artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Euskal sortzaileek 1976ko Veneziako Biurtekoan utzitako lorratza berreskuratu du Artiumek

Veneziako Biurtekoan euskal artisten ordezkaritzak egindako lana eta haren esanahi politiko eta kulturala bistaratzen ditu 'I Baschi alla Biennale 1976/2026' erakusketak. Orduko dokumentuak, artelanak eta ikus-entzunezkoak bildu dituzte.

euskal-sortzaileek-1976ko-veneziako-biurtekoan-utzitako-lorratza-berreskuratu-du-artiumek
Manuel Millaresen eta Agustin Ibarrolaren hainbat lan ikus daitezke Artiumeko erakusketan. ENDIKA PORTILLO / FOKU

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 25 Novembre 2026

1976an, euskal artista, zinemagile, musikari eta poeta talde batek Veneziako Biurtekoan parte hartu zuen, Amnistia denontzat lelopean. Besteak beste, Nestor Basterretxeak, Fernando Larrukertek, Jose Antonio Sistiagak, Jose Maria Zabalak, Joxean eta Jesus Artzek eta Mikel Laboakaskatasunak berreskuratzeko aldarria eta aurreko hamarkadetan jasandako errepresioaren salaketa eraman zituzten arte garaikidearen nazioarteko erakusleiho hartara. 50 urte geroago, gertakari haren garrantzi artistiko, politiko eta kulturala berreskuratu du Artium museoak, I Baschi alla Biennale 1976/2026 erakusketaren bidez. Museoko A3 aretoan paratu du bilduma, eta 2027ko maiatzaren 30era arte egongo da ikusgai.

Erakusketa I Baschi alla Biennale 1976/2026 proiektuaren barruan dago; Eusko Jaurlaritzak joan den maiatzean aurkeztu zuen Venezian, 61. biurtekoaren testuinguruan. Ikus-entzunezkoek, dokumentuek, margolanek eta eskulturek osatzen dute erakusketaren ardatza. Horien bidez, 1976ko euskal sortzaileen parte hartzea ez ezik, ekinaldi hura ahalbidetu zuten sare artistikoak, antolaketa kolektiboko prozesuak eta garai hartako eztabaida politikoak ere aztertu dituzte. Erakusketaren asmoa ez baita izan soilik gertakari historiko bat gogora ekartzea. Haren atzean zeuden "jarrerak eta estrategiak" gaur egungo ikuspegitik ere berrirakurri nahi izan dituzte, Beatriz Herraez Artiumeko zuzendariak erakusketaren aurkezpenean azaldu duenez.

Erakusketak 1936ko gerraren aurreko urteetara egiten du atzera, eta Bigarren Errepublikaren garaiko kultur grina eta gizarte eraldaketarako itxaropenak ditu abiapuntu. 1936ko estatu kolpeak eta ondorengo gerrak eten egin zuten prozesu hura, eta gatazkak nazioarteko oihartzuna izan zuen. Egoera hartan, 1937ko Parisko Nazioarteko Erakusketa funtsezko erreferentzia izan zen euskal artisten nazioarteko proiekzioa ulertzeko.Ibilbide historiko horretatik abiatuta, 1976ko Veneziako Biurtekoan euskal sortzaileen ordezkaritzak izan zuen parte hartzea "erresistentzia kulturalaren tradizio zabalago" baten isla izan zen, Herraezen hitzetan.

Parisko erakusketaren arrastoak

Areto printzipalera sartu baino lehenago, Juan Jose Lasak Venezian grabatutako film dokumentalarekin egingo du topo bisitariak:euskal artisten ordezkaritzak Veneziako Biurtekoan utzitako lorratzera hurbiltzeko gonbidapen moduko bat da lana, etairudi, dokumentu eta lekukotzak ditu abiapuntu.

