artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Zeharkatzen diren ateak

Mapamundistak: Atalasea | Artistak: Aurelien Mauplot, Irene Zottola eta Alberto Oderiz. | Lekua: Iruñeko Ziudadela. | Noiz arte: Urriaren 27ra arte.

zeharkatzen-diren-ateak
Alberto Oderizen lanetako bat. Arg/ IRUÀƒÂ‘EKO UDALA

Jone Rubio [BERRIA.eus]
| 4 de Octubre 2023

Zein da inguruarekin, lekukotasunarekin eta gure gorputza biltzen duen espazioarekin dugun hartu-emana? Askotan, harreman hori ikusmenera mugatzen badugu ere, badago begietatik sartzen zaigunaz gaindi sortzen den pertzepzioa. Honela, inguratzen gaituena gorputzaren barrenetaraino isurtzen da, eta inguruan dugun horri harrera egiteko orduan eragiten du. Bada, prozesu horretan, lehenengo kontaktu horretan eta hautemate horren barneratzean zentratzen dira Iruñeko Ziudadelan kokatutako erakusketak; hain zuzen, Mapamundistak: Atalasea komisariotza proiektuaren parte diren hirurak.

Nolabait ere, hastapen orok bideratzen dituen erritualei men eginik, aurtengo edizioak atalaseari egiten dio erreferentzia. Abiapuntu tematiko berbera dute artistek, baina iruditeria eta hausnarketa pluralak atxikitzen dizkiote proiektuari. Halatan, Labean Aurelien Mauplot artistaren Mundu ikusezinak-Canto dute instalazioa aurkezten zaigun bitartean, Mistoen eraikinean Irene Zottolaren Ikaro eta Alberto Oderizen Jaiotza baten arkeologia proiektuek egiten digute harrera.

Instalazioen aniztasunak bideratzen duen multisentsorialtasunak artisten proposamenen erroetara garamatza. Alabaina, esan genezake Mauploten instalazioa dela erroen erroetan kokatzen gaituena. Ziudadelako eraikin zirkularreko atalasea zeharkatu, eta espazioan barneratzen garen momentuan, atmosfera ilun eta heze batek harrapatzen baikaitu. Historiaurreko kobazulo baten barrenetan kokatzen gaitu instalazioak: soinuek, itzalek, hormetan proiektatzen diren irudiek... horretaz ohartarazten gaituzte.

Eszenografia horren parte diren pantailetan haitzarteko pinturak sumatzen dira, eta, momentuka, gizon baten gorputza horietan integratzen da. Bada, integratze horretan, momentu haren eta orainaren arteko lokarriak estutzen ditu, eta historiaurreko momentu horretan garatzen ziren liturgia edota erritualen parte bihurtzen gara ikusleak.

Kobazulotik atera eta hurrengo espazioan murgiltzen garen momentuan, eszena bestelakoa da. Erakusketa arkeologiko bat dugu tartean, baina, aurkezten diren aztarnak antzinatean kokatu beharrean, Oderizen iragan hurbilerantz eramaten gaituzte. Laginek artistaren alabak munduarekin izan dituen harreman prozesuei egiten baitiete erreferentzia.

Laginak ikusi eta horiei lotutako kartelak irakurtzen ditugun heinean, lokarri batek eusten gaitu inguratzen gaituenarekin. Ehuntze horrek geure egunerokotasunera eramaten gaitu, eta oroimena ere aktibatzen digu moduren batean.

Aipatzekoa da aktibatze hori bideratzeko pautak Oderizen erakusketaren instalazio harmoniatsuak ahalbidetzen dituela, Mistoen eraikina bezalako espazio ez-neutro batean agertzeak erakusketen irakurketak oztopatzeko arriskua baitu. Alabaina, oraingoan, hori bigarren plano batean geratzen da. Dena dela, ez da halakorik suertatzen Zottolaren lanari eskainitako espazioan. Izan ere, piezen eskala txikia espazioaren murruen zurruntasunean urperatzen baita zenbaitetan. Alegia, murruek lehenengo planora egiten dute salto, artistaren lana zeharkatuz, kasu honetan ildo nagusia testua baita.

Zottolak euskarri anitzeko konposizioak eskaintzen dizkigu, collagea, argazkilaritza edota artxibategietako materialak abiapuntu baitira. Oraingoan, atalasea atzean utzi, eta nonbaitetik nonbaitera hegan egiteko prozesu sinbolikoan zentratzen dira piezak. Orduan, horien artean azaltzen diren testuetan hondoratzen gara, espazioan aurrera egin ahala: "hegaldia ezagutzeko beharrezkoa da hegoa ezagutzea", "jakin nahiko nuke zergatik egiten dugun hegan zeruan dagoen hodei bakarrerantz", eta abar.

Artistek proposatzen dizkiguten hausnarketen itzulpen estetikoa komisariotza proiektuak aurkezten duen aniztasunean islatzen da. Esaterako, Oderiz, Zottola eta Mauploten lanek konposizio osatu bat bideratzen dute Ziudadelako espazioetan, eta pluraltasun multisentsoriala arnasten da. Instalazioak askotarikoak dira, eta espazio bat atzean utzi eta hurrengoan barneratzen garen momentuan, musika, tonua eta atmosfera aldatzen dira, gure gorputzak bestelako koreografia bat interpretatzera behartuz, hain zuzen.


the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 11 de Septiembre 2026
Al 25 de Octubre 2026

kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 11 de Septiembre 2026
Al 01 de Noviembre 2026

foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

Desde el 17 de Septiembre 2026
Al 15 de Noviembre 2026

mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

Desde el 08 de Julio 2026
Al 09 de Noviembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).