artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Pompeloko Togaduna erosteko akordio bat lortu du Nafarroako Gobernuak

Iberiar penintsulan brontzezko bi estatua togadun bakarrik aurkitu dira, eta Pompelokoa da horietako bat

pompeloko-togaduna-erosteko-akordio-bat-lortu-du-nafarroako-gobernuak
Ponpeloko Togaduna À‚© Nafarroako Gobernua

Isabel Jaurena [BERRIA.eus]
| 30 Mai 2023

Nafarroako Gobernuak 620.000 dolar ordainduko ditu Pompeloko Togadunarengatik —575.000 euro inguru—. Iberiar penintsulan brontzezko bi estatua togadun bakarrik aurkitu dira, eta Pompelokoa da horietako bat. Iruñean aurkitu zuten, 1895ean. Estatuaren kokalekua ezezaguna izan zen 2015 bitarte, Ipar Amerikako bilduma partikular batean aurkitu zuten arte, zehazki. Iaz, Nafarroako Gobernuak jabearekin bi urterako gordetze akordio bat sinatu zuten. Ekainaren 17an jarri zuten ikusgai Nafarroako Museoan, eta geroztik joan den hilabetera bitarte 50.000 lagunek ikusi zuten.

Gaur egin dute prentsaurrekoa albistea jakinarazteko, eta bertan izan dira Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilaria, Ignacio Apeztegia Vianako Printzea Erakundeko Kultura zuzendari nagusia, eta Susana Irigarai Museoen Zerbitzuko zuzendaria. Esnaolak azaldu du Togaduna erosteak "aukera emanen diela herritar guztiei hartaz gozatzeko, eta espezialistei haren ezaugarriak aztertzeko". Eta horrek lagunduko diela "iragana hobeto ulertzen eta ezagutzen". Jabearen "eskuzabaltasuna eta prestasuna" eskertu ditu, "bi urtez pieza kontraprestaziorik jaso gabe museoan uztea onartu" baitzuen.

Apeztegiak ere eskerrak eman ditu: "Gure historiako hain pieza baliotsua erostea posible izan da pertsona eta erakunde askoren orainaldiko eta iraganeko esku hartzeari esker. Izan ere, oso zaila da horrelako pieza baterako merkatu prezioa zehaztea, ia bakarra baita bere generoan". Zehazki, eskultura eskuratzeko prozesu guztiaz arduratu da Kultura eta Kirol Ministerioaren Espainiako Ondare Historikoko Ondasunen Kalifikazio, Balorazio eta Esportazio Batzordea.

Bi estatua bakarrik

Bi dira Iberiar penintsulan aurkitutako brontzezko togadunak: Periatekoa eta Pompelokoa. Lehenbizikoa Granadako Arkeologia eta Etnologia Museoan dago, eta bigarrena, Nafarroako Museoan. Pompeloko Togadunaren berezitasunak aztertzeke daude oraindik. Hala ere, horiek argitzeko Nafarroako Ondare Historikoaren Zerbitzua eta Euskal Herriko Unibertsitatea elkarrekin ari dira lanean. Zehazki, estatuaren alderdi hauek ezagutu nahi dituzte: fabrikazio teknika, kontserbazio egoera, materialaren jatorria, egindako zaharberritzeak, eta polikromia hondarren presentzia. Horrez gain, Museoen Zerbitzuak estatuaren 3D argazkia atera du, haren azterketak eta zabalkundea errazagoak izan daitezen.


gerezi-hori

Gerezi hori

Maider Aldasoro

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 08 Septembre 2026
Au 22 Novembre 2026

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

Du 14 Février 2026
Au 31 Décembre 2026

begiradaren-paisaiak

Begiradaren paisaiak

Iker Valle

Rotonda (Donibane Lohizune, Lapurdi)

Du 23 Octobre 2026
Au 29 Novembre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 Octobre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Octobre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 Octobre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 Octobre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).