artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Basque Artist Program erakusketa: Bilbao, New York, Bilbao

"Kaleidoskopio bat da erakusketa hau, gure inguruan egiten ari den artearen lagin bat". Bilboko Guggenheim museoak 2015ean jarri zuen abian urtero euskal artista bikote bati New Yorken hilabeteko egonaldia egiteko aukera eskaintzen zion programa, eta hartan parte hartu izan duten hamar artistaren lanak bildu dituzte orain Basque Artist Program 2015-19 izeneko erakusketan. Horregatik erabili du kaleidoskopioaren irudia Lucia Agirre museoko komisarioak.

basque-artist-program-erakusketa-bilbao-new-york-bilbao
Gala Knorr artistak Cowboy gaztea eta Cowboy gaztea begira margolanak jarri ditu Bilboko Guggenheim museoan. MONIKA DEL VALLE / FOKU

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 8 de Julio 2022

Beren azken lanak jarri dituzte bertan ikusgai Raquel Asensik, Nora Aurrekoetxea Etxebarriak, Helena Goñik, Jon Gorospek, Gala Knorrek, Maite Pintok, Karla Tobarrek, Alain Urrutiak, Cristian Villavicenciok eta Diego Vivancok. Tartean, badira argazkiak, eskulturak, instalazioak, bideoak, zeramikak eta margolanak. Richard Serraren xafla erraldoien ondoan atondu dituzte guztiak, 177. aretoan, eta irailaren 6ra arte egongo dira bertan.

New York hiriak duen pisu sinbolikoa aipatu du Alain Urrutia artistak. Hura izan zen programak hautatutako lehen artistetako bat, eta ondoren heldutako guztien izenean ere hartu du hitza aurkezpenean. "New Yorkek beti eduki du pisu esanguratsu bat artearen historian, eta programa honek aukera eman digu hango sarea ezagutzeko". Memento izeneko marrazki seriea jarri du ikusgai artistak erakusketan. Neurri txikiko 40 piezako bilduma bat da, eta guztiek daramate marko horizta borobil bat. Memoriari buruzko lan bat dela zehaztu du sortzaileak. Bete berri dituen 40 urteei egiten die keinu koadro kopuruak, eta aurrerantzean serieari betetako urte bakoitzeko pieza bat gehitzeko asmoa du Urrutiak.

Memoria da Maite Pintoren lanaren muina ere. 1937an Santurtzitik Ingalaterrara Habana ontzian joandako umeak dira, zehazki, bere akuaforteetan ikus daitezkeenak. "Artxiboekin lan egiten dut, arte garaikidea sortuz, garrantzitsua delako dibulgatzailea ez den ikuspuntu batetik ere lantzea". Eta memoriarekin lotu du piezak sortzeko darabilen teknika ere. "Grabatzeak memoria sortzea esan nahi du".

Apaingarriak egitura balira

Asteazkenean jakinarazi zituzten aurtengo Gure Artea sarien irabazleak, eta Nora Aurrekoetxeak jaso du sorkuntzari dagokiona. Koilaratxoa (spooning) instalazioa eraman du Guggenheimeko erakusketara, eta, areto erdialdean zutik, harena da erakusketa osoan hormetatik gehien urruntzen den pieza. Pladurrezko lau xaflak eta haietan txertatutako hainbat eraztun eta mototxek osatzen dute lana, eta, artistak azaldu duenez, apaingarritzat jo ohi diren elementuak egiturazko bilakatzen saiatzean gertatzen dena ikertzea izan du erronka. Eta, gehitu duenez, museoko alboko gelan dauden Serraren obrekin sortzen duten oihartzunagatik ere hautatu ditu pladurrezko xaflak erakusketarako.

Banderak dira Diego Vivanco artistaren obsesioetako bat. Hark hala onartuta. Eta, hain zuzen, banderak dira Bilbon ikusgai jarri dituen bi piezen oinarria. Bandera banaren errautsak biltzen dituzten bi ontzik osatzen dute obretako bat. Urrundik ikusita, ezerk ez ditu bi ontziok bereizten: errauts kopuru berbera dute biek, eta bien errautsek kolore berdin-berdina dute. Ontzien oinarrian dauden xaflek bakarrik erakusten dute haien arteko aldea: "Estatuaren banderaren errautsak", dio afixetako batek, eta "bandera autonomiko baten errautsak" besteak.

