artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Laura Esteve

Familiako norbaitek Club Juvenil (Gaztetxoen Kluba) delakoaren albumen gaia atera zuen bazkalondo luze horietako batean. Horrelako gauzak gordetzea gustatzen zaidanez, armairu zaharretan txikitako altxorren bila jardun nuen. Bertan topatu nituen zenbait urtetako albumak.

laura-esteve
Laura Esteve bere atelierrean. Arg/ Irati Salsamendi

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 7 Mars 2024

Gure inguruko kutxek modua asmatu zuten etxeko txikienek dirua aurrezteko, eta horietako bat album batean kromoak biltzea zen. Kromo sobre bakoitzetik diru pixka bat sartzen genuen gure kartillan eta horrela aurrezteko ohitura sustatzen zuten onura publikoa besterik bilatzen omen ez zuten aurrezki kutxek.

Harrituta geratu nintzen album haietako batzuen edukiekin eta diseinuarekin. Gipuzkoako zuhaitzei eskainitakoa, adibidez, oso modernoa iruditu zitzaidan, 1976. urtekoa zela kontuan hartuta. Diseinatzailearen izenaren bila jarri nintzen berehala. Hara non, Laura Esteveren izena topatu nuen lehendabiziko orriko beheko izkinan. Banuen Esteve diseinatzailearen berri, eta horregatik ez ninduen askorik harritu begiz jo nuen argitalpena berea izatea. Bainapentsarazi zidan zein gutxi ezagutzen ditugun Euskal Herriko diseinuarentzat erabakigarriak izan diren emakumeak. Berez, diseinu grafikoa ez bada izan Euskal Herriko izaera marka, oso urruti geratzen zaizkigu alor hori landu duten emakumeak.

2004. urtean Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara aretoak Laura Esteveren lan grafikoei, marrazkiei eta pinturari erakusketa bat eskaini zien; orduan izan genuen bere lana hobeto ezagutzeko aukera. Hogei urte pasatu dira ordutik, eta gaur egun erakusketa osatuago bat behar dugu 70eko hamarkadatik ia gaur egunera etengabe lanean jardun duen artistarentzat.

Pintura lanak baztertzeko batere asmorik gabe —aitzitik, 2010ean Donostian erakutsitako koadroek izandakoa baino oihartzun handiagoa merezi zutela uste dut—, diseinuaren alorrean egindako lanei ikerketa lanen bat eskaini behar zaie. Kartelak, eskuorriak, egutegiak, logoak eta beste argitalpen ugari diseinatu zituen bere bizitzan, nahiz eta bere artista senak alderdi komertzialetik aldentzeko gogoa eragiten zion. Bere ustez, artistegia zen produktu komertzialak sortu ahal izateko. Hala ere, nire iritziz ez dago kontraesan handirik bi mundu horien artean, eta horren lekuko egun hauetan Bilboko Arte Ederren Museoan zabaldu duten Nestor Basterretxearen diseinu eta arkitektura lanen inguruko erakusketa.

Gustura ikusiko nuke Laura Esteveri eskainitako horrelako erakusketaren bat gure museoren batean. Bitartean, berreskuratutako txikitako albumen diseinu ausart eta garaikideaz gozatzen jarraituko dut.


66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Du 09 Octobre 2026
Au 21 Février 2027

kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Du 03 Juillet 2026
Au 10 Janvier 2027

bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

Du 17 Septembre 2026
Au 23 Octobre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 Octobre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Octobre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 Octobre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 Octobre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).