artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Diferituan bizitzea

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

diferituan-bizitzea
Arg/ Hasier Larrea Herrero - Tokikom

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 30 de Septiembre 2026

Gelditu ala ez erabakitzen ari nintzela, ospakizun erlijiosoa hasi zen eta jendetzan trabatuta geratu nintzen, ateratzen saiatuz gero errituala betetzen ari zirenak gogaituko nituelako.

Bestelako zuzeneko ekitaldietan jada bizi izan dudan zerbait gertatu zitzaidan orduan: ilara batzuk aurrerago zeudenak, horietako asko mendebaldeko gizon oso altuak, mugikorra atera eta ospakizuna grabatzen hasi ziren. Ospakizun oso-osoa, hasieratik amaierara arte. Iraun zuen hogei minutuak grabatu zituen batek jarraian; beste askok, bi-hiru minutuko klipetan. Ondo dakit, beraien sakelakoen kameratik ikusi bainuen nik ospakizuna, euren buruek, besoek eta pantailek ez zidatelako uzten zer gertatzen ari zen zuzenean ikusten.

Hainbat ideia etorri zitzaizkidan burura. Lehena: turistentzat exotikoa izango da ospakizuna, baina tenplu horretan zegoen jende japoniar askorentzat zentzu erlijioso bat zuen. Egokia da jende horren guztiaren aurrean jarri eta beraien esperientziari kalte egitea? Egokia da zentzu izpirituala duen erritu bat aisialdiko emankizun bat bezala tratatzea, pantailen horma baten bidez zuzeneko harremana eragotziz?

Bigarrena: zertarako? Nire perspektibaren erdi-erdian zegoen 1,90 metroko gizon horrek bideoaren hogei minutu osoak ikusiko al ditu inoiz? Agian zatitxoren bat lagunen bati erakutsiko dio, agian editatuko du teknologiarekin moldatzen bada, baina ez dut uste kalitate handiko bideoa izango denik. Besteon bizipena erabat baldintzatu zuen, baina zertarako?

Ziur aski, askok sareetara igoko dituzte bideoak, eta hor sortzen da hirugarren gogoeta: pertsona horiek noiz gozatzen dute ospakizunaren esperientzia, bertan daudela edo gero, sareetan zintzilikatu eta erantzunak iristen hasten direnean? Nik diferituan ikusi nuen erritua, euren mugikorren pantailatik, baina baita haiek ere: kamerari begira zeuden, ez aretoari. Uler dezaket argazkiren bat egitea, bideo txikiren bat hartzea. Aitzitik, ospakizun ia osoa sakelakoa bitartekari dela bizitzea, ez da ospakizuna bizitzea.

Zuzenekoaren esperientzia zeharo aldatu da mugikorrak daudenetik, eta ez hobera. Orain dela gutxi norbaiti irakurri nion denok ulertzen badugu sasoian egoteko kirola egin behar dela, eta ez kirol bideoak ikusi, ulertu behar dugula pentsatzen jarraitzeko pentsatu behar dugula, eta ez AAri guztia galdetu. Bada, zuzeneko emanaldiak preziatzen jarraitu nahi badugu, hobe dugu horiek zuzenean bizitzea, eta ez pantailen bitartez.


erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Desde el 05 de Junio 2025
Al 26 de Diciembre 2026

fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa (Baiona, Lapurdi)

Desde el 18 de Septiembre 2026
Al 10 de Enero 2027

zoroak-maitariak-eta-poetak

Zoroak, maitariak eta poetak

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 20 de Noviembre 2026

Traen con ellos el olor de la bergamota y el cedro. Hamabost urte eta gero hau | Artistak: Ece Powell, Irune Merino, Izar Okariz, Iker Abaskal, Samuel Martin Schick, Stefano Santa Maria, Izai Rodriguez, Flx. Javier Larreina Morales. | Non: Guata Kultur Fabrikan, Aranguenen (Zalla, Bizkaia). | Noiz arte: Abenduaren 19ra arte.

zipriztin-berdeak-eta-moreak-horma-zurien-gainean

Zipriztin berdeak eta moreak horma zurien gainean

Goiatz Iza Erkiz [BERRIA.eus]
| 20 de Noviembre 2026

Bilboko Guggenheim museoak Dan Flavin artista garaikidearen 24 obra bildu ditu 'Dan Flavin: Argi apur bat' erakusketan. Flavin 1960ko hamarkadako korronte minimalistaren parte izan zen, eta, lanpara fluoreszenteen bitartez, perspektibarekin jolasten zuen.

ibilbide-ezezagunak

Ibilbide ezezagunak

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 20 de Noviembre 2026

Askotan artistak mugimendu eta garai bati lotuta azaltzen zaizkigu. Badirudi epe jakin batean artelanak sortu ondoren hil egiten direla edo mundutik desagertzen direla. Gainera, artistak bilakaera ezberdin bat edo beste bide batzuk aztertzen baditu, ez zaizkio kontuan hartzen.

bixente-ameztoiren-margolan-bat-nabarmendu-du-san-telmo-museoak-artistaren-heriotzaren-25-urteurrenean

Bixente Ameztoiren margolan bat nabarmendu du San Telmo Museoak, artistaren heriotzaren 25. urteurrenean

| 13 de Noviembre 2026

Museoak Bixente Ameztoi Olasagastiren (Donostia 1946 - Villabona 2001) Sin título (Izenbururik gabe) koadroa aurkezten du, Nabarmendutako obra izeneko programaren barruan. Lana 1976ko mihise gaineko olioa da, 130 x 161,7 cm-ko neurrikoa. Aurten erosi du museoak eta artistaren heriotzaren 25. urteurrenarekin bat eginez ikusgai jartzen du Arte Historikoaren aretoan 2026ko azaroaren 6tik 2027ko otsailaren 28ra arte.

kilimak-begietan

Kilimak begietan

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 12 de Noviembre 2026

Circus | Artista: Alejandra Ikaza. | Non: Bilboko Rekalde aretoan. | Noiz arte: 2027ko otsailaren 28ra arte.

idazkera-eta-poesia

Idazkera eta poesia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 12 de Noviembre 2026

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa abian den honetan, aspaldiko artelan bat etorri zait burura. Laurita Siles Malagako artista doktorego tesia Euskal Herrira egitera etorri zenean, lagun batek bertso txapelketa batera eraman zuen.

paisaia-arkitektura-eta-trazua

Paisaia, arkitektura eta trazua

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 4 de Noviembre 2026

Bloke eta malda | Artista: Julen Agirre. | Non: Bilboko La Taller aretoan. | Noiz arte: Abenduaren 4ra arte.

departamento

Departamento

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 4 de Noviembre 2026

Aurreko asteetako artikuluetan berriz ere ateak zabaldu dituzten azpiegitura handiez aritu gara. Gaur arteaz gozatzeko areto ezberdin eta ezezagun bati buruz hitz egin nahiko nuke.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).