artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Olioz eta esperientziaz margotutako gainazalak

Kur galeria berriro zabaldu dute, Hondarribian, 2023an Donostiakoa itxi ondoren. Jose Antonio Sistiagaren erakusketa bat jarrita inauguratu dute erakustokia.

olioz-eta-esperientziaz-margotutako-gainazalak
Hondarribiko Kur galeria berriaren areto nagusia. Ezkerrean, Sistiagaren 'Udazkena' obra. Arg/ JON URBE / FOKU

Malen Etxebeste Lekuona [BERRIA.eus]
| 14 Aout 2026

Duela 25 urte zabaldu zuten Kur galeria lehen aldiz, Donostiako Zurriola hiribidean. Hango hormetatik zintzilik izan ziren artista askoren hamaika obra, hamaika erakusketa, harik eta 2023an galeria itxi zuten arte. Jabeak, Juanma Arriaga eta Yolanda Bizkai, "erretiroaren atarian" zeuden, haien hitzetan, baina lanean segitu nahi zuten. Erritmo lasaiagoan aritzeko asmoz, Hondarribira (Gipuzkoa) joan ziren, eta bertan zabaldu dute Kur galeria berria, Jose Antonio Sistiaga artistaren zenbait obra ikusgai jarrita.

Galeria Sistiagaren obrekin inauguratzeko hautua ez da kasualitatea. Izan ere, Arriagak azaldu duenez, "konpromiso bat"zuen galeriak harekin, artistaren lanekin erakusketa bat egitea hitzartua baitzuten hura hil baino lehen. Eta ez edozein lanekin. Sistiagak 70ekohamarkadan sortutako zenbait margolan jarri nahi zituzten erakusgai, ezezagunak baitira ia, Arriagak azaldu duenaren arabera: "Koadro hauetako askok ia berrogei urte daramatzate bilduta eta jasota, eta erakusketa honetarako atera dira". Asmo guztiak baztertu behar izan zituzten, ordea, 2023an zendu baitzen margolaria. Arriaga: "Gune hau berritzen ari ginenean heldu genion berriz ere erakusketaren ideiari. Galeria inauguratu egin behar genuenez, irekitzean Sistiagaren erakusketa jartzeaotu zitzaigun, omenaldi gisa, eta familiarekin hitz egin genuen".

Sistiagaren obrak ez ezik beste hamaika artistarenak ere izango dira ikusgaiaurrerantzean Kur galerian. Izan ere, Hondarribiko galerian"hiru edo lau" erakusketa egingo dituzte urtero, Arriagak azaldu duenez: "Nahiko iraunkorrak izango dira, eta hiruzpalau hilabeteiraungo du bakoitzak". Galeria ez da "bereziki aktiboa" izango, beraz, Arriagaren esanetan. Bizkai bat etorri da harekin, eta gehitu du artearen munduan lan egiten segitu bai, baina"hainbesteko presiorik gabe eta askoz ere lasaiago" aritu nahi dutela.

Erakusketen iraupena eta maiztasuna ez dira, ordea, moldatu dituzten gauza bakarrak. Donostiatik Hondarribirako aldaketa egitearekin batera,galeriaren funtzionamendua bera aldatu dute, "publiko-pribatua" izango baita aurrerantzean; hala azaldu du Arriagak: "Ez dugu ordutegietara lotuta egon nahi. Hemen gauden bitartean, ateak zabalik egongo dira, jendea sartu eta atera ahal izango da, baina, bestela, ordua eskatu beharko da". Telefonoz edo helbide elektronikoz hartu daiteke ordua.

"Galeriarioso fidelak zaizkion artistak ditugu, eta ez ditugu umezurtz utzi nahi"

YOLANDA BIZKAIGalerista

Galeriak hartuko dituen artistei dagokienez, ez da aldaketa handirik izango. Bizkai: "Galeriarioso fidelak zaizkion artistak ditugu, eta ez ditugu umezurtz utzi nahi". Arriagak gaineratu duartista batzuek haiekin bakarrik egiten dutela lan, eta Kur galeria martxan ez balego"euren lana sustatu ezinik" geratuko liratekeela. Noren obrak erakutsi zehazteko garaian, orain arte bezala jarraitzeko asmoa adierazi du Arriagak: "Atsegin dugu kultura, euskal kultura, eta, gainera, euskal artearen balioa nabarmendu nahi dugu".

