artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Arteleku zentroak bere hastapenetan egindako ekarpena bistaratu du Artium museoak

1987 eta 2002 bitartean Artelekuk sorkuntza garaikidean, pedagogian eta esperimentazioan egindako bidea ikusgai dago erakusketa batean. Artxiboa berreskuratu, eta memoria kolektiboari ahotsa eman dio museoak.

arteleku-zentroak-bere-hastapenetan-egindako-ekarpena-bistaratu-du-artium-museoak
Artium museoko Plaza aretoan ikusgai dauden obretako batzuk. JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 9 Juillet 2025

1987an ireki zituen ateak Arteleku Arte eta Kultura Garaikidearen Zentroak Loiola auzoan, Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, eta 2014an itxi zuten. Arte garaikideari tokia egitea izan zuen helburu nagusi, eta norabide eta egiteko modu batzuk zehaztu zituen: esperimentazio eta ekoizpen artistikotik abiatuta, pedagogia eta ezagutzen transmisioa hartu zituen ardatz, eta 1990eko hamarkadan eta 2000ko lehen urteetan erreferentzia bat izan zen sorkuntza artistikorako. Zentro aitzindaria izan zen, gisa horretako zentrorik ez zegoelako orduan Euskal Herrian.

Zentro haren lehen hamabost urteak aztertu ditu orain Gasteizko Artium museoak izaera dokumentala eta esperimentala duen erakusketa baten bidez: Artelekun zehar, 1987-2002. Artxiboan oinarritutako Artelekuri buruzko erakusketa bat du izenburu. 2026ko urtarrilaren 11ra arte bisitatu ahalko da museoko Plaza aretoan.

Artium museoak jardun artistikoen eta pedagogiaren arteko harremanei eskaini dizkien erakusketen hirugarren eta, oraingoz, azken kapitulua da Artelekuri eskainitakoa. Gaur zabaldutako erakusketak jarraipena ematen dio 2022an ikusgai jarritako Pentsatzeko leku bat izenekoari —1957eta 1979bitarteko hezkuntza jarduera esperimentalak landu zituen— eta iaz zabaldutako edonor denok inor ez deitutakoari —1978 eta 1991 bitartean prestakuntza artistikoa instituzionalizatzeko prozesuak jorratu zituen—.

Erakusketaren abiapuntua Arteleku zentroaren artxiboa da. Haren gainean lan mardula egin dute Sergio Rubira, Mikel Onandia eta Leire Bergara komisarioek, Artiumeko lantaldearekin elkarlanean, eta artxibo grafiko, ikus-entzunezko eta dokumentu sorta zabala bildu dute: margoak, eskulturak, argazkiak, bideo instalazioak... Artelekuk sorkuntza garaikidearen, pedagogiaren eta esperimentazioaren inguruan artikulatutako lan moldea bistaratzen du bildumak, "artearen eta bizitzaren arteko mugak lausotzen zituzten esperientzia kolektibo ugari dokumentatuta", Onaindiak azpimarratu duenez.

Gordailuak, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroak, museoari utzitako artxiboarekin osatu dute bildumaren zati handiena, baina Artiumen eta Tabakaleraren hainbat lan eta beste zenbait funts osagarri ere erabili dituzte, hala nola Isabel Azkarateren eta Ricardo Iriarteren argazkiak. "Ahots ugariren erresonantzia kutxa bat izan zen Arteleku, eta bide beretik ondu dugu erakusketa koral eta polifonikoa", Bergarak adierazi duenez. Artelekuri buruzko "memoria kolektiboa" eraikitzeko aletxo bat jarri nahi izani dutela erantsi du Rubirak.

Pentsamendu kritikoa eta ezagutza kolektiboa

Onandia komisarioak gaurko aurkezpenean nabarmendu duenez, Artelekuren irekierak "mugarri" bat ezarri zuen arte garaikidearen ulerkeran; izan ere, ez zen soilik leku fisiko baten sorrera izan, Euskal Herrian arte garaikidearen ulermen eta praktikarako "paradigma berri baten" abiapuntua ere izan zen. Sorkuntzarako gune bat baino gehiago, pentsamendu kritikorako eta ezagutza kolektiborako plataforma bat. Jarduera ugari antolatu zituzten bertan, batez ere tailerrak, mintegiak eta erakusketak, eta, 1990eko hamarkadan eta 2000ko lehen urteetan, "erreferentzia" bat izan zen sorkuntza artistikoan, haren esanetan.

Zentroaren lehen etapari erreparatu dio erakusketak, irakaskuntza bide alternatiboak, diziplinartekotasuna eta autonomia artistikoaren alde egindako apustuan indarra jarrita. Aldi horretan definitu zuen Artelekuk bere lana. Hasierako urteetan, serigrafia, litografia, harria, eskultura eta gisako diziplinetan oinarritutako tailerrak izan zituen oinarri, eta horien lagin zabal bat ikus daiteke erakusketan.

Hasieratik, Artelekuk interes handia izan zuen lengoaia eta teknologia berriekiko, eta ordura arte inoiz landu gabeko ikus-entzunezko lanak egin ziren han. Besteak beste, Bosgarren Kolektiboak (1986-1990) antolatutako Tolosako Bideoaldia jaialdiaren irudiak daude bilduman, bai eta Iñigo Arroyok, Iñigo Salaberriak eta Gabriel Villotak zuzendutako argazkigintzaren eta bideoaren inguruko tailerrenak ere.

