artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Mertxe Sueskun: "Dibertitzeari uztean, orduan utziko dut eskultura"

Mertxe Sueskun eskultorearen erakusketa antologiko bat zabaldu dute Nafarroako Museoan: 50 piezatik gora daude ikusgai. Haietan zein egilearen hizketan aise antzeman daiteke geometriarekiko eta materialekiko lilura. "Halakoek seduzitzen naute ni gehien".

mertxe-sueskun-dibertitzeari-uztean-orduan-utziko-dut-eskultura
Mertxe Sueskun eskultorea, bere bi obraren artean: 'Estamos quemadas' eta 'Esperándote'. JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 27 Avril 2025

Martxoaren hondarrean erakusketa zabaldu zutenetik, hainbatetan joan da hura bisitatzera Mertxe Sueskun (Iruñea, 1946). Dioenez, bereziki gozagarria zaio bere obrak museoan paraturik ikustea. Sorkuntza prozesuan ez bezala, dagoeneko ez die halako zorroztasunez begiratzen piezei, eta asmoa ez da epaitzea, plazera sentitzea baizik. Gainera, bestela ere, Sueskunek garbi ohartarazi ohi du zein duen premisa: ez erakusketa batean eta ez beste inon, sekula ez lioke tokirik gordeko maite ez duen obra bati. "Gustatzen ez bazait, baztertu egiten dut. Ez dut askotan egin, baina inoiz bai: hautsi eta bota". Erreparorik gabe mintzo da eskultura bati eginen liokeenaz, eta antzera esplikatu ohi du noiz arteko bidea aurreikusten dion bere buruari eskulturan. "Dibertitzeari uztean, orduan utziko dut eskultura". Gaur-gaurkoz, ez du horretarako batere presarik; eskulturarekin "jostatzen" ari da oraindik, eta haren bitartez gauza asko kontatzen.

Artistak azken 40 urteetaneginiko lanaren erakusgarri daMertxe Sueskun. Jostatuz, kontatu egiten duterakusketa. Nafarroako Museoan zabaldu dute berriki, eta irailaren 14ra bitarte izanen da ikusgai. Hainbat bisita gidatu antolatu dituzte hilabeteotarako: hurrengoa apirilaren 27an eginen dute —euskarazkoa da—.

Txaro Fontalba eskultorea izan da komisarioa, eta bera arduratu da obrak aukeratzeaz, nahiz eta ondo-ondoan izan duen Sueskun. "Orduetako konbertsazioak izan ditugu etxean. Egiten zizkidan proposamenak, eta nik, zerbaitek grazia handirik egiten ez bazidan, esan egiten nion, lasai asko", aitortu du artistak. Guztira, 50 piezatik gora jarri dituzte bistara.

Eskulturak lau taldetan sailkatu dituzte aretoan, baina ez dituzte kronologiari jarraikiz ordenatu eta bereizi, ezpada ezaugarri formal eta estetikoen arabera. Eta, hain zuzen ere, horrek dagoeneko agerian uzten du Sueskunen jardunean zutabe den alderdietako bat: materiala. Artistak aitortu duenez, materialek "seduzitzen" dute bera "gehien", eta, bereziki, "prefabrikatutako objektuek".

Manufakturatutako objektuekiko lilura Poema materialak izeneko eskultura multzoan bistaratzen da nabarmenen erakusketan. "Honek Gerrarik ez du izena, ikusten zer den?", esplikatu du Sueskunek aretoan barrena ari delarik, marko zuri-beltz batean bildua dagoen eskultura txiki bat seinalatu duenean. Hondo beltz baten gainean, nini batentzako moduko zapata txiki bat paratu du artistak. "Eta begira beste hau", jarraitu du kontatzen segidan, ilusioz. Horma berean baina bi eskultura eskuinerago, Esperándote izeneko lana dago paratuta —Zure zain gisara euskaratu liteke—: bizarra egiteko brotxa bat da, zurezko kaxa urdin baten barrenean, zutik. Gainera, beste obra baterako egurrezko orraziak baliatu ditu Sueskunek; beste baterako, kotoizko disko batzuk, bata bestearen gainean jarrita; beste baterako, ilea tindatzen zuen garaian "ile apaintzaileari ikusitako kotoizko xafla itsaskor bat".

Urteak dira eguneroko objektu "xumeei" erreparatzen diela batik bat. "Behin, Marcel Duchampen esaldi bat irakurri nuen, zioena eguneroko objektuen edertasuna ikusten jakin behar dela. Oro har, ez naiz oso identifikatua sentitzen Duchampekin, baina ideia horrekin, bai", aitortu du Sueskunek. Eta, hala, hau izan ohi du jokamoldea, dioenez: gustuko objektu bat ikusiz gero, erosi egiten du —nahiz eta "zehatz-mehatz" ez jakin zer eginen duen harekin—, "aparkatuta" uzten du aldi batez, eta, azkenerako, iristen da eguna non argi duen zertan nahi duen saiatu material horrekin. "Neure egiten ditut, zeukaten testuingurutik atera, eta saiatzen naiz haiek batera edo bestera artikulatzen. Jolas bat da, funtsean".

