artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Tabakalerak "Máquinas de ingenio. Jakintzen bidegurutzean" aurkeztu du: artearen, zientziaren, teknologiaren eta gizartearen elkargunea

Máquinas de ingenio. Jakintzen bidegurutzean mostrak Tabakalerak 2023an Artea, Zientzia, Teknologia eta Gizartea (AZTG) ardatzaren inguruan bultzatu dituen lan-prozesuen emaitza diren prototipoak erakusten ditu.

tabakalerak-maquinas-de-ingenio-jakintzen-bidegurutzean-aurkeztu-du-artearen-zientziaren-teknologiaren-eta-gizartearen-elkargunea

| 23 de Noviembre 2023

Máquinas de ingenio. Jakintzen bidegurutzean erakusketan lau prototipo aurkezten dira instalazio artistiko gisa, artea, zientzia eta teknologiaren arteko elkargunean lan egiteko modu berriak erakusten dituztenak eta egungo erronkekin lotutako zenbait gairi modu bateratuan heltzen dietenak. Erakusketak Artearen, Zientziaren, Teknologiaren eta Gizartearen (ACTS) alorraren aniztasuna biltzen du; hala nola, robotikari, neurozientziari, nutrizioari, datuen bistaratzeari, jasangarritasunari edo ingeniaritzari buruzko ikerketak, artearen lengoaiekin edo diseinu espekulatiboarekin elkartuta. Prozesu horien emaitza ez da espezialitateen batura hutsa, baizik eta konektatutako praktiken fluxu bat eta kultura teknozientifiko garaikideari, haren potentziei eta erronkei buruzko topaketa- eta hausnarketa-ingurune bat.

Erakusketa honekin, eta berrikuntza eta ekoizpen artistikoa sustatzeko helburu iraunkorrari eutsiz, hainbat gizarte-kolektiborekin harremanak sendotuz eta lehen mailako ikerketa-zentroak nabarmentzen diren testuinguru geografiko batean kokatuta egonik, Tabakalera Europako erreferentziazko zentro gisa finkatu da Artearen, Zientziaren, Teknologiaren eta Gizartearen esparruan, eta elkarreragin berritzaile hori bultzatzeko aparteko plataforma gisa agertzen da. Hori dela eta, joan den urtearen amaieran, CIRCEren (Creative Impact Research Center Europe) egoitzetako bat izateko aukeratu zuten. CIRCE diziplina arteko eta nazioarteko gogoeta-taldea da, eta politikak sormen-ekonomiei nola lagun diezaieken eta zein eragin daukaten aztertzen du. Alemaniako Gobernu Federalak sustatutako ekimena da, kultura-berrikuntzaren inguruan esperimentatzeko eta ikertzeko asmoz.

CIRCEren laguntza funtsezkoa izan da erakusketa osatzen duten prototipo artistikoak garatzeko, baita arlo zientifikoko eta teknologikoko erakundeen eta enpres hauen lankidetza ere: Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL), Basque Culinary Center-en gastronomiako zentro teknologikoa BCC Innovation, Donostia International Physics Center (DIPC) eta Tekniker. Horiez gain, Tabakalerak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza ere izan du. Nabarmentzekoa da, halaber, Medialab Tabakalerako zientzia eta teknologiari lotutako herritarren sorkuntza-komunitateek ekarpen aktiboa egin dutela proiektuen garapenean.

Erakusketa bat, lau prototipo artistiko

Erakusketaren izenburuak "asmamen-makinetara" garamatza; hala esaten zitzaien Errenazimentutik aurrera zientzien aurrerapenak bultzatutako asmakuntzei. Gailu horiek, bere garaiko abangoardia teknikoa irudikatzen dute, eta izaera esperimental handia dute: prototipoak dira, proba-fasean dauden saiakuntzak, bere gizarte-testuinguruaren beharrei erantzun zehatzak ematen dizkietenak. Gainera, modu kolaboratiboan konbinatutako talentuen emaitza dira, "tailer moduan" sortutakoak, artisten, artisauen, zientzialarien, diseinatzaileen, filosofoen, poeten, ingeniarien edo matematikarien arteko lankidetzan.

Ideia horretatik abiatuta, erakusketa honetan ikusgai dauden prototipoak lau artistaren (Marina Otero Verzier, Laura MM, Amaia Vicente eta Elsa Yranzo), eta lau ikerketa zientifikoren arteko topaketatik sortu dira; eta 2023an garatu dira zentro zientifiko eta teknologiko laguntzaileetako ikerketa-taldeekekin batera.

Erakusketa-aretoko sarreran kokatutako plataforma handi batek lau prototipoen sortze-prozesuak azaltzen dituzten lau ikus-entzunezko ikusteko aukera eskaintzen du eta mostrari sarrera ematen dio. Ikus-entzunezko piezak Morgan Creak sortutakoak dira.

Hegoaldeko aretoan, AZTG lan-ildoaren barruan Tekniker eta Tabakaleraren artean garatutako hirugarren lankidetzak aurkituko du bisitariak: Exografiak. Amaia Vicente artistak eta Johan Kildal eta Ane San Martin Teknikerreko ikertzaileek garatutako egitasmoa da Gogoa Mobility Robotsekin batera. Proiektuak gizakien eta roboten arteko interakzioan ipini du arreta, bereziki funtzio motorrak kontrolatzeko exoeskeletoetan. Instalazioak etengabeko mugimenduan dagoen exoeskeleto bat, holograma bat eta paziente-artistaren eta teknologiaren arteko interakzioa dokumentatzen duen bideo bat biltzen ditu. Horrela, makinaren eta organismoaren arteko mugak eta horiek gorputz "normalaren" pertzepzioan duten eragina eta garuneko plastikotasunean eta ikaskuntzan duten eragin teknologikoa aztertzen du.

Máquinas de ingenio. Jakintzen bidegurutzean erakusketako bigarren prototipoa Laura MM artistaren, Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroko Manuela Ruzzoli eta Marta La Pietra ikertzaileen eta Medialab Tabakalerako Neurohacking taldearen arteko lankidetza da. C. El punto justo del conflicto cognitivo instalazioak C-ren, artista izan nahi duen adimen artifizialaren haurtzaroaren inguruan espekulatzen du. Marikixkurren ipuinean oinarrituta, C-k bere ikaskuntzarako gatazka kognitiboaren puntu onena bilatzen du automatismoaren eta espektatiben bortxaketa efektuaren artean. Neurozientziaren esparruan "gatazka kognitiboa" deritzo horri. Bisitariek irudiak sortzeko softwarean eragina duten joko konduktualetan parte hartzen dute, arreta eta zaintza ingurune batean, AA hori hazten lagunduz. Lanak adimen artifizialaren, neurozientziaren eta publikoak sorkuntza artistikoan duen parte-hartzearen arteko elkargunea aztertzen du.

BCC Innovation, Basque Culinary Centerreko gastronomia-zentro teknologikoaren eta Tabakaleraren arteko lehen lankidetzak lagundu du Sugar Detox Clinic, Elsa Yranzo artistaren, Elena Romeo gastronomia-zientzietako doktorearen eta Nahuel Pazos sukaldari ikertzailearen artean garatutako proiektua. Instalazioa, terapien parodiaren eta distopia futuristaren arteko