artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Prototipoak bienalak Euskal Herriko eta nazioarteko artistak batu ditu Bilbon

Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala hartu du Azkuna zentroak beste behin. Diziplina desberdinetako hamabi proiektu ditu abiapuntu

prototipoak-bienalak-euskal-herriko-eta-nazioarteko-artistak-batu-ditu-bilbon
Prototipoak bienalaren aurkezpena, Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Berria.eus
| 2 Juin 2023

Mundu osoko 11 artistak eta kolektibok parte hartuko dute Bilboko Azkuna zentroaren Prototipoak Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienalean. Dantza, eskultura, zinema eta hitza landu dituzte beren proiektuetan, besteak beste, eta performanceak, instalazioak, espazio publikoko esku hartzeak eta arkitektura lan iragankorrak aurkeztuko dituzte. Atzo inauguratu zuten aurtengo jardunaldia, eta larunbatera arte iraungo du, nahiz eta lan batzuk ikusgai egongo diren gerora ere.

Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum artistek datozen mila urteetan ireki gabe egongo den kaxa beltz bat prestatu dute, Arqueología en reverso 43À‚º 15' 35" N 2À‚º 56' 14,9" W izeneko proiektuan. Ainhoa Lekeriak, bestalde, esku hartze kolektibo bat egingo du zentroko erakusketa gunean, Deep Wishes, Promises and Hopes: musu emanez, karmin gorriz margotuko ditu hormak.

Laida Lertxundi zinemagileak zentro horretan sortutako 8 topaketa proiektua erakutsiko du: 16 milimetroko proiektu zinematografiko kolaboratibo bat. Fermin Jimenez Landak izozkia erabili du eskulturarako material gisa Un helado sabor sendero lanean.

Askotariko performanceak

Mexikoko Teatro Ojo konpainiak Deus ex machina lan eszeniko parte hartzailea aurkeztuko du, eta Ramon Williams kubatarrak, berriz, museoetako muntatze eta desmuntatze lanak erakutsiko ditu Museum Traces seriearen bidez. Ayse Erkmen turkiarrak site specific bat egin du Azkuna zentroko atariko sarrera nagusian dauden zutabeetako batean. Suitzako Gilles Jobin konpainiak Cosmogony performance digitala aurkeztuko du. Susana Velasco espainiarrak esku hartze bat prestatu du, Tierra de nadie izenekoa. Japoniako Orangcosong kolektiboak Hitsudankai From Now / Here, Silence tailerra eta performancea egingo ditu.

prototipoak

Prototipoak

Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala

Azkuna Zentroa (Bilbo, Bizkaia)

Du 30 Mai 2023
Au 03 Juin 2023


au-sablier-de-l-air

Au sablier de l'air

Philippe Herbet

L'Angle (Hendaia, Lapurdi)

Du 01 Octobre 2026
Au 08 Novembre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 Octobre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Octobre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 Octobre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 Octobre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).