artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Aspaldiko lagunen topaketa

Alberto Ipiñak eta Begoña Bidaurrazagak euskal artista batzuen hamabost lan eman dizkiete dohaintzan Bizkaiko Batzar Nagusiei. 2023ko urtarrilaren 5era arte egongo dira ikusgai

aspaldiko-lagunen-topaketa
Elena Ziordia artistaren margolana, Alberto Ipiñak eta Begoña Bidaurrazagak dohaintzan emandakoa, Bizkaiko Batzar Nagusietan. JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Olatz Silva Rodrigo [BERRIA.eus]
| 2 Janvier 2023

"Zer margotu nuen ere ez dut oroitzen". Elena Ziordia bere koadro bati begira dago, Bizkaiko Batzar Nagusietan. Duela 30 urte baino gehiago sortu zuen lana. Eta, ordutik, beste hainbat egin ditu. Horregatik, ez du zehatz-mehatz gogoratzen koadro hura. "Lagun zahar batekin topo egitea bezala da hau". Bere koadroarekin batera, beste hamalau lan daude gelan. Alberto Ipiña eta Begoña Bidaurrazaga senar-emazte bildumagileek dohaintzan eman dizkiete Batzar Nagusiei. Urtarrilaren 5era arte egongo dira ikusgai.

Hamahiru euskal artistaren hamabost lan jaso dituzte, 1980ko eta 1990eko hamarkadetan sortuak. Haietatik hamar olio margolanak dira; lau, akuarelak; eta beste bat, grabatua.

Gelaren erdian, hiru aldeko zutabe bat dago, eta hor dago Ziordiaren lana. Plentziako (Bizkaia) Eleiz Enparantza irudikatu zuen obra horretan. Eta jaunartze bat: "Jendea erretzen, emakumeak perlazko lepokoekin, bertako herritarrak izkina batean eserita, eta beste batzuk argazkiak ateratzen". Egunerokoan ikusten zituen gaiak marrazten zituen Ziordiak garai horretan. Gaur egun, ordea, ez du bere burua estilo horrekin identifikatzen: "Bilakaera handia izan dudala esango nuke; gaur egun, gauza oso desberdinak egiten ditut, errealistagoak". Nabarmendu duenez, ilusioa egiten dio aspaldiko koadro batekin topo egiteak. "Urte horiek datozkit burura; artista modura izan nituen lehen bizipenak dira".

Hamarkada hauetan izan duen bilakaeraz ohartzeko aukera izan du Ziordiak erakusketarekin. Baita Jose Luis Abajok ere. Bere bi lan daude horman eskegita. "Horietako bat duela berrogei urte sortu nuen, eta bestea, lehenago", gogoratu du. Abajok ere jada ez du estilo berarekin lan egiten. "Beti gustatu izan zait aldatzea, denbora jakin bat igaro eta gero". Gauza berriak bilatzea gustatzen zaio. Badaki artista izateak "arrisku bat" dakarrela, "baina arriskurik gabe, ez dago ezer". Orain, materia organikoarekin egiten du lan. "Edozein gauza —hala nola txaketa zahar bat edota aulkiaren bizkarraldea— hartu, eta horiekin sortzen dut koadroa; hiru metro ingurukoa", azaldu du. Salmentarako eta jendearengana ailegatzeko zailagoa den arren, Abajo hobeto sentitzen da orain egiten duenarekin. "Urte batzuk lanean daramatzazunean, erabateko aldaketa bat jasatea ezinbestekoa da".

Ziordiaren eta Abajoren lanez gain, Mariano Corral, Dionisio Sanchez, Marcelino Bañales, Richard Perez, Juan Jose Altuna, Angel Badillo, Iñaki Cruzeta, Juan Luis Baroja, Carmen del Berro, Ismael Fidalgo eta Jose Luis Perez artisten margolanak daude.

Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak eskertu egin die bildumagileei dohaintza. Eta azaldu du margolanak Batzar Nagusien bildumaren parte izatera igaroko direla: "80ko hamarkadan hasi zen sortzen". Bilboko administrazio egoitzan eta Gernikako Batzar Etxean, hainbat sasoi eta estilotako berrehun artelan baino gehiago dituzte.

Zortziehunetik, hamabost

Begoña Bidaurrazagak eta Alberto Ipiñak zortziehun obra baino gehiago dituzte. "Obrak ikus daitezen nahi dugu, horregatik eman ditugu dohaintzan", azaldu du Bidaurrazagak. Eurentzat, "oso zaila" izan da lan guztietatik hamabost aukeratzea. Artista bakoitzaren hainbat lan dituzte, eta guztiek dute garrantzi bera haientzat. Horregatik, mugitzeko eta eusteko errazenak zirenak aukeratu dituzte.

80ko hamarkadan hasi ziren lanak erosten. Bizkaiko Batzar Nagusiei dohaintzan eman dizkietenak, beraz, erosi zituzten lehenengoetarikoak dira. "Denak gustatzen zaizkigu; batzuetan, zaila da obrei agur esatea, gure hastapena izan direlako; esanahi handia dute guretzat", zehaztu du Bidaurrazagak. Are gehiago, azaldu du dohaintzan emandako lanen egileak lagunak direla.

"Oso modu inozente batean sartu ginen mundu honetan", gogoratu du Bidaurrazagak. Gaztetan, erakusketak ikustera joaten ziren. Eta horietako batean egin zuten topo Bañalesekin. "Hark esan zigun bere lan bat erosteko; guri astakeria bat iruditu zitzaigun". Hala ere, elkarren lagun egin, eta obra bat erosi zioten. "Hortik aurrera, Bañalesek lagun eta artista gehiago aurkeztu zizkigun, orain arte", esan du. "Egongelako besaulkia baino lehen, koadro bat geneukan; gure pasioa zen". Uste du bilakaera handia izan dutela garai horretatik gaur egun arte: "Artea aurrera doa, eta uste dut gu ere aurrera goazela harekin; orain, artista kontzeptual gehiagorekin gaude, beste mota bateko artistekin, abstraktuagoekin".

Bidaurrazagak ez luke jakingo nola deskribatu zer den berarentzat artea. Ipiñarentzat, ordea, artea "plazer hutsa" da. Futbol partida bat ikusi beharrean, nahiago du etxeko egongelan egon, koadroei begira. 30 lan inguru dituzte han. "Obrak ikusten gozatzen dut". Bidaurrazagak ere "asko disfrutatzen" du arte plastikoarekin, jendeak dantzarekin gozatzen duen bezala: "Obretan nik gauza ederrak ikusten ditut, zineman, antzerkian zein dantzan ikus daitezkeen moduan".


essence

Essence

Exposition collective

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Du 12 Septembre 2026
Au 04 Novembre 2026

bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

Du 17 Septembre 2026
Au 23 Octobre 2026

hemen-ez-den-nonbait

Hemen ez den nonbait

Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 01 Octobre 2026
Au 24 Janvier 2027

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 Octobre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Octobre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 Octobre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 Octobre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).