artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Bilboko udalak BilbaoArte Fundazioaren 25. urteurrena ospatu du "URIBITARTE40" erakusketa-aretoaren inaugurazioarekin

Arte garaikideari eskainitako espazio hau Uribitarte pasealekuan dago, Guggenheim museotik oso hurbil. Udalaren arte garaikideko bildumaren zati handi bat hartuko du aretoak. Bilduma horrek 600 pieza ditu, eta era guztietako diziplina eta praktika garaikideak hartzen ditu barnean.

bilboko-udalak-bilbaoarte-fundazioaren-25-urteurrena-ospatu-du-uribitarte40-erakusketa-aretoaren-inaugurazioarekin

| 30 Novembre 2023

Bilboko Udalaren arte garaikideko ekoizpen-zentroak,BilbaoArte Fundazioak, 25. urte bete ditu egunotan, eta, ospakizun modura, URIBITARTE40 erakusketa-aretoa inauguratu du, azken 25 urteetan bildutako artebilduma zabalaren erakusleihoa. Bilboko alkate Juan Mari Aburto izan da inaugurazio horren burua, eta bertan parte hartu dute, halaber, Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantzako zinegotziak eta Javier Riaño BilbaoArteko zuzendariak.Bilbotarrei uriko arte-areto berri hau ezagutzera emateaz gain, espazioa inauguratzen duen erakusketa aurkeztu da gaur; erakusketa hori Javier González de Duranakkomisariatu du, eta "Tradizio moderno bat" du izenburu gisa. Erakusketa horrek BilbaoArteren historiaren errepasoa egiten du, sortu zenetik zentrotik igaro diren hogeita hamar artista ingururen lanen bitartez.

Uriko erdigunean dagoen kultura-bizitzarako zentro berri eta estrategiko honetan, herritarrek ikusgai izango dituzte bai hautatutako arte garaikideko obrak, bai Fundazioaren bildumako erakusketa kolektiboak. Era berean, BilbaoArteren arte garaikideko bilduma zabalaren zati handi bat biltegiratuko da URIBITARTE40 espazioan. Bilduma horrek 600 pieza ditu, eta era guztietako diziplina eta praktika garaikideak biltzen ditu. Hala,Eusko Jaurlaritzak bilduma hori aitortzen du, 2023ko apirilaz geroztik, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan. Hain zuzen, organo horrek bi dirulaguntza eman dizkio udal-proiektuari: bata bildumaren argazki-erregistro profesionala, katalogazioa eta dokumentazioa egiteko, eta bestea lehen erakusketarako.

TRADIZIO MODERNO BAT

"Tradizio moderno bat" izeneko inaugurazio-erakusketa Javier González de Durana(Bilbo, 1951) komisarioak prestatu du, eta askotariko diziplinatako –pintura,argazkigintza, eskultura, instalazioa, bideoa eta grabatua– 29 artelanek osatzen dute. Esposizioa sortzaileen bi belaunaldik gutxienez partekatzen dituzten interes eta kezkenerakusgarria da, eta agerian uzten du pertsona bakoitzak, nork bere izaeratik abiatuta,interes eta kezka horiei nola heltzen dien eta haiek nola garatzen eta konpontzen dituen.

Obren egileak artista ezagunak dira, garai batean BilbaoArten egoiliar izandakoak, halanola Txaro Arrazola, Kepa Garraza, Abigail Lazkoz, Alain Urrutia, Amaya Suberviola,Ismael Iglesias, Alberto Albor, Gala Knörr, June Crespo, Alberto Lomas, Saioa Olmo,Jørund Falkenberg Aase, Monika Grabuschnigg, Nerea Apodaka, Estíbaliz Sádaba, MikelEskauriaza, Roberto Aguirrezabala, Patrik Grijalvo, Ramón Churruca, Íñigo CaboMaguregui, Mara Reguilón, Naia del Castillo, Begoña Zubero, Iñaki Sáez, Fermín Moreno,Txuspo Poyo, Florencia Rojas eta Eduardo Sourrouille & Elssie Ansareo.

