artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Zama ikusezin horiek

KOOPERATIBA | Artistak: Taxio Ardanaz eta Carla Filipe. | Non: Donostiako Tabakaleran. | Noiz arte: 2027ko urtarrilaren 10era arte.

zama-ikusezin-horiek
'Kooperatiba' erakusketaren irudi bat, Donostiako Tabakaleran. GORKA RUBIO / FOKU

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 25 Novembre 2026

Irudimena memoriari heltzeko tresna paregabea da: urteetan zehar normalizatutako isiluneak ikusarazteko, mugarri instituzionalizatuak kolokan jartzeko, baita zauriak sendatzen laguntzeko ere aproposa. Hain zuzen ere, atzean gelditutako objektuek edota horiek abiapuntu dituzten ekintza artistikoek aukera berritua eskaintzen diote iraganari, batzuek mugiezintzat jotakoaren aldakortasuna agerian utziz. Konstelazio berriak sortzean, testuinguru alternatiboa azaleratzen da, Tabakaleran dagoen Kooperatibaerakusketan bezala.

Sartzean, tokiz okertu garela eman dezake. Aldamio antzeko apalek osatzen dute hondoa, biltegi baten itxura eskaintzen. Mahai batzuetan ere objektuak daude ikusgai, argazki eta bideo deritzegun atzeraeraginezko trailer eklektikoekin batera. Besteak beste, Antonio Spinola irudikatzen duen beirazko pitxerra dugu, Mexikoko monumentuen postal multzoa eta 1937ko lehendabiziko Eusko Jaurlaritzak sortutako Euskal Pezeta. Ez hori bakarrik, objektu zeharo garaikideek ere osatzen dute biltegi partikular hau: Taxio Ardanazen (Iruñea, 1978) eta Carla Filiperen (Vilanova da Barquinha, 1973) artelanek; haiek baitira, Angel Calvo Ulloa komisarioarekin batera, kontaketa bisual honen arduradunak.

Objektu eta artelanen arteko muga lausotzen da aretoan eta horien bereizketa zurrunak noizbait zentzurik izan duen galdetzen diot neure buruari. Gela honetan, behintzat, maila berean jarri dira, espazioa partekatzeaz gain, nomenklatura baitute amankomunean. Hizki eta zenbakiz osatutako izen aseptikoekobjektuen zuzeneko identifikazioa oztopatu eta aurrean duguna begiradaren bitartez ulertzeko ahalegin osagarria eskatzen dute, kontsumo bisuala motelduz, ezin scrolleatu.

Jakin-mina asetzeko, bisitarioi bilaketa lana egitea eskatzen zaigu, bai eta zatien bidez kontaketa historikoetan birpentsatzera bultzatu. Artelanen izaeraz gain, komisariotza erabakiek sustatzen dute hausnarketa egoera hau. Sartu eta eskumatara zein ezkerretara egin dezakegu bidea, erakusketa alde bakoitzean dagoen bina gelarekin osatzen delako. Horrenbestez, batetik edo bestetik hastea erabakiz gero, behin ikusita, gainerako erakusketa bisitatzeko, biltegi itxurako gela gurutzatu beharko dugu berriz ere derrigor. Orduan, bigarren begiratu lasaiagoa egiteko aukera izango dugu, heterodoxian sakontzeko parada.

Erdiguneko gela horrek eragindako liluratik haratago, Taxio Ardanazen eta Carla Filiperen bakarkako espazioak elkarren osagarri aparta iruditu zaizkit, bikainki jarduten dute elkarrizketan bata eta bestearen lanek, memoriari heltzeko bi bide desberdin bezain emankorrak aurkezten dituztelako. Ardanazen kasuan, irudiak iradokitzen dira eta historiako ikus-aztarnetatik abiatzen da irudikapen gogorarazleak sortzeko. Adibidez, bere pintura-instalazioan dugun horma-irudia sortzeko, Gernikako bonbardaketaren ostean Euskal Herriari babesa erakusteko kartel bat izan du abiapuntu. Alabaina, jatorrizko irudia lehen urratsa izan da soilik, sorburutik nabarmen urruntzen baita, berrirakurketa pertsonala eskaintzeko.

Filiperi dagokionez, artistak era esplizituagoan egiten du lan, hau da, jatorrizko iturriak agerian uzten ditu. Erakusketa honetan zehazki, egunkariak bilakatzen dira protagonista, zentzu hedatuan. Artistak eguneko berrien kristalizazioetan esku hartu du, Portugalgo historiari buelta berri bat emateko: emakumeen nazioarteko eguna azpimarratu, ahanzturan utzi nahi direnak moztu, landa eremuko aldarrikapenak margotu. Filipek tamaina ere aldatu du, eta kartel bilakatu. Inpresio hauetan, atzeko aldea behatu eta hutsik aurkitzen dugu. Aitzitik, hutsune hori nahita dago ikusgai, historian zehar egondako gabezietan pentsaraziz.

