egia gordetuak agerrarazteko asmoa, baizik eta haien misterio beretan behin eta berriz sakontzea.

Clara Aguilar artearen historialaria eta eszena sortzailea da. Bere jardun artistikoa teoriaren eta sorkuntza esperimentalaren arteko gurutzagunean kokatzen da, hizkuntza hibridoak baliatuz: hitza, gorputza, bideoa eta instalazioa. Bere lanetan, memoriaren eta artxiboaren inguruko galderak jorratzen ditu, baita gorputzaren eta historiaren arteko harremanak edo espazio liminalen esperientzia ere.


kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 03tik
2027ko Urtarrilaren 10era

hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Maiatzaren 15etik
2027ko Apirilaren 04ra

mikel-escobales

Mikel Escobales

Artea Abian

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Azaroaren 20etik
2027ko Otsailaren 14ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.