artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Elena Odriozola: "Oso polita baina ezer kontatzen ez duena, hori ezin da izan"

Euskal ilustratzaileen artean ibilbiderik oparoenetako bat du Odriozolak. Edozein lan ilustratutan, hara itzultzeko gogoa piztea da harentzat irizpiderik baliotsuena. Haur oso txikientzat "oso gauza on gutxi" argitaratzen dela uste du.

elena-odriozola-oso-polita-baina-ezer-kontatzen-ez-duena-hori-ezin-da-izan
Elena Odriozola ilustratzailea, Oronoz-Mugairin. JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Itziar Ugarte Irizar [BERRIA.eus]
| 22 Octobre 2024

Nazioartean oihartzunik handiena duten euskal ilustratzaileetako bat da Elena Odriozola (Donostia, 1967). Publizitate agentzia batean lan egin artean hasi zen bere lehen ilustrazioak argitaratzen, eta bide oparoa egin du ordutik; askotariko formatutako lanak plazaratu, eta saririk entzutetsuenen aitortza bilduz —tartean, Andersen sarirako hautagai izan da azken urteetan—. Landu dituen askotariko lanen artean daude albumak ere; horien artetik, Aplastamiento de las gotas (Laberinto de las artes, 2008. Nórdica Libros, 2016), Sábado (Taller de comunicación gráfica, 2012), eta Tropezista (Denonartean, 2013; Euskadi saria jaso zuen) ditu kuttun, besteak beste.

Egun, baina, urrunduxeago dabil albumaren mundutik. Eta arrazoien artean aipatu du, eskaintza ugaritzearekin batera, halako saski-naski itxura hartu izan diola, maiz, alorrari. "Badakit gauza on asko argitaratzen direla, baina batzuetan inpresioa izan dut halako formula bat ere bihurtu dela. Testu bat hartu, zatiak egin, hainbat marrazki jarri, eta hor duzu album bat, berdin du zer esaten duen". Esperientzia propiotik kontatu du: "Izan nuen bolada bat non albumetarako proposamen dezente jasotzen nituen, halako testu poetiko modukoekin, baina niri ez zidatenak ezer esaten. Niretzat hor ez dago albumik".

Egon dadin, eta album batek kalitatea izan dezan zer behar den, definigaitza den zerbait da hori ilustratzailearentzat. "Batzuetan gehien inporta duena da nola egiten duten bat testuak eta irudiak, baina gero dituzu beste album zoragarri batzuk non ez den hainbeste hori kontua; Mitsumasa Annoren Bidaiak liburuetan, adibidez. Hainbeste estilo daude, ezin dela aurrez esan zer behar duen album on batek".

Maite du liburu batek "leku seguru baten sentsazioa" itzultzen dionean. "Liburu gutxi batzuekin gertatzen zait behin eta berriro ikusteko gogoa izaten dudala. Nathalie Parain ilustratzailearen edozein liburu, adibidez, hor sartzen naiz eta gustura nago. Ez diot neure buruari galdetzen zergatik den hori, horrela sentitzen dut, eta niretzat irizpide onena hori da".

Kasu guztietan, baina, bada Odriozolarentzat ezinbestekoa den zerbait: zer kontatua izatea. "Zein da modurik onena kontatu behar dudana kontatzeko? Album bat izan, edo beste edozein liburu izan, nik hortik planteatzen dut beti nire lana. Oso polita baina ezer kontatzen ez duena, hori ezin da izan".

Irudiak irakurtzearen alderik emankorrena bakoitzak gauza diferente bat ikus dezakeela da harentzat. "Gertatu izan zait: nik gauza asko esan nahi izan, inork horiek ikusi ez, eta beste batek egin dudan eta konturatu ez naizen beste zerbaitez ohartaraztea. Eta hori da gustatzen zaidana; azken finean, zaren hori proiektatzen duzu".

Duela bost urte, argitaletxe propioa ere jarri zuen martxan ilustratzaileak: Ediciones Modernas El Embudo —Arrautza (2021) eta Juan Kruz Igerabiderekin batera egindako Begi bat kokotean (2023), argitaratu dituzte euskaraz, esaterako—. Gustavo Puerta Leisserekin batera aritzen da han lanean, eta ez du ezkutatu "asko kostatzen" zaiela ateratzen dituzten lanak mugitzea. "Hasieran, akaso, ondo saltzen da liburua, baina gero gehiago eskatzen dizkizute, eta hurrengoan pila bat ekartzen dizkizute bueltan. Zaila da, baina, tira, nahi duguna egiten dugu, eta saiatzen gara eusten".

Zer saltzen den eta zer ez, uste du kalitatea ez dela izaten irizpide bat, "zoritxarrez". Funtsezkotzat du berak. "Ikaragarri publikatzen da, eta ez da dena ona. Txikientzat, oso gauza on gutxi dago, eta nik uste dut oso garrantzitsua dela haientzat liburu onak egitea".


web

Web

Mona Hatoum

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 01 Octobre 2026
Au 15 Novembre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 Octobre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Octobre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 Octobre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 Octobre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).