Egunkarien erreprodukzioez gain, oihalak ere badira aipagarriak. Bi aldeetatik daude josita, irudiak eta hitzak (ingelesez eta portugesez) bilduz. Bere osotasunean antzemateko, derrigor inguratu behar ditugu, bi aurpegiak behatu. Tradizioz genero marka femeninoa duten euskarri hauetan herriaren ezagutza eta bizipenak biltzen dira. Horrela, brodatuak egunkariekin paraleloan jartzen dira, gertakariak erregistratzeko tresna gisa, pareko autoritatea emanez. Horiekin batera aretoaren erdialdeko Zangadas(haserretuak) artelana dugu, landa-eremuko emakumeen aldarrikapena egiten duten serigrafiatutako burukoak. Lurrean multzokatuta daude, zakuen antzera. Horietan deskantsatu edo horiek kargatu? Historiak nor zaintzen du eta nor zamatu? Galdera askorekin atera naiz, guraizeak eskuratzeko prest.

kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Du 03 Juillet 2026
Au 10 Janvier 2027


azalerak

Azalerak

Exposition collective

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 27 Novembre 2026
Au 14 Février 2027

autumn-sweater

Autumn Sweater

Exposition collective

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

Du 27 Novembre 2026
Au 06 Février 2027

rivage

Rivage

Alex Bloc

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

Du 02 Octobre 2026
Au 28 Décembre 2026

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

Du 14 Février 2026
Au 31 Décembre 2026

argi-jokoak

Argi jokoak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 25 Novembre 2026

Ezagutzen ditudan artisten artean, Japoniako arteari buruz interesa duten guztiek irakurri dute Junichiro Tanizakiren Itzalaren laudorioa. Ez da harritzekoa, alde batetik, liburu ederra delako; bestetik, gutxi direlako Japoniako estetikari buruz itzuli diren liburuak.

zoroak-maitariak-eta-poetak

Zoroak, maitariak eta poetak

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 20 Novembre 2026

Traen con ellos el olor de la bergamota y el cedro. Hamabost urte eta gero hau | Artistak: Ece Powell, Irune Merino, Izar Okariz, Iker Abaskal, Samuel Martin Schick, Stefano Santa Maria, Izai Rodriguez, Flx. Javier Larreina Morales. | Non: Guata Kultur Fabrikan, Aranguenen (Zalla, Bizkaia). | Noiz arte: Abenduaren 19ra arte.

zipriztin-berdeak-eta-moreak-horma-zurien-gainean

Zipriztin berdeak eta moreak horma zurien gainean

Goiatz Iza Erkiz [BERRIA.eus]
| 20 Novembre 2026

Bilboko Guggenheim museoak Dan Flavin artista garaikidearen 24 obra bildu ditu 'Dan Flavin: Argi apur bat' erakusketan. Flavin 1960ko hamarkadako korronte minimalistaren parte izan zen, eta, lanpara fluoreszenteen bitartez, perspektibarekin jolasten zuen.

ibilbide-ezezagunak

Ibilbide ezezagunak

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 20 Novembre 2026

Askotan artistak mugimendu eta garai bati lotuta azaltzen zaizkigu. Badirudi epe jakin batean artelanak sortu ondoren hil egiten direla edo mundutik desagertzen direla. Gainera, artistak bilakaera ezberdin bat edo beste bide batzuk aztertzen baditu, ez zaizkio kontuan hartzen.

bixente-ameztoiren-margolan-bat-nabarmendu-du-san-telmo-museoak-artistaren-heriotzaren-25-urteurrenean

Bixente Ameztoiren margolan bat nabarmendu du San Telmo Museoak, artistaren heriotzaren 25. urteurrenean

| 13 Novembre 2026

Museoak Bixente Ameztoi Olasagastiren (Donostia 1946 - Villabona 2001) Sin título (Izenbururik gabe) koadroa aurkezten du, Nabarmendutako obra izeneko programaren barruan. Lana 1976ko mihise gaineko olioa da, 130 x 161,7 cm-ko neurrikoa. Aurten erosi du museoak eta artistaren heriotzaren 25. urteurrenarekin bat eginez ikusgai jartzen du Arte Historikoaren aretoan 2026ko azaroaren 6tik 2027ko otsailaren 28ra arte.

kilimak-begietan

Kilimak begietan

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 12 Novembre 2026

Circus | Artista: Alejandra Ikaza. | Non: Bilboko Rekalde aretoan. | Noiz arte: 2027ko otsailaren 28ra arte.

idazkera-eta-poesia

Idazkera eta poesia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 12 Novembre 2026

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa abian den honetan, aspaldiko artelan bat etorri zait burura. Laurita Siles Malagako artista doktorego tesia Euskal Herrira egitera etorri zenean, lagun batek bertso txapelketa batera eraman zuen.

paisaia-arkitektura-eta-trazua

Paisaia, arkitektura eta trazua

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 4 Novembre 2026

Bloke eta malda | Artista: Julen Agirre. | Non: Bilboko La Taller aretoan. | Noiz arte: Abenduaren 4ra arte.

departamento

Departamento

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 4 Novembre 2026

Aurreko asteetako artikuluetan berriz ere ateak zabaldu dituzten azpiegitura handiez aritu gara. Gaur arteaz gozatzeko areto ezberdin eta ezezagun bati buruz hitz egin nahiko nuke.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).