artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

"Artea eta ekintzailetza gurutzatzen dira hemen"

"Arte Ederren Fakultateaz maiteminduta egon arren, han denbora asko eman dut eta oraindik ere denbora asko pasatzen dut, ikasten eta nire sormena lantzen; Bilboko Ingeniaritza Eskolako (Nautika) nire bulegoa da orain lekurik gogokoena UPV/EHUn" dio Uxue Castrillo doktoregai eta ekintzaileak.

artea-eta-ekintzailetza-gurutzatzen-dira-hemen
Uxue Castrillo doktoregai eta ekintzailea, Portugaleteko Zitek guneko bulegoan. Argazkia: Mitxi. UPV/EHU. | Argazkia: Mitxi. UPV/EHU

ehu.eus/campusa
| 6 Mars 2023

Eta galdetuko duzue zer egiten duen Sorkuntzan eta Diseinuan graduatutako artista batek, Ikerketa eta Sormena Artean Masterra egin duenak eta gaur egun Ikerketa Arte Garaikidean programako doktoregaia denak, Bilboko Ingeniaritza Eskolako bulego batean? Bada, duela urte batzuk, egun eder batean, niregan etorri zen Zitek, UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko ekintzailetza babesteko programa. Zitek negozio edo enpresa bat sortu nahi duten unibertsitateko kideei zuzenduta dago, eta Leioa, Bilbo edo Portugaleteko guneetan lan-espazio bat izateko aukera eskaintzen die.

Horrela hasi nintzen ekintzailetzaren bidaian, etengabeko abentura esperimentatuz bizirik mantentzen zaituen errusiar mendi emozionala. Nire proiektuak 'El Mono' du izena. Ideia hori karrerako 3. mailako Ingurugiroa/Hiri Espazioa irakasgaian sortu zen eta bizitza aldatu dit.

2016. urtean 'El Mono' eskulturan hasi nintzen lanean. Eskultura handia da (2,5 x 2,85 x 3,05 m), parte-hartzailea, jasangarria eta inklusiboa, eta Areilza Doktorearen parkearen historian oinarrituta diseinatu zen. Parke hori Portugaleten dago, nire bizilekuan, eta jendeak Tximinoen parkea deitzen dio. Espazioa desira-leku eta aztergai bihurtu zen nire ikerketa/sorkuntza plastiko honetan, historia iraganetik orainera ekartzeko asmoz.

Alde batetik, nire ikerketan espazioko zeharkakotasuna erabiltzeak aukera ematen dit arte garaikidea bultzatzeko, aldi baterakotasuna, figurazioa eta abstrakzioaren mugimenduak erabiliz, eta baita arte kontzeptuala ere, garrantzi handia baitu artelanaren kontzeptuak. Bestalde, artearen eta kulturaren munduan ekiteak aukera ematen dit artea mundura hurbiltzeko, gizarte-espazioan ideiak, informazioa eta ezagutza bilduz eta artistaren nahiz ikuslearen pentsamendu edo bizipenen introspekzio bat eginez, esperientzia estetiko eta bizipenen bidez. Gainera, proiektu honek artearen eta modaren arteko mugak berreraiki nahi ditu, espazioarekin zerikusia duen binomio bat sortuz.

Nire bulegoak egunero ikusten du nola hazten den proiektu hau, eta ni ere hazten naizela harekin batera, eta, leihotik, Areiltza Doktorearen Parkearen ikuspegi zoragarriak eskaintzen dizkit. Leku horrek inspiratu ninduen egun batean, inspiratzen jarraitzen du nire bide artistikoan aurrera egiteko.

Leku hori aukeratu du Uxue Castrillok, Ikerketa Arte Garaikidean programako doktoregaiak eta Portugaleteko Zitek guneko ekintzaileak. Bera ere aurreko testuaren egilea da.

— Uxue Castrillo


uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

Du 08 Juillet 2026
Au 28 Décembre 2026

malpais

Malpaís

Borja Gomez

Narata gunea (Bilbo, Bizkaia)

Du 20 Octobre 2026
Au 07 Novembre 2026

portrait-intime

Portrait intime

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Du 05 Juin 2025
Au 26 Décembre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 Octobre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Octobre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 Octobre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 Octobre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).