Euskal artea balioetsi nahi dute, beraz, eta horri ekin diote lehen erakusketatik bertatik, Jose Antonio Sistiagaren obrek apaintzen baitituzte galeriaren hormak. Sistiaga 1932an jaio zen, Donostian. Gerora, pintura ikasketak egin zituen Parisen, eta1955etik eta 1964ra bitarte hango eta Euskal Herriko joeraknahasteagatik nabarmendu zen. Ezaguna da, besteak beste, Gaur euskal artista taldearen sortzaileetako bat izateagatik. Arriagaren arabera, artistek "metak", "baserriak" eta "euskal paisaiak" margotzen zituzten garaian sortu zen talde hori, joera horri erantzuna emateko.

Argi armiarma bat sabaitik zintzilik

Kur galeria berriaren sarrerako atetik sartueta berehala, horma zuriko areto handi bat dago. Oteizaren Hau Madrilentzat serieko bi obra ezker-eskuin, eta argi armiarmahandi bat hondoan, sabai leiho batetik zintzilik. Kaleko argiak Sistiagaren koadroz apaindutako hormak blaitzen ditu.

Aretoan sartu eta begia jotzen duen lehen gauza erakusgelaren atzeko horman zintzilikatuta dagoen olio handia da, Udazkena (2000). Ia bost metrozabalda lan hori, bi metro baino gehiagoko garaiera du, eta urtaroen inguruko serie baten parte da; artistak obra bat eskainizion lau urtaroetako bakoitzari, Vivaldiren Lau urtaroak lanean inspiratuta.

Galerian aurrera egin ahala, hainbat garaitakoobrak agertzen dira hormetatik esekita, batzuk besteak baino handiagoak. Tartean daude, esaterako,urtetanbilduta egon diren 70ekohamarkadako margolanak, zeinak Madrilgo Seiquer galerian erakusgai egon ziren.

Zuzen segitu, eta bi korridore zabaltzen dira ezkerraldean. Lehenengoan topa daitezke, besteak beste, Abiadura argia kolorea serieko hamar lan baino gehiago. Artistak gutxi gorabeherabi metro zabal eta hiru metro luze ziren kartoiakjartzen zituen bere lantegiko mahai batean, bata bestearen aurrean. Tartean beste tamainabatzuetako kartoiak eresartzen zituen. Koloretako olioak prest izaten zituen, nahiko diluituak, eta olio horiekin zikindutako brotxekin margotzen zuen, dripping izeneko teknika baliatuz. Pintzelkada bakoitzaren pintura partikulekin beste gainazalak zipriztintzen zituen, eta, artistak esan ohi zuen moduan, keinu bakarrarekin hiru emaitzasortu.

Baina galerian bada areto horretaz eta korridore horretazbestelakorik ere. Bigarren korridorean barrena etaeskailera estu batzuetan behera joanez gero, ia goikoa bezain handia denerakusgela batera iristen da bisitaria:hamaika artistaren obraz gainezka dago gela;"katakonbak", Arriagaren hitzetan. Bertan daude, besteak beste, Elena Asinsen, Mikel Lertxundiren, Iñaki Olazabalen eta Carlos Quintanaren obrak. Biltegi gisa erabiltzen duten areto hori ere bisitatu daitekeela azaldu du Bizkaik: "Lan handia egingo dugu beheko erakusketa aretoarekin. Gure artisten lanak erakutsiko ditugu, baita galeriaren fondoan dagoen aleren bat ere".

Kur galeria berria Hondarribiko Irun kalean dago; lehen Ramon Roteta sukaldari eta eskultorearen jatetxea zegoen eraikinean, zehazki. Uztailaz geroztik, publikoari irekita dago, aurrez txanda eskatuta. Sistiagaren erakusketa azaroaren 14ra arte egongo da ikusgai.


gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Du 25 Juin 2026
Au 26 Octobre 2026

get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 12 Juin 2026
Au 01 Novembre 2026

the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

Du 11 Septembre 2026
Au 25 Octobre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 Octobre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Octobre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 Octobre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 Octobre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).