Geometria "hotzetik" ihesi

Bestalde, geometriaren aldeko hautua da eskultorearen obran nabarmentzen den beste ezaugarrietako bat; Fontalba komisarioak erakusketaren gaineko katalogoan azpimarratu duenez, esaterako, 1980ko eta 1990eko hamarkadetako lanetan bereziki azaleratzen da zirkuluaren eta karratuaren erabilera, eta, hain zuzen, Nafarroako Museoan ikusgai dira hori erakusten duten hainbat pieza.

Edonola ere, geometriari dagokionez, Sueskuni buruz sarri esan da harena ez dela abstrakzioari estuki loturiko estilo bat, figuraziotik hurbilago den bat baizik. Hori aldarrikatu du artistak berak ere: "Niri iruditzen zait lan guztiek azaltzen dituztela bizitzako gauza konkretuak". Pozik azaldu da horregatik, eta honengatik ere bai: sinetsia dago lortu duela "hotza ez den" geometria bat plazaratzea. "Material beroak erabiliz lortu dut: egurra, kotoia, oihala... horrela bai, geometria izan daiteke epela". Eta testurei eta ehunei ere berebiziko arreta ematen die artistak. Iradoki duenez, ez du harritzen jendea museoetara joan eta eskulturak ukitzeko tentazioa edukitzeak. "Nik ere eginen nuke, aukerarik balego".

Urte hauetan guztietan, "intuizioaz" fidatu da gehien Sueskun. "Arte Ederretan aritzen zen batek esan zidan intuizioa ez zela kontu serioa. Nik erantzun nion berdin zitzaidala serioa zen edo ez, nik hori maite nuela", ekarri du gogora, harro, eta, aitorpenarekin batera, gaztetako ibilbide akademikoa ere oroitu du, pozik. 1970eko hamarkadan Delineazio ikasketak egin zituen Elgoibarren eta EIbarren (Gipuzkoa); 1980ko hamarkadaren hasieran harria eta egurra zizelkatzen ikasi zuen Debako Eskulangintzako Ikastetxean (Gipuzkoa), eta 1986tik aurrera Donostiako Artelekun egin zituen zenbait ikastaro. Aitortu duenez, batik bat emakume izateagatik, inoiz sentitu da "nolabaiteko aitzindari" bide horietan.

Azken hamarkadetan Euskal Herrian izan diren korronte eta bolada artistikoen lekuko izan da Sueskun, ezinbestean. Ordea, bera "berean" aritu dela nabarmendu du, aski hermetiko. "Irakasle batek sarri esaten zidan ni ez nintzela artearen ur nahasietatik edaten zuen pertsona bat. Eta, orain, nik ere nahiko garbi ikusten dut neure kabuz aritzea gustatzen zaidala gehien", ekarri du gogora. Onartu duenez, behin baino gehiagotan egokitu zaio tailerra beste artista batzuekin konpartitzea —Elgoibarko hiltegi zaharrean berari eta beste zenbait artistari tokia egin zietenekoa ekarri du gogora; "bertan aritu ginen bi zeramikagile, eskultore bat eta laurok"—, eta, ikasteko balio izan badio ere, gusturago aritzen da bere kasa.

Tinko segitzen du lanean, "beti bezala". Izatekotan, aldaketa bakarra piezen neurrian dago, zehaztu duenez. Berez maite ditu eskultura txikiak, baina, dioenez, orain, nahiko balu ere, zaila izanen litzaioke pieza handiak egitea. "78 urterekin...", hasi da kontatzen, eta anekdota bat kontatu du bat-batean. "Artikuluren batean jarri izan dute 80 urte ditudala, eta, aizu, ez da horrela". Haserretzen duena ez da inork pentsatzea zaharragoa dela; beste zerbaitengatik da kexu: "Oraindik bizi ez ditudan urteak ari zaizkit egintzat ematen; bizi beharko ditut aurrena!".

Etorriko direnak

Bizitzeko eta egiteko dituen gauzei buruz grinez mintzo da Sueskun. "Obra bat dut buruan,kotoizko borobiltxo batzuekin eginen dudana, baina, gaur egun jendeak esaten duen bezala, horistand-byegoeran utzi dut tarte baterako. Beste batzuk ere jarri nahi nituzke martxan...", aitortu ditu aurrera begirako planak Sueskunek. Inspirazio iturriak aise aurkitzen ditu hemen eta han.

Azken inspirazio kolpea aldi baterako zaharrentzako egoitza batean izan delarik topatu du. "Justu etxera bueltatu behar nuen eguna zen. Eguzkia atera zen bat-batean, eta, terrazan, halako baranda moduko bat zegoen, metakrilatozkoa; edo beirazkoa, ez dakit. Kontua da eguzkia atera zela, eta islan, kolore deskonposizio izugarria bistaratu zela, ortzadar baten gisakoa, baina eder-ederra; emozionatu egin ninduen. Argazkia atera nion, eta ideia horretatik abiatuta eginen ditudan bi obra imajinatu ditut jada". Eta egin du ohartarazpena: etorkizuneko erakusketaren batean kabiaraziko ditu lan horiek.


kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Du 03 Juillet 2026
Au 10 Janvier 2027

the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

Du 11 Septembre 2026
Au 25 Octobre 2026

gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Du 25 Juin 2026
Au 26 Octobre 2026

rivage

Rivage

Alex Bloc

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

Du 02 Octobre 2026
Au 28 Décembre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 Octobre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Octobre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 Octobre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 Octobre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).