artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Madrilek 40 milioi euro jarriko ditu Urdaibaiko Guggenheim eraikitzeko

Espainiako Gobernuak eta Bizkaiko Foru Aldundiak diru saila emateko ituna sinatu dute. Diputazioaren arabera, "ingurumen jarduerak" museoa hedatzeko proiektuaren "funtsezko parte" dira

madrilek-40-milioi-euro-jarriko-ditu-urdaibaiko-guggenheim-eraikitzeko
Muruetako ontziola, Laidatik ikusita; han eraiki nahi dute Urdaibaiko Guggenheimen eraikinetako bat. Arg/ Raul Bogajo, FOKU

Mikel Lizarralde, Ainhoa Sarasola [Berria.eus]
| 6 Juillet 2023

Espainiako Gobernuak 40 milioi euroko diru laguntza emango du, Urdaibaiko estuarioan (Bizkaia) "garapen iraunkorreko jarduera bereziak bultzatzeko" ekintzetarako. Ekintza horien artean dago biosfera erreserba horretan Guggenheim museoaren beste egoitza bat egiteko proiektua. Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak atzo onartu zuten diru sail hori emateko hitzarmena. Orain, Bizkaiko Batzar Nagusiek akordio hori berretsi beharko dute.

Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, akordioaren helburua da "Urdaibaiko biosfera erreserba naturalaren inguruko natur balioak indartzea, eta, antzinako industria kokalekuen ordez, ingurumena errespetatzen duten eta ingurumena integratzen duten guneak ezartzea".

Bizkaiko Diputazioaren arabera, "ingurumen jarduerak Urdaibaiko Guggenheim museoaren hedapenaren funtsezko parte dira, eta, besteak beste, 63.570 metro koadrotik gorako lurzorua deskontaminatzea, Muruetako itsasadarraren fluxu naturala lehengoratzea eta espazioak birnaturalizatzea ekarriko dute". Gernika-Lumoko eta Muruetako lurretan eraiki nahi dute museoa.

Orain dela aste batzuk, New Yorkeko arkitektura estudio batek azterketa bat aurkeztu zuen Guggenheim museoa Muruetako ontziolara eta Gernika-Lumoko Dalia enpresara zabaltzeak ekarriko lukeen kostuaren gainean. Haren arabera, Guggenheimen hedatzea 128 milioi euro inguru kostatuko litzateke.

Espainiako Gobernuak diru laguntza eman arren, ez da sartuko Guggenheim kudeatzen duen fundazioan, zeina Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Solomon Guggenheim fundazioak osatzen duten.

Bizkaiko Foru Aldundiak bere aurrekontuko 40 milioi euro gordeak ditu jada Urdaibaiko Guggenheimenen proiekturako, eta, Espainiako Gobernuaren ekarpena lotuta, Eusko Jaurlaritzak proiekturako beste diru sail bat onartzea faltako da.

Proiektua zehaztu ahala

Orain arte, Eusko Jaurlaritzak ez du zehaztasunik eman bere diru ekarpenari buruz, eta atzo ere ez zuen kopururik jakinarazi Bingen Zupiria bozeramaileak, akordioaren inguruan mintzatu zenean. Haren hitzetan, Urdaibaiko proiektuaren "definizioa zehaztu ahala" hartuko lituzke Jaurlaritzak "dagozkion konpromisoak", betiere bere eskumenen arabera. Edozein modutan, egitasmoaren garrantzia nabarmendu zuen. "Eusko Jaurlaritzak beti pentsatu izan du Urdaibaiko Guggenheimen pareko proiektu batek ekarpen positiboa egin diezaiokeela eskualdeari, hartu beharreko beste neurri batzuekin batera".

Espainiako Kongresuan EAJko eledun Aitor Esteban ere gustura agertu zen itunarekin, uste baitu egitasmoa "mugarri bat" izango dela eskualdearentzat, ingurumenari, kulturari eta ekonomiari dagokienez. Haren esanetan, Espainiako Gobernuak 15 milioi euroko diru saila jaso zuen hasieran bere aurrekontuetan, eta, horren harira, zuzenketa bat gehitzea negoziatu zuen haren taldeak. Horregatik, "pozgarritzat" jo zuen ituna Estebanek, "urte askoko lanaren" fruitu delakoan.


fig-bilbao

FIG Bilbao

Festival international de l'estampe et de l'art sur papier

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

Du 26 Novembre 2026
Au 29 Novembre 2026

bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

Du 17 Septembre 2026
Au 23 Octobre 2026

itzalek-diotena

Itzalek diotena

Ihintza-Chole Hargous Aranburu

Posta aretoa (Urruña, Lapurdi)

Du 11 Septembre 2026
Au 16 Octobre 2026

essence

Essence

Exposition collective

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Du 12 Septembre 2026
Au 04 Novembre 2026

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 10 Septembre 2026

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 10 Septembre 2026

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).