artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Ruth Asawari eta Jasper Johnsi erakusketa bana eskainiko die Guggenheim museoak

Bilboko museoak aldi baterako zazpi erakusketarekin osatu du 2026ko programazioa. Igshaan Adams, Zadie Xa, Dan Flavin, Pipilotti Rist eta Steve McQueen sortzaileen obrak ere ikusgai izango dira aurten.

ruth-asawari-eta-jasper-johnsi-erakusketa-bana-eskainiko-die-guggenheim-museoak
Igshaan Adamsen 'Linealtasuna hautsiz' obra (2025). Artistaren lanen bilduma bat ikusgai izango da Bilbon. GUGGENHEIM MUSEOA

Ainhoa Sarasola [BERRIA.eus]
| 19 Janvier 2026

Bilboko Guggenheim museoak aldi baterako zazpi erakusketa hartuko ditu aurten. Tartean dira Bigarren Mundu Gerra osteko Ameriketako Estatu Batuetako artearen ordezkari diren bi sortzaileri eskainiko dizkion atzera begirakoak: Ruth Asawaren bilduma bat eta Johnsen beste bat jarriko dituzte ikusgai. Horiekin batera, halaber, Igshaan Adams, Zadie Xa, Dan Flavin, Pipilotti Rist eta Steve McQueen sortzaileen obrak ere ikusgai izango dira Bilbon.

Miren Arzalluz museoko zuzendariak eta zentroko arte arduradunen taldeak aletu dituzte xehetasunak. Arzalluzen ustez, aurtengo programazioa "askotarikoa" da, eta iragarri du "kalitate handikoak" eta "anbiziotsuak" izango direla erakusketak.

Martxoaren 19an zabalduko dute lehena, Ruth Asawa artista japoniar-estatubatuarrari eskainitakoa. Aurten mende bat beteko da Asawa jaio zenetik, eta, irailaren 13ra bitarte, hark 1947tik 2006ra sortutako 250 obra ikusi ahal izango dira Bilbon, hala nola eskulturak, margolanak, marrazkiak eta grabatuak. San Franciscoko eta New Yorkeko arte modernoaren museoek antolatu dute bilduma, eta, Geaninne Gutierrez-Guimaraes komisarioaren arabera, "artista aitzindariaren produkzio aberatsaren alderdi guztiak" bilduko dituen lehen erakusketa izango da.

Maiatzaren 5ean irekiko dute hurrengo erakusketa, zeina in situ izeneko saileko proposamen berria den. Sail horren bidez arte garaikidearen ikuspegi zabalago bat eskaini nahi du museoak, artea beste diziplina batzuekin uztartzen duten sortzaileen lanak erakutsita. Oraingoan, Igshaan Adams artista hegoafrikar multidiziplinarraren obrei egingo diete lekua, eta azaroaren lehenera bitarte izango dira ikusgai. "Haren praktikak pertsonala dena eta politikoa dena uztartzen ditu, materialen, keinuaren eta obrek hartzen dituzten formen bidez", azaldu du Lekha Hileman komisarioak.

Eta urtearen lehen erdia ixteko, Jasper Johns artistaren atzera begirakoa jarriko dute ikusgai. Arduradunen hitzetan, sortzailea funtsezkoa izan zen XX. mendearen bigarren erdiko artegintzan. Maiatzaren 29tik urriaren 12ra bitarte, artistaren 70 urteko ibilbidea erakutsiko du museoak, hainbat bildumatatik iritsiko diren 130 bat piezaren bitartez. "Erakusketa honek aukera ezin hobea emango digu Johnsen obraren konplexutasuna ulertzeko, eta baita ere ulertzeko hala hainbat belaunalditan izan duen eragina nola XX. mendearen bigarren erdiaren arte eszena estatubatuarra birdefinitzeko izan zuen gaitasuna", adierazi du Marta Blavia komisarioak.

Udazkena

Udazkenean, urriaren 1etik aurrera, Film & Video aretoak Pipilotti Rist artista suitzarraren bideo instalazio bat hartuko du: Ever is Over All. Hurrengo urteko urtarrilaren 17ra arte egongo da ikusgai ikus-entzunezko pieza hori.

Eta handik gutxira, urriaren 9an, Steve McQueen artista eta zinemagile ingelesaren instalazio bat zabalduko dute —hori ere 2027ko urtarrilaren 17ra arte egongo da ikusgai—. Sortzaileak berak urtearen amaieran Bilbora bisita egingo duela ere iragarri dute; haren zenbait film proiektatuko dituzte museoan, eta hainbat solasalditan parte hartuko du.

Azaroaren 12an, bestalde, erakusketa handi bat osatuko duteDan Flavin artista estatubatuarraren artelan batzuekin;Solomon R. Guggenheim Museoaren funtsetatik ekarriko dituzte lanak. 30 urte dira arte minimalistaren ordezkaria hil zela, eta haren hogei lanek museoaren espazio zabal bat hartuko dutela azaldu dute.

2026ko aldi baterako azken erakusketa in situ saileko bigarrena izango da: Zadie Xa artista korear-kanadarrarena. Gaur egun sortzailea lantzen ari den obrak ikusgai jarriko dituzte azaroaren 19tik 2027ko apirilaren 25era arte, eta, beraz, orain arte inoiz erakutsi gabeak izango dira.

Horiek ez ezik, urte osoan Guggenheim Bilbao museoaren bildumako artelanak erakusketa ikusgai izango dute bisitariek —iazko azaroan erabat berritu zuten—. Gogora ekarri dutenez, erakusketa horrek "Bigarren Mundu Gerraren ondorengo artearen historiako une garrantzitsuenak nabarmentzen dituzten lanak aurkezten ditu, eta berriki bildumara gehitu diren pieza ugari ere biltzen ditu".


ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

Du 14 Février 2026
Au 31 Décembre 2026

kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Du 11 Septembre 2026
Au 01 Novembre 2026

fontana-n-3

Fontana nº 3

Susana Solanoa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 01 Octobre 2026
Au 12 Octobre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).