Hortik aurrera, berriz, esperimentazio formal eta kontzeptualagoek hartu zuten protagonismoa, eta Angel Bados, Txomin Badiola, Eva Lootz, Pepe Espaliu, Antonio Muntadas eta halako artistek gidatutako tailerrek euskal sorkuntza garaikidearen belaunaldi oso baten praktika artistikoa eta posizionamendu politikoa definitu zuten.

Hala, erakusketan tokia dute Muntadasek proposatutako Hiriaren esku-hartzeak tailerreko lan batzuk (1994), Corine Diserens komisarioak eta Francis Gomilak zuzendutako Talkak tailerreko beste batzuk (1995) eta Espaliuren ardurapean izan zen Kondarreko borondatea tailer aitzindariaren beste hainbat. Lehen bi tailerrek artearen mugak museotik haratago eramatea planteatu zuten, eta hirugarrenak, aire zabalean egindako ekintzen bidez, performatibitatearen eta memoria kolektiboaren arteko harremanak esperimentatu zituen.

Feminismoaren eta artearen arteko elkargune berriak esploratu zituztengarai horretako tailer batzuen lanak ere ikus daitezke erakusketan—adibidez, Erreakzioa kolektibo feministarenZure begietarako bakarrik—, bai eta nazioarteko artisten diskurtso berrien inguruko obrak ere —postmodernitatea, gorputzaren politika, desmaterializazioa eta espazio publikoaren erabilera berriak hizpide hartutakoak, besteak beste—.Halaber, Artelekurekin lotura izan duten pertsona batzuei elkarrizketak egin dizkiete, eta erakusketan ikusi eta entzun daitezke. Besteak beste, Fernando Galvano, Izaskun Irizar, Gabriel Villota, Iñaki Imaz, Ion Munduate, Estibaliz Sadaba, Antoni Muntadas eta Alicia Txillidari egin dizkiote.

Garai hartan bazen Artelekun sortzen zen material hura guztia argitaratu eta gizartearen esku jartzeko borondate argi bat, eta hala sortu zen Zehar aldizkaria. Erakusketaren izenburuak"keinu bat" egiten dio aldizkari horri. Eta ez da keinu bakarra. Erakusketa bat hitzak propio erabili dituztela azaldu du Rubirak: "Artelekuk egindako ekarpena hain izan zen zabala, ezen aurrerantzean bestelako erakusketak egongo direla pentsatu nahi dugu".

artelekun-zehar-1987-2002

Artelekun zehar. 1987-2002.

Une exposition sur Arteleku à travers les archives.

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 04 Juillet 2025
Au 11 Janvier 2026


l-effet-farocki

L'effet Farocki

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Du 19 Juin 2026
Au 27 Septembre 2026

prezioa-eta-balioa

Prezioa eta balioa

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 22 Mai 2026

Igandean Museoen Nazioarteko Eguna izan zen eta, ohikoa den bezala, gure inguruko museoek ekintza ugari eskaini zituzten. Horrez gain, lurraldeko museo guztien sarrera doakoa izan zen. Eta urtero bezala, Bilbo aldean bizi eta artea gogoko duten nire lagun eta ezagun gehienak Guggenheim museora joan ziren.

metalezko-basoan-barrena

Metalezko basoan barrena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 22 Mai 2026

RUTH ASAWA: ATZERA BEGIRAKOA. | Artista: Ruth Asawa. | Non: Bilboko Guggenheim museoan. | Noiz arte: Irailaren 13ra arte.

gernika-k-mugitzen-duen-guztia

'Gernika'-k mugitzen duen guztia

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 21 Mai 2026

Pablo Picassoren lana Bilboko Guggenheim museora eramateko eskaria egin dio Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari, eta, ezezkoa erantzun dioten arren, kolpean piztu da berriz ere koadroaren kokapenari buruzko debatea. Lur mugikorrak ditu oinarrian.

esther-ferrerrek-jasoko-du-eusko-ikaskuntza-laboral-kutxa-saria

Esther Ferrerrek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 20 Mai 2026

Artistak arte garaikidearen berrikuntzan eginiko "ekarpen erabakigarria" nabarmendu du epaimahaiak, bai eta haren obrak nazioartean erdietsitako proiekzioan azpimarra egin ere. Uztailean emanen diote garaikurra.

veneziako-biurtekoa-giro-gatazkatsuan-ireki-da

Veneziako Biurtekoa giro gatazkatsuan ireki da

| 19 Mai 2026

Veneziako 61. Biurtekoaren maiatzaren 6ko aurre-irekieraren egunetik hasita, protesta eta ekintza ugari egin dira Arsenalen eta Giardinian, Errusiaren eta Israelen parte-hartzea salatzeko.

arantzazuko-argiztatzailea

Arantzazuko argiztatzailea

Enekoitz Telleria Sarriegi [BERRIA.eus]
| 18 Mai 2026

Xavier Alvarez de Eulatek Arantzazuko santutegian jarritako beirateek 70 urte izango dituzte aurten. Urteurrena kari, erakusketa bat jarri dute frantziskotarren komentuan: ‘Lux Vitae'. Argi egin diote fraide artistaren ibilbideari.

erronkariko-borlen-arrastoak

Erronkariko borlen arrastoak

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 15 Mai 2026

'Muskoko' | Artista: Leyre Arraiza. | Non: Iruñeko Ziudadelan. | Noiz arte: Maiatzaren 24ra arte.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).