artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Olafur Eliasson-ek "Bilbo azpian planeta bitxia" argi-instalazioa estreinatu du Iparragirre kalean

Artelanak altzairuzko eta beirazko erronboide-formako zazpi elementu ditu, San Jose plazaren eta Guggenheim Bilbao Museoaren arteko zoladuraren azpian zuzenean kokatuak. Instalazioak ezusteko mundu kaleidoskopiko baten ikuspegi iradokitzailea jartzen du bertatik igarotzen direnen oinpean.

olafur-eliasson-ek-bilbo-azpian-planeta-bitxia-argi-instalazioa-estreinatu-du-iparragirre-kalean
Olafur Eliasson, "Beneath Bilbao, the curious planet" - 2023.

| 3 de Octubre 2023

Eliasson duela hiru urte Guggenheim Bilbao Museoak eskaini zionBizitza errealeanatzera begirakoari esker da ezaguna Bilboko publikoaren artean.Beneath Bilbao, the curious planet("Bilbo azpian planeta bitxia") izeneko kokapen zehatzeko lan berri honetan, artista daniar-islandiarrak gelditzera eta perspektiba berrietatik behatzera gonbidatzen ditu herritarrak.

"Ispiluz egindako piezak dira eta zoladuran txertatuta daude, deskubritu beharreko harribitxiak balira bezala. Pieza batetik bestera egiten duzun ibiltartean, abiadura motelduz zoazela sumatzen duzu. Pausoa moteltzeak munduan presente egotea esan nahi du, lurrarekin konexioan", dio Olafur Eliassonek. "Lurpean sartuta dauden ispiluzko ganberek hausnarketarako tarte bat eskaintzen digute oharkabean pasatu ohi zaizkigun aparteko materialen —hiriaren funtsezko oinarriak osatzen dituzten materialen— ikuspegi kaleidoskopiko batez gozatzeko, eta Lurrean, hemen eta orain, dugun presentziaz jabetzeko".

Lurrera ematen duen leiho bakoitzetik begiratzean, oinezkoek forma iradokitzaile, geometriko eta organiko bat ikusiko dute, testura mineralduna, baita poliedro baten ertz garbi eta zehatzak ere. Formak, berez, ilusioak dira, puntu batean elkartzen diren trapezio-formako ispiluekin eraikitako kaleidoskopioek sortuak.

Instalazio horretan funtsezkoak dira zazpi mineral eta harri, Bizkaiko industriaren eta meatzaritzaren historian izan duten garrantziagatik hautatuak denak ere. Honako hauek dira: kaltzita, limonita, goethita, siderita, basaltoa, hareharria eta kareharria. Kaleidoskopio bakoitzaren ispiluetan islatzen den mineral edo harri bakoitzak egitura eta kolorez betetako forma geometrikoak sortzen ditu, desberdinak kokaleku bakoitzean.

Gauez, kaleidoskopioek kalea behetik argitzen dute, eta giro oniriko berezia sortzen da horrela.

Udalaren eta Museoaren arteko lankidetza

Bilboko Udalak eta Guggenheim Bilbao Museoak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten 2020ko abuztuan. Haren bitartez, bi erakundeek konpromisoa hartu zuten hiriaren garapenean eta hobekuntzan aliantza sendotzen jarraitzeko, espazio publikoan arteak presentzia izatea eta ikusaraztea bereziki azpimarratuta.

Horren haritik, Udalak eta Museoak konpromisoa hartu zuten elkarrekin batera lan egiteko Iparragirre kaleko hiri-ingurunean argi-interbentzio artistiko bat integratzeko, helburu hartuta oinezkoentzako gunearen zabalkuntza aprobetxatzea, espazio publikoa hobetzea, eta Museoaren eta hiriaren arteko lotura gisa jardutea.

Gainera, bi erakundeak bat zetozen Olafur Eliasson zela —une hartan Guggenheim Bilbao Museoan bere lanakOlafur Eliasson: bizitza errealeanerakusketan ikusgai zituena— interbentzioa egiteko hautagai egokia.

Olafur Eliasson

Olafur Eliasson artistak (Islandia/Danimarka, 1967) arteak munduan duen garrantzia ikertzen du. Bere artea pertzepzioarekiko, mugimenduarekiko, esperientzia fisikoarekiko eta sentsazioekiko duen interesetik sortzen da. Bere jardunaren gakoen artean, hiru azpimarratu behar ditugu: naturarekiko kezka —Islandian eman zuen denboran piztua—, geometriari buruzko ikerketa, eta inguratzen gaituen mundua hautemateko, sentitzeko eta taxutzeko dugun moduari buruzko azterketa etengabea. Eliassonen jarduna artelanaz, erakusketaz eta esku-hartze publikoaz harago doa, eta proiektu arkitektonikoak ere hartzen ditu barnean.

1997az geroztik Eliassonek banakako erakusketa handiak izan ditu —instalazioak, pinturak, eskulturak, argazkiak eta filmak bildu izan dituztenak— munduko museo garrantzitsuenetan. 2003an Danimarka ordezkatu zuen Veneziako 50. Bienalean, eta urte horretan bertan bereThe weather projectinstalatu zen Tate Moderneko Turbinen Aretoan, Londresen. 2019an Tate Modernera itzuli zenIn real lifeerakusketarako; azken hogei urteetako bere jardun artistikoaren aurkezpen zabala izan zen hura, gero Guggenheim Bilbao Museora etorri zena. 2020ko urtarriletik martxora bitarteanOlafur Eliasson: Symbiotic seeingegin zen Kunsthaus Zürichen, eta urte horretako apirila eta iraila bitarteanSometimes the river is the bridge, Tokioko Arte Garaikideko Museoan. 2022ko udazkenean, Eliassonek bi erakusketa indibidual aurkeztu zituen Italian:Nel tuo tempo, Florentziako Palazzo Strozzin, etaOrizzonti tremanti, Castello di Rivolin, Turinen. Eliassonek espazio publikorako dituen proiektuen artean daudeThe New York City Waterfalls, 2008;Fjordenhus, Vejle, 2018;Ice Watch, 2014; eta berrikiShadows travelling on the sea of the day, 2022, Qatarren.

2012an Eliassonek Little Sun proiektu soziala sortu zuen, eta, 2014an, Studio Other Spaces izeneko arte- eta arkitektura-estudioa abiarazi zuen Sebastian Behmannekin batera. 1995ean Studio Olafur Eliasson ireki zuen; bertan, artisau, arkitekto, artxibozain, ikertzaile, administratzaile, sukaldari, programatzaile, arte-historialari eta teknikari espezializatu ugari biltzen dira gaur egun.

Duela gutxi, irailaren 13an, Olafur Eliassonek Praemium Imperiale nazioarteko arte-saria jaso du eskulturaren arloan; japoniar familia inperialak ematen du sari hori Japoniako Arte Elkartearen izenean.


gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Desde el 25 de Junio 2026
Al 26 de Octubre 2026

kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 11 de Septiembre 2026
Al 01 de Noviembre 2026

donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 10 de Septiembre 2026
Al 07 de Noviembre 2026

ever-is-over-all

Ever is Over All

Pipilotti Rist

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 01 de Octubre 2026
Al 17 de Enero 2027

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 18 de Septiembre 2026

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 de Septiembre 2026

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 10 de Septiembre 2026

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 10 de Septiembre 2026

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).