artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Kultur arloko mila lagunetik gora Urdaibaiko Guggenheimen proiektuaren aurka agertu dira

Diziplina ugaritako sortzaileek atxikimendua agertu diote ‘Ez gure izenean!' manifestuari. Haien iritzian, "kultur komunitateak eskatu ez duen eta nahi ez duen museo bat pribilegiatzeak oso nabarmen erakusten du turismoa dela helburu publikoa".

kultur-arloko-mila-lagunetik-gora-urdaibaiko-guggenheimen-proiektuaren-aurka-agertu-dira
Manifestua aurkezteko egindako agerraldia, herenegun. GUGGENHEIM URDAIBAI STOP PLATAFORMA

Ainhoa Sarasola [BERRIA.eus]
| 25 Novembre 2025

Irailean zientzia arloko 374 ikertzailek egin zuten eskaera. Etaorain, kulturgileek altxatu dute ahotsa.Sinadura bilketa egin dute Guggenheim Urdaibai Stop plataformak eta hainbat kultur eragilek, eta kultur munduko mila lagunek baino gehiagok izenpetu dute Ez gure izenean! izeneko manifestua. Hartan, Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu dietebaztertzeko Urdaibain Guggenheim museo bat egiteko asmoa, eta salatu dute erakundeak kultur arloarekin izaten ari diren jarrera "guztiz arduragabea" dela.

Hasteko, Guggenheim Urdaibai Stop herri mugimenduari elkartasuna agertu diote sortzaileek, eta adierazi dute ezin dutela onartu "artearen eta kulturaren izenean naturari kalte egitea", gogora ekarrita Unescok Urdaibai biosferaren erreserba izendatua duela. Gaineratu dute, halere,haien eskaera ez dagoela soilik naturagune hori babestearekin lotua, eta "kultur erakunde eskudunei" —hots, Bizkaiko Aldundiari eta Jaurlaritzari— galdetu diete ea zer estimazio egin dituzten proiektu horren epe ertaineko kostuari buruz, eraikuntza ez ezik mantentzea ere aintzat hartuta. "Zer aurrekontutatik aterako dira kopuru horiek? Nola eragingo die beste kultur jarduera batzuei, bereziki euskaraz egindakoei?", galdetu dute. Ikusita Jaurlaritzak Bilboko Guggenheim museoari urtero zortzi milioi euro inguruko laguntza ematen diola,azaldu dute"zaila" egiten zaielasinestea halako inbertsio ekonomiko batek ez duela zuzeneko eraginik izango kulturarako aurrekontuetan. Hala, "erantzukizuna eta gardentasuna" eskatu dizkiete instituzioei: "Egin nahi dituzten kontuak argitara eman ditzatela, eta kulturaren munduan izango dituzten ondorioak zintzotasunez azal ditzatela".

Bide beretik, iritzi diote Urdaibain edo Euskal Herriko beste edozein lekutan Guggenheim museo bat eraikitzeak ez diela erantzungo euskal kultura ingurunearen beharrei, nahiei eta proposamenei. "Kulturaren hainbat arlotako eragileek erakundeei jakinarazi diete zer arazori aurre egin behar dieten: sortzaileen prekaritateari eta sustapen faltari, besteak beste".

Halere, erakundeekkulturaplan estrategikorik garatu ez izana txarretsi dute, "ez arazoak identifikatu eta diagnostikatzeko, ezta konponbideak proposatzeko ere", eta, halaber, salatu dute azken urteetako inbertsiorik handienak, Bizkaian bereziki, eraikuntza handietarako izan direla. "Ekintza indibidualizatu horiek eragin handia izan dute aurrekontuetan, baina ez dute inolako eraginik izan edukien sorkuntzan, bokazio sortzaileak eta lankidetza sareak sendotzean".

Inbertsio handia eginagatik, kultur munduan ez da apenas eraginik nabaritu, haien hitzetan; are, kultur eragileei entzungor egin zaielakoan daude. "Horren arrazoia da erakundeek gero eta gehiago ulertzen dutela kultura turismoa erakartzeko eta masak entretenitzeko tresna gisa, eta ez identitate kritiko eta kolektiboak eraikitzeko tresna gisa. Gure lurraldeko eragile guztiak kontuan hartuko dituen kultura plan estrategiko baten ordez, kultur komunitateak eskatu ez duen eta nahi ez duen museo bat pribilegiatzeak oso nabarmen erakusten du turismoa dela helburu publikoa, eta ez Euskal Herrian bizi garenok".

Horiek horrela, proiektua bertan behera uzteko eskatu dute bai manifestuari atxikimendua eman dioten sortzaileek bai Guggenheim Urdaibai Stop plataformako kideek. Eta erakundeei galdegin dieteentzun, errespetatu eta kontuan har ditzatela kultur komunitatea, herritarrak eta ikertzaile adituak. "Euskal Herriko biztanleontzat kultura propioa, bizia eta aberatsa sustatuko duten politikak behar ditugu".

SINATZAILEETAKO BATZUK:

Manifestuari atxikimendua eman dioten sortzaileen artean daude, besteak beste, Aitor Gorosabel, Aiora Renteria, Eñaut Elorrieta eta Olaia Inziarte musikariak; Aissa Intxausti, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Unai Iturriaga bertsolariak; Katixa Agirre, Miren Agur Meabe, Jose Luis Otamendi eta Joseba Sarrionandia idazleak; eta arte eszenikoetako, plastikoetako [Zapart sarea besteak beste] eta zinema munduko beste hamaika sortzaile ere.


ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

Du 11 Septembre 2026
Au 08 Novembre 2026

rivage

Rivage

Alex Bloc

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

Du 02 Octobre 2026
Au 28 Décembre 2026

essence

Essence

Exposition collective

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Du 12 Septembre 2026
Au 04 Novembre 2026

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).