artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Asier Mendizabalen 'Recto Verso: An Anthology of Works And Writing' argitalpenaren aurkezpena Artium Museoan

Mendizabalek (Ordizia, 1973) azken bi hamarkadetan sortutako obrak eta idatziak biltzen ditu liburuak eta Olatz Otalora (Algorta, 1990) artistaren kolaborazioarekin ekoiztu dute.

asier-mendizabalen-recto-verso-an-anthology-of-works-and-writing-argitalpenaren-aurkezpena-artium-museoan

| 20 Mars 2026

Euskal Herriko Arte Garaikidearen MuseoaK, Artium MuseoaK, Asier Medizabalen recto verso: An Anthology of Works and Writings (recto verso: obren eta idatzien antologia bat) argitalpenaren aurkezpena hartuko du datorren asteartean, martxoaren 24an, 18:30ean. Artistaren azken bi hamarkadetako ekoizpena –obrak eta idatziak– biltzen du liburuak, lau ataletan antolatuta: elkarrizketa luze bat, kolaboratzaileen galderak, proiektu hautatuen dokumentazioa eta artistak 2008az geroztik argitaratutako liburuxken faksimileen bilduma. Aurkezpena dela-eta, Artium Museoak solasaldia antolatu du Mendizabalen eta Olatz Otalora artistaren artean; hain zuzen ere, Otalora izan da argitalpenean parte hartu duten artista eta kolaboratzaileetako bat. Sarrera librea eta doakoa izango da, baina tokia mugatua da.

Asier Mendizabal artista (Ordizia, 1973) Bilbo eta Stockholm artean bizi da, eta bi hiri horietan lan egiten du. Hainbat hezkuntza-proiektutan parte hartzen du, eta eskulturako irakaslea da, gaur egun, Stockholmeko Artearen Errege Institutuan (KKH). Aspalditik izan du interesa XX. mendean euskal kulturaren berreraikuntzak abstrakzioaren hizkuntza bere egin zuen moduari buruz –zehazki, hizkuntza hura herri-ohituretara eta ohituretara moldatzeko moduari buruz– eta interes horixe abiapuntu hartuta garatu du bere lana. Ohiko gaiak ditu izaera kolektiboaren irudikapena, identitatearen eraikuntza eta teknikak fenomeno horietan duen zeresana, eta ideologiaren kritika gisa deskribatu izan da haren obra. Haren praktikak aurrez aurre jartzen ditu historiaren narratiba konbentzionalak, artxiboko objektuak edo objektu etnografikoak nahiz adierazpen politiko eta azpikulturalak, haien guztien baldintza teknikoak eta materialak aintzat hartuta. Bere jardunean, ohiko baliabidea du idazketa, eskulturarekin loturik betiere. Mendizabal JAI Jarduera Artistikoen Institutuaren proiektu pedagogikoaren parte izan da 2020an ekimena abian jarri zenetik, ikasketa-batzordeko kide gisa, baita haren tutore ere, 2023ko ediziora arte.

Bi hamarkadetan sortutako obren eta idatzien bilduma

recto verso: An Anthology of Works and Writings artistak azken bi hamarkadetan sortutako obren eta idatzien bilduma da, eta txandakako lau erregistro bereizik osaturiko hurrenkera modura egituratuta dago: elkarrizketa luze bat, kolaboratzaileen galderak, proiektu hautatuei buruzko dokumentazioa eta egileak 2008az geroztik argitaratutako liburuxken faksimileen bilduma. Argitalpenaren hitzaurrean bertan esaten denez, "atal errepikari horien hurrenkeraren xedea da kolokan jartzea bilduma baten narratibak iradokitzen duen aurrerabide lineala, artistaren praktikaren "biografia" metagarri baten modura erakusten diren erabaki, ideia, erreferentzia eta obren itxurazko kate kausala. Nolanahi ere, liburu koadernatua denez, obrak edonoiz, edonon edo edonola sortuak izanik ere haien artean erlazio gurutzatu bat badela iradoki arren, iradokizun hori gelditzen da obren signaturen bizkar josiak eta liburuaren atal bakoitza osatzen duten orrialde koadernatuen karpetek finkatutako ordenaren mende".

Liburua Paraguay Press argitaletxe frantsesak argitaratu du, eta Filiep Tacq (Kortrijk, Belgika, 1959) izan da diseinuaren egilea. Artistaren lanez gainera, Kim West norvegiar kritikari eta ikertzailearen saiakera bat dakar liburuak, eta Artium Museoaren zuzendari Beatriz Herráezen formatu luzeko elkarrizketa bat, baita Mendizabalen hurbileko artisten eta kolaboratzaileen galderak ere, honako hauenak, besteak beste: Lisa Tan (Syracusse, AEB, 1973), Jon Mikel Euba (Amorebieta-Etxano, 1967), Antonio Menchen (Toledo, 1983), Johanna Gustafsson Fürst (Stockholm, 1973), Itziar Okariz (Donostia, 1969), Koenraad Dedobbeleer (Halle, Belgika, 1975) eta Olatz Otalora (Algorta, 1990). Otalorak, hain zuzen, Asier Mendizabalekin solasean jardungo du Artium Museoan datorren asteartean, martxoaren 24an, egingo den aurkezpenean. 18:30ean izango da ekitaldia, eta sarrera librea izango da, lekuak bete arte.


fig-bilbao

FIG Bilbao

Festival international de l'estampe et de l'art sur papier

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

Du 26 Novembre 2026
Au 29 Novembre 2026

mikel-escobales

Mikel Escobales

Artea Abian

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Du 20 Novembre 2026
Au 14 Février 2027

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 Octobre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Octobre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 Octobre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 Octobre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).