artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Hilma af Klint, beste munduko margolanak

Hilma af Klint (Solna, 1862 — Danderyd, 1944) artista suediarra pintura abstraktuaren sortzailetzat jotzen da egun, baina Vasili Kandinskiren aurretik, bere obra abstraktua ezkutuan izan zen 1980ko hamarkadaren erdira arte. Milaka margolan, testu eta koaderno sekretupean gordeta izan ziren bi hamarkadetan, sortzaileak berak horrela aginduta. Hala, kutsu naturalistako potretak eta paisaiak margotzen zituen bitartean, Hilmak pintura abstraktuaren estreinako urratsak egin zituen ilunpean.

hilma-af-klint-beste-munduko-margolanak
Hilma af Klint-en erakusketa bat Bilboko Guggenheim museoan, 2018an. Arg/ Guggenheim Museoa

Julen Azpiarte [ARGIA.eus]
| 3 Octobre 2023

Hilma af Klinten obraren xedea ikusiezina den oro moldatzea zen, kosmosean nor garen jakiteko asmoz. Finean, Hilmaren helburua bizitzaren misterioa argitzea zen, bizitza ulertuta bilakaera espiritual baten gisara.

Obra abstraktu horretan formatu handiko koadroak nabarmentzen dira, eta margolan handi horietan, elementu errepikatuak ageri; tartean, zirkulu zentrokideak, obaloak eta espiralak. Gaiei dagokienean, aspektu metafisikoak nagusitzen dira: kosmosa bere osotasunean, munduaren sorrera eta dualtasunak (materia eta espiritua; femeninoa eta maskulinoa). Forma zirkularrek eta espiralek eboluzio humanoa sinbolizatzen dute, eta kolore horiak eta urdinak, berriz, gizona eta emakumea. Sinboloak beste dimentsio batzuetarako sarbideak dira.

Bere pinturak beti beltzez janzten zituen Hilmak munduko goi entitateen agindupean pintatzen zuen. Horretarako, medium gisa aritzen zen espiritismo saioetan, beste emakume artista batzuekin batera. Bilera espiritista horietan, gerora surrealistek sarri erabiliko zituzten teknikekin esperimentatu zuten; idazketa eta marrazketa automatikoa. 10 urteko ahizpa txikia hil zitzaionean piztu zitzaion ezkutuko zientziekiko zaletasuna. Hala, tradizio espiritistaren jarraitzaile sutsuak ziren hainbat lagun ezagutu ez ezik, zenbait talde espiritualetan parte hartu zuen, hala nola, Teosofian, Rosekreutz-en eta Antroposofian.

Elkarte teosofikoaren oinarrizko irakaskuntzaren arabera, erlijio guztiek "egia komun" bat dute, erlijio bakoitzaren esentzian dagoena. Hilma ere egia komun horren atzetik aritu zen, pintura eta espiritualtasuna uztartuta. Pintorearen hitzetan, "bizitza fartsa bihurtzen da egiarentzat balio ez badu".

Hilma 1944. zendu zen, auto ezbehar baten ondorioz. Aurretik, baina, bere heriotza "sumatu" zuen, hainbat gauetan ezbeharra amestu baitzuen: basoko errepide batean auto istripua, orban beltz batek begirada estaltzen zion bitartean, eta bere eskuak zilar koloreko autoaren bolantetik irrist egiten zuten momentuan. 2024an, pintore suediarraren heriotzaren 80. urteurrena izango da.

"Bostak"

Hilma txikitatik hasi zen margotzen, batez ere paisaiak, naturak liluratuta. Alabak artearekiko agertu zuen pasioaz jabetuta, gurasoek Stockholmeko Eskola Politeknikora bidali zuten. Urtebete beranduago, ahizpa txikia hil zitzaion gripeak jota, eta ondorioz, orduan bogan zegoen espiritismoarekiko jakin mina loratu zitzaion. Era berean, Madame Blatavsky Elkarte Teosofikoaren sortzaileetako baten testuak irakurtzen hasi zen grinatsu, eta Stockholmeko Elkarte Teosofikoan parte hartzen.