Cowboy beltz bat da Gala Knorr artistaren bi margolanen protagonista. Mendebaldeko filmek eraikitako iruditeria arrakalatzea izan da, kasu honetan, sortzailearen asmoa. "AEBetako mendebalderako kanpaina haietan parte hartu zuten bost cowboytik bi afro-amerikarrak ziren, gehientsuenetan esklaboak". Eta irudi mitiko hori berrikusteko saiakera bat dira, beraz, bere bi koadroak.

Helena Goñik bi argazki jarri ditu erakusketan. New Yorken egindakoak biak, eta biek giza gorputz zatiak erakusten dituzte. "Erronka bat zen New York fotografiatzea, artista asko pasatu delako bertatik, eta zinematografikoki ere maiz irudikatu delako". Horregatik, arkitekturari izkin egin, eta etxe barruko eszenak hautatu ditu bere erretratuetarako.

Sei euskal artista aurten

Bilboko Guggenheim museoaren hitzarmena berritu zenean hasi zen martxan egonaldien programa. 2014ko abenduan beste hogei urterako berritu zuten tratua Solomon R. Guggenheim fundazioak eta euskal erakundeek, eta euskal artistei New Yorkera joateko programa bat gehitzea izan zen hitzarmenaren berrikuntzetako bat.

Ordutik, Geaninne Gutierrez-Guimaraes arduratu izan da euskal sortzaileen egonaldiak antolatzeaz, eta bakoitzaren interes eta kezken arabera moldatu du programa aldiro, hiriko kultur erakundeak eta giroa ezagutzen laguntzeko. "Arrakastatsua izan da programa", laburbildu du. Bilboko erakusketako komisarioa ere izan da, Agirrerekin batera, eta, azaldu duenez, New Yorken izandako sortzaileen lan osoa berrikusi ostean hautatu dituzte erakusketan jartzeko piezak.

Azken bi urteetan etenda egon da programa, koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz, baina aurten berriz martxan jarri dute, eta, aurtengo bikotea ez ezik, 2019ari eta 2020ari legozkiekeen bikote bana ere hautatuko dute. Hortaz, guztira, sei euskal artistak egingo dute hilabeteko egonaldia New Yorken udazkenean. Zabalik da proposamenak aurkezteko epea, eta Bilboko eta New Yorkeko Guggenheim museoetako arduradunek egingo dute hautaketa.


ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 14 de Febrero 2026
Al 31 de Diciembre 2026

kliskada-bat

Kliskada bat

Ivan Gomez

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

Desde el 10 de Julio 2026
Al 02 de Septiembre 2026

ertibil-bizkaia-2026

Ertibil Bizkaia 2026

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 14 de Julio 2026
Al 06 de Septiembre 2026

kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 03 de Julio 2026
Al 10 de Enero 2027

koloreztatutako-barne-bulkadak

Koloreztatutako barne bulkadak

Maialen Etxebeste Lekuona [BERRIA.eus]
| 15 de Julio 2026

Oaia Peruarena margolariak 'Behin eta berriz hasi' bilduma sortu du. Erakusketa irailaren 5era arte egongo da ikusgai, Donostiako Ekain Arte Lanak galerian.

san-telmo-gaua-frescoren-esku-hartze-artistiko-batekin-dator-aurten

San Telmo Gaua Frescoren esku-hartze artistiko batekin dator aurten

STM
| 13 de Julio 2026

San Telmo Museoaren udako irekiera berezia uztailak 18an izango da, doako sarrerarekin, 20:30 eta 24:00 artean. Xabier Zirikiainek, Ander Perez de Arenazak eta Mario Azurzak berariaz okasio honetan sortuko duten proposamen artistikoa izango da aurtengo berrikuntza

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 8 de Julio 2026

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 6 de Julio 2026

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 5 de Julio 2026

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2 de Julio 2026

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).