Areto nagusian beira arasek hartzen dute protagonismoa: dokumentuak, argazkiak, afixak eta bestelako materialak bildu dituzte, Veneziako parte hartzearen antolaketa eta haren inguruan sortutako harremanak ulertzeko. Garai hartako giro politiko eta kulturala ezagutzeko leiho bat dira, baina baita artearen eta militantzia politikoaren arteko loturak aztertzeko tresna ere. Dokumentu horiekin batera, Maria Francisca Dapenaren Presasmargolanak eta Dionisio Blancok Burgosko Prozesuari buruz egindako pinturek, besteak beste, errepresio frankistaren memoria bistaratzen dute.

Aurrera egin ahala, 1937ko Parisko erakusketanEuzkadi pabiloiarekin lotutako artistenlanak agertuko dira. Adibidez, Jose Ortiz Etxagueren hamabi lan ikus daitezke, ikatz ziriz marraztuak. Horma nagusian, berriz, Aurelio Artetaren obra handi bat ageri da:Gerraren triptikoaizena du margolanak, eta gerraren aurpegi gordina eta haren ondorioak ditu ardatz.

Ikus-entzunezkoek protagonismo handia dute erakusketa guztian. Izan ere, 1976aneuskal herritarren borroka, egoera politikoa eta kultura hizpide hartu zituzten zenbait film labur erakutsi zituztenVeneziara joandako artistek. Besteak beste, Jose Antonio Sistiagaren ...ere erera baleibu izik subua aruaren... pelikula, eta Jose Angel Rebolledoren Arriluze film labur esperimentala paratu dituzte Artiumen. Horiekin batera, Mikel Laboak eta Joxean eta Jesus Artze anaiek ondutakoIkimilikiliklik ikus-entzunezko proiektuari lotutako piezak ikus daitezke, tartean Jose Luis Zumetaren Ikimilikiliklik I eta Ikimilikiliklik IImargolanak, zeintzuen bidez artistak poesia, musika eta arte plastikoa elkarrizketan jarri zituen. Izan ere, emanaldi hori Venezian bertan eskaini zuten artistek, 1976an.

Beste bi film ere ikus daitezke erakusketan: Nestor Basterretxea eta Fernando Larrukerten Ama Lur (1968), Euskal Herriko errealitate kulturalari eta tradizioari begiratzen diena, etaJose Mari Zabalaren Axut lana, eszena modernoak eta tradizionalak kutsu abangoardistarekin erakusten dituena.

2028an, leku propioa

Erakunde publikoetako ordezkariak ere izan dira inaugurazio ekitaldian. Besteak beste, bertan izan diraImanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua eta Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia.

Lehendakariak nabarmendu du euskal ordezkaritzak Venezian izan zuen parte hartzea "askatasun, duintasun eta baieztapen kolektiboko ekintza bat" izan zela, etabereziki aipatu du garai hartako irudi esanguratsuenetako bat: ikurrina, artean debekatua, lau haizeetara zabaldu zutenekoa Venezian. Lehendakariaren hitzetan, irudi hark zera adierazten zuen: "Hemen gaude, hau da gure herria, hau da gure hizkuntza, eta nor garen adierazteko eskubidea dugu".

Etorkizunerako asmo bat ere jarri du mahai gainean Pradalesek: bi urte barru Veneziako Biurtekoan euskal artistei propio gordetako leku bat lortzea.Toki propio bat bereganatuta, nazioarteko arte garaikidearen erakusleiho handienetako bat den horretan "euskal arte sorkuntza modu jarraituan proiektatzea" nahi luke Jaurlaritzak, lehendakariak azpimarratu duenez.


jorge-isla

Jorge Isla

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 24 Novembre 2026
Au 24 Janvier 2027

kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Du 03 Juillet 2026
Au 10 Janvier 2027

autumn-sweater

Autumn Sweater

Exposition collective

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

Du 27 Novembre 2026
Au 06 Février 2027

zama-ikusezin-horiek

Zama ikusezin horiek

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 25 Novembre 2026

KOOPERATIBA | Artistak: Taxio Ardanaz eta Carla Filipe. | Non: Donostiako Tabakaleran. | Noiz arte: 2027ko urtarrilaren 10era arte.