Inaugurazio-erakusketari lotuta, gainera, Bi hiri bakar batean liburua aurkeztu da.Argitalpen horretan, Javier González de Duranak BilbaoArte ekoizpen artistikoko udal zentroaren sorrera eta testuingurua errepasatzen du, eta haren funtsezko mugarri eta lan ildo batzuk aztertzen ditu. Liburuak azken hogeita bost urteetan dirulaguntzen, beken,egoitzen eta elkartrukeen onuradun izan diren artistekin lotutako ilustrazioak etadokumentazioa dauzka, bai eta erakusketan parte hartzen duten eta BilbaoArte Fundazioaren bilduma osatzen duten artistei buruzko irudiak eta informazioa ere.

BilbaoArte datorren urtean izango diren erakusketei begira ari da lanean; zehazki, bildumako erakusketa, udakoa, Gabonetakoa eta banakako bost erakusketa, BBKFundazioaren laguntzari esker egonaldi artistikoa egiteko beka bat izan duten artistenartetik aukeratutako egileenak.

Inaugurazio instituzionala egiteaz gain, gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera,erakusketa-areto berria irekiko da jendearentzat. BilbaoArteri eta Bizkaiko kultura arloari lotutako ordezkariak eta artistak bilduko dira ekitaldi sozial horretan. Inaugurazioan,Eñaut Zubizarreta Mendieta Trigger (1992, Leintz) biolontxelistak joko du.

BILBAOARTE EGUNERATZEA

BilbaoArte Fundazioa hobetu, eguneratu eta hedatzeko, asmo handiko ekintza-plan batsortu da, beka berriekin, zentroaren nazioartekotzearekin, zentroa auzo periferikoetaradeszentralizatzearekin eta Urazurrutiako egoitzan erreformak egitearekin lotuta.

Seihileko honetan bertan, baldintza ekonomiko hobeak dituen beka-eredu berri bati ekinzaio, iraupen luzeagoko egoitza artistikoetara bideratua. Banakako erakusketa mereziduten proiektuak dituzten artistek aukera izango dute beren proposamenak ikusgarriagoeta irisgarriago dagoen areto batean ipintzeko, BilbaoArteren helburu nagusiarekin batetorriz, hau da, artistak ekoizpen fase guztietan profesionalizatzeko helburuarekin batetorriz.

BilbaoArteren eredua eguneratzeko jarduera-ildoen artean, zentroa nazioartekotzea erebadago, eta, horretarako, lankidetza-hitzarmenak egiten dira Europako beste arte erakunde batzuekin. Azken hamabi hilabeteetan, hauekin egin dira elkartrukeak:Bevilacqua La Masa (Italia) elkartea –Otaola Ubieta familiarekin lankidetzan–, MovingArtists (Irakeko Kurdistan) eta Kunsthaus Bregenz (Austria). Horrez gainera, finantzaketa-hitzarmen bat kudeatzen ari da L'Institut Français d' Espagne erakundearekin, Saint Etienneko (Frantzia) Cité du Design erakundearekin truke bat egiteko.

Nabarmentzekoa da, halaber, BilbaoArte Otxarkoaga auzora zabaltzeak izan duenarrakasta. Prozesu hori 2022ko otsailean jarri zen abian, fundazioak kudeatutako lauestudio aldi baterako lagatuta. Bi urte baino gutxiagoan, 30 artistak lan egin ahal izandute instalazio horietan.

Amaitzeko, planaren azken zereginean murgilduta dago erakundea; egoitzaren azken berritze lanetan, alegia. Administrazioa beheko solairura eramanda, hurrengo beketanonuradun gehiago hartu ahal izatea espero da.

25 URTE ATZERA BEGIRA

Zifrek agerian uzten dute BilbaoArte erreferentziazko zentro gisa sendotzen ari delaEuropako panorama artistikoan. 25 urtetan, Fundazioak 100 ikastaro praktiko bainogehiago eskaini ditu, 300 erakusketa inguru ekoitzi ditu, ekoizpen artistikorako 660 beka eman ditu, eta nazioarteko 140 elkartruke gauzatu ditu beste arte-zentro batzuekin, urteanbatez beste 150 erabiltzailerekin. Horren emaitza dira bilduman dauden ia 600 artelanak, zeinak gaurtik aurrera ikusgai egoteko toki bat baitute.