Bere karrera artistikoarekin jarraitzeko asmoz, 1882an Arte Ederren Akademia Errealean ikasi zuen, eta erakunde horretan ezagutu zuen bere ibilbidean funtsezkoa izango zen beste emakume artista bat: Anna Cassel. Behin ikasketak amaituta, Annak eta Hilmak beren kezka artistikoak eta espiritualak beste maila batera eramatea deliberatu zuten. Hala, 1887an, De Fem ("Bostak") taldea sortu zuten beste hiru emakume artista hauekin batera: Cornelia Cederberg, Sigrid Herman eta Mathilda Kilsson.

Taldea ostiralero biltzen zen "beste munduko izaki espiritualekin kontaktatzeko" asmoz. Saio horietan marrazketa eta idazketa automatikoarekin esperimentatu zuten. Bada, automatismo horiek eragindako ohar eta zirriborroak funtsezkoak izan ziren Hilma-ren lan artistikoan, ezkutuko mezuak margolan bihurtzen baitzituen.

Mezuok goi entitate espiritualek bidaltzen zizkieten, eta beste munduko izaki horien izenak ere jaso zituzten beren kaieretan: Clement, Gregor, Anandas, Amaliel eta Amalius. Maisuon mezua argia zen: saioetan sortzen zituzten marrazkiak gorde behar zituzten. "(…) Gureak koadro hetereo uhindunak dira, eta gorde behar ditugu, egunen batean mandatu zintzo bat ikasi ahalko dutenen begien eta belarrien zain baitaude".

Arte espirituala

Batzar espiritista horiek 1907ra arte iraun zuten, eta bertan bildutako ohar, marrazki eta testuak ezinbestekoak izan ziren Hilmaren lan abstraktua gauzatzeko, saio espiritista horietan ikasitako automatismoen bidez margotzen baitzuen, pintore medium baten gisara. Artistaren arabera, "sasoi honetako obrak nigandik etorri ziren, aurretik egindako marrazkirik gabe".

Garai horretako obrarik azpimarragarriena Tenplurako margolanak (1906) da: bere gidari Amalieli zuzendutako Taulei buruzkoa da, zeina 193 koadroz osatua dagoen. Hilmaren aburuz, medium aritu zen obra horretan, goitik hitz egiten zion Amaliel maisuaren agindupean. Lan monumentala, berritzailea eta aparta da, eta serietan eta taldetan katalogatu zuen. Hainbat gai jorratzen dira: mundu materialaren garapena eta agerpena, materiaren sorrera espiritutik azalduta, giza eboluzioaren etapak, materiaren eta gizakiaren dualtasuna, eta abar.

Artelan erraldoi hori sekretupean gorde zuen artistak. Hala, jainkotegirako koadroak ikusi zituen bakanetako bat Norvegiako Elkarte Teosofikoaren sortzaile Rudolf Steiner izan zen, 1920an, Hilmari ama hil zitzaion urtean. Steinerrek eragin handia izan zuen sortzailearengan, eta margolanak 50 urtez gordetzeko eskatu zion, mundua ez baitzegoen prestatuta lan haiek ikusteko —azkenean 20 urte baino ez ziren izan—. Horrekin batera, Hilmaren medium gaitasuna zalantzan jarri zuen, eta ondorioz, depresioan hondoratu zen artista. Hamarkada bat inguru eman zuen margotu barik.

Hilma ez zen ezkondu, eta ez zuen seme-alabarik izan. 1944an hil zen, 82 urte zituela. Bere iloba Erik af Klint izan zen 1.000 margolanen eta 100 koadernoren ondarea jaso zuena. Izekoren esanak bete zituen, eta obra osoa gorde zuen 20 urtez estalpe batean, 1986an ezagutzera eman zuen arte, Los Angeles (AEB) hiriko Artearen Museoan museoan egindako erakusketaren bitartez, The Spiritual in Art: Abstract Painting 1890-1985 ("Espiritualtasuna artean: pintura abstraktua 1890-1985").

XX. mendea gainditu duen emakume pintore mediumen tradizioaren ordezkaria izan zen Hilma af Klint, besteak beste, Josefá Tolrà katalanarekin, Marjorie Cameron estatubatuarrekin eta Madge Gill britainiarrarekin batera. Emakume horiek espiritualtasunaz baliatu ziren beren artea gauzatzeko, baina, era berean, espiritualtasun hori jarrera bilakatu zuten beren bizitzei aurre egiteko, duintasunez.


uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

Du 08 Juillet 2026
Au 28 Décembre 2026

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 18 Septembre 2026

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Septembre 2026

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 10 Septembre 2026

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 10 Septembre 2026

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).