2026ko Mahai Editorialarako deialdia zabalik
Mahai Editoriala euskal testuinguruari lotutako artisten argitalpenak elkartrukatzeko eta aurkezteko aurrez aurreko topaketa bat da.

| 22 Septembre 2026
Sistema Eragilea plataformaren bihotza da; Tractorak bultzatutako plataforma horri esker, artistek beren argitalpenak linean deskribatu eta katalogatu ditzakete. Bere datu-baseak erabiltzaileek sortutako erregistroak biltzen ditu, eta beste biblioteka-funts batzuetan jada katalogatutako argitalpenen erregistroak gehitzeko bokazioa du.
Edizio honekin hasiera emango diogu proiektuaren aro berri bati. -zko argitaletxeak sortu eta Tractora kooperatibatik lehen bi edizioak bultzatu ondoren, orain la réciproque eta Uharte Zentroa erakunde kolaboratzaile gisa gehitzen ditu, ekimenaren esparrua zabaltzeko eta, hurrenez hurren, Iparralden eta Nafarroan bizi diren artisten parte-hartze handiagoa sustatzeko asmoz. Bereziki eskertu nahi diegu erakutsitako eskuzabaltasuna eta konfiantza, lehen aldiz Iparraldeko muga zeharkatuko duen edizio honetan parte hartzeagatik. Topaketa azaroaren 28an eta 29an egingo da Borderline Fabrikan (Hendaia), eta bertan 20 argitalpeneraino aurkeztuko dira. Topaketak performance programa bat ere izango du, deialdia ebatzi ondoren argitaratuko dena.
Parte hartzeko deialdia urriaren 4an amaituko da, eta euskal testuinguruari lotutako artista-argitalpenen egile, diseinatzaile, editore eta sustatzaileentzat dago zabalik. Deialdiaren oinarriak esteka honetan aurkituko dituzue.
Edozein zalantza izanez gero, jar zaitezkete harremanetan sistema@sistemaeragilea.eus helbidearen bidez.


