Arte-erakunde eta -zentro askok izan dituzte lankidetzarako eta elkartrukerako hitzarmenakBilbaoArterekin, besteak beste: Dublingo Institutu Teknologikoa (Irlanda), The OneAcademy of Communication Design (Malasia), San Luis Potosiko Centro de ProducciónGráfica (Bolivia), Moreliako Estatu Idazkaritza (Mexiko), Stavangerreko Rogaland ArtCentre (Norvegia), Pariseko Cité Internationale des Arts (Frantzia) eta Seuleko SeMA Nanji(Hego Korea).

ERAKUNDEEN ARTEKO LANKIDETZA

BilbaoArte Bilboko Udaleko ekoizpen artistikorako zentroak dituen lankidetza instituzionaleidagokienez, azpimarratzekoa da Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Herriak egiten funtsaren finantzaketa jaso dela zentroa handitzeko proiektua gauzatzeko, bai eta Kulturaeta Kirol Ministerioaren 100.000 euroko ekarpen ekonomikoa ere, BilbaoArte handitzekoproiektua babesteko eta, zehazki, erakusketa-aretoaren ekipamendua osatzeko. Horrezgainera, BBK Fundazioak hasieratik eman dio babesa zentroari.



xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Du 23 Octobre 2026
Au 07 Février 2027

craindre-et-admirer

Craindre et admirer

Ramon Ruiz Cabestany

tTok (Uztaritze, Lapurdi)

Du 22 Mai 2026
Au 09 Juillet 2026

prezioa-eta-balioa

Prezioa eta balioa

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 22 Mai 2026

Igandean Museoen Nazioarteko Eguna izan zen eta, ohikoa den bezala, gure inguruko museoek ekintza ugari eskaini zituzten. Horrez gain, lurraldeko museo guztien sarrera doakoa izan zen. Eta urtero bezala, Bilbo aldean bizi eta artea gogoko duten nire lagun eta ezagun gehienak Guggenheim museora joan ziren.

metalezko-basoan-barrena

Metalezko basoan barrena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 22 Mai 2026

RUTH ASAWA: ATZERA BEGIRAKOA. | Artista: Ruth Asawa. | Non: Bilboko Guggenheim museoan. | Noiz arte: Irailaren 13ra arte.

gernika-k-mugitzen-duen-guztia

'Gernika'-k mugitzen duen guztia

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 21 Mai 2026

Pablo Picassoren lana Bilboko Guggenheim museora eramateko eskaria egin dio Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari, eta, ezezkoa erantzun dioten arren, kolpean piztu da berriz ere koadroaren kokapenari buruzko debatea. Lur mugikorrak ditu oinarrian.

esther-ferrerrek-jasoko-du-eusko-ikaskuntza-laboral-kutxa-saria

Esther Ferrerrek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 20 Mai 2026

Artistak arte garaikidearen berrikuntzan eginiko "ekarpen erabakigarria" nabarmendu du epaimahaiak, bai eta haren obrak nazioartean erdietsitako proiekzioan azpimarra egin ere. Uztailean emanen diote garaikurra.

veneziako-biurtekoa-giro-gatazkatsuan-ireki-da

Veneziako Biurtekoa giro gatazkatsuan ireki da

| 19 Mai 2026

Veneziako 61. Biurtekoaren maiatzaren 6ko aurre-irekieraren egunetik hasita, protesta eta ekintza ugari egin dira Arsenalen eta Giardinian, Errusiaren eta Israelen parte-hartzea salatzeko.

arantzazuko-argiztatzailea

Arantzazuko argiztatzailea

Enekoitz Telleria Sarriegi [BERRIA.eus]
| 18 Mai 2026

Xavier Alvarez de Eulatek Arantzazuko santutegian jarritako beirateek 70 urte izango dituzte aurten. Urteurrena kari, erakusketa bat jarri dute frantziskotarren komentuan: ‘Lux Vitae'. Argi egin diote fraide artistaren ibilbideari.

erronkariko-borlen-arrastoak

Erronkariko borlen arrastoak

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 15 Mai 2026

'Muskoko' | Artista: Leyre Arraiza. | Non: Iruñeko Ziudadelan. | Noiz arte: Maiatzaren 24ra arte.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).