argi-jokoak

Argi jokoak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 25 Novembre 2026

Ezagutzen ditudan artisten artean, Japoniako arteari buruz interesa duten guztiek irakurri dute Junichiro Tanizakiren Itzalaren laudorioa. Ez da harritzekoa, alde batetik, liburu ederra delako; bestetik, gutxi direlako Japoniako estetikari buruz itzuli diren liburuak.

zoroak-maitariak-eta-poetak

Zoroak, maitariak eta poetak

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 20 Novembre 2026

Traen con ellos el olor de la bergamota y el cedro. Hamabost urte eta gero hau | Artistak: Ece Powell, Irune Merino, Izar Okariz, Iker Abaskal, Samuel Martin Schick, Stefano Santa Maria, Izai Rodriguez, Flx. Javier Larreina Morales. | Non: Guata Kultur Fabrikan, Aranguenen (Zalla, Bizkaia). | Noiz arte: Abenduaren 19ra arte.

zipriztin-berdeak-eta-moreak-horma-zurien-gainean

Zipriztin berdeak eta moreak horma zurien gainean

Goiatz Iza Erkiz [BERRIA.eus]
| 20 Novembre 2026

Bilboko Guggenheim museoak Dan Flavin artista garaikidearen 24 obra bildu ditu 'Dan Flavin: Argi apur bat' erakusketan. Flavin 1960ko hamarkadako korronte minimalistaren parte izan zen, eta, lanpara fluoreszenteen bitartez, perspektibarekin jolasten zuen.

ibilbide-ezezagunak

Ibilbide ezezagunak

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 20 Novembre 2026

Askotan artistak mugimendu eta garai bati lotuta azaltzen zaizkigu. Badirudi epe jakin batean artelanak sortu ondoren hil egiten direla edo mundutik desagertzen direla. Gainera, artistak bilakaera ezberdin bat edo beste bide batzuk aztertzen baditu, ez zaizkio kontuan hartzen.

bixente-ameztoiren-margolan-bat-nabarmendu-du-san-telmo-museoak-artistaren-heriotzaren-25-urteurrenean

Bixente Ameztoiren margolan bat nabarmendu du San Telmo Museoak, artistaren heriotzaren 25. urteurrenean

| 13 Novembre 2026

Museoak Bixente Ameztoi Olasagastiren (Donostia 1946 - Villabona 2001) Sin título (Izenbururik gabe) koadroa aurkezten du, Nabarmendutako obra izeneko programaren barruan. Lana 1976ko mihise gaineko olioa da, 130 x 161,7 cm-ko neurrikoa. Aurten erosi du museoak eta artistaren heriotzaren 25. urteurrenarekin bat eginez ikusgai jartzen du Arte Historikoaren aretoan 2026ko azaroaren 6tik 2027ko otsailaren 28ra arte.

kilimak-begietan

Kilimak begietan

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 12 Novembre 2026

Circus | Artista: Alejandra Ikaza. | Non: Bilboko Rekalde aretoan. | Noiz arte: 2027ko otsailaren 28ra arte.

idazkera-eta-poesia

Idazkera eta poesia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 12 Novembre 2026

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa abian den honetan, aspaldiko artelan bat etorri zait burura. Laurita Siles Malagako artista doktorego tesia Euskal Herrira egitera etorri zenean, lagun batek bertso txapelketa batera eraman zuen.

paisaia-arkitektura-eta-trazua

Paisaia, arkitektura eta trazua

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 4 Novembre 2026

Bloke eta malda | Artista: Julen Agirre. | Non: Bilboko La Taller aretoan. | Noiz arte: Abenduaren 4ra arte.

departamento

Departamento

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 4 Novembre 2026

Aurreko asteetako artikuluetan berriz ere ateak zabaldu dituzten azpiegitura handiez aritu gara. Gaur arteaz gozatzeko areto ezberdin eta ezezagun bati buruz hitz egin nahiko nuke.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).