artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Mezenasak eta publizistak

Orain urte pare bat, Ganteko Bildots Mistikoaren Erretaula-ri zutabe bat eskaini nion. Orduan ez nituen Jodocus Vijd eta Lysbette Borluut artelanaren mezenasak aipatu, ez baitzetorren esan nahi nuenaren harira. Baina Vijd eta Borluut oso presente izan ditut uda honetan, A Coruñako San Pedro begiratokian.

mezenasak-eta-publizistak
Van Eycken 'Bildots mistikoa'-ren kanpokaldean, Vijd eta Borluut-en erretratuak.

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 26 Septembre 2025

San Pedro A Coruñaren gainetik altxatzen den muinotxo bat da, kostaldeko bista ikusgarriak dituena. Goialdean, Cúpula Atlántica dago, begiratoki funtzioa betetzen duen eraikin erdi esferikoa. Udalak kudeatzen du, eta azken urteotan abandonatu samar egon da. Hortaz, sorpresa hartu dut guztiz berrituta ikustean.

Zara markari zor diogu errestaurazioa. A Coruñan lehen denda ireki zuenetik 50 urte bete direla ospatzeko, hiriari opari bat egin nahi izan dio (ospakizunaren web orritik hartu dut esaldia). Es Delvin diseinatzaile eta artistari instalazio esperientzial bat enkargatu dio,50 songs of the sea izena hartu duena. Eraikinaren kanpoan, itsasoarekin lotutako poemetako 50 esaldi nahiko topiko pasatzen dira pantaila erraldoi batetik, ahots ezti batek xuxurlatzen dituen bitartean. Barnean, azken pisua moldatu da 300 pertsonak ikus-entzunezko bat goza dezaten, zirkuluetan astiro mugitzen diren eserlekuetan jarrita kupulan agertzen den proiekzioari begira.

Baiezkotasun udatiarragatik agian, pentsatu nuen Inditexek diru kopuru lotsagarriak baditupozgarria zela behintzat mezenas lanak egitea, produkzio zailak bultzatzea, sortzaileek bestela egin ezingo lituzketenak. Antzinako mezenas handiek bezala. Ganteko poliptikoaren kasuan bezala. Baina kupula barruan topatu nuena ez zen itsasoa oinarri hartuta sortutako artelan bat, Zararen historia eta ekarpenari laudorioak botatzen zizkion publizitate-superprodukzio gogaikarria baizik.

Vijd eta Borluut etorri zitzaizkidan orduan gogora. Eurek ere artea erabili zuten beren izena goratzeko. Poliptikoaren kanpoaldean bien erretratatuak agertzen dira, belauniko Jainkoaren aurrean. Baina aldarea ez da soilik euren aberastasunaren froga: esperientzia estetiko berezia sortzen duen artelan miretsia da, etabaita erabilgarria eremendeetan funtzio liturgikoa izan duelakoGanteko sinesleen zerbitzura.

Es Delvinen lana, aldiz, publizitate garestia da, ez artea. Literala da, zuzena, baldarra, fakturan fina den arren. Edukirik gabekoa. Eta agerikoa da kapitalismoaren nartzisismoak Ortega familia (aspaldi) itsutu duela, bertan geunden ikusleok askoz oroitzapen sakonagoa izango baikenuen ikusitakoa artelan ona izan balitz, Zararekin zerikusirik ez zuena. Esperientzia estetikoa komertzialaren gainetik jarri izan balute. Arropa eta autobonboa egin beharrean, gizarteari izpiritu apur bat oparitu izan baliote.


mundu-baten-aukera

Mundu Baten Aukera

Naturaren ikuspegiak BBVA Bilduman

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

Du 09 Juillet 2026
Au 12 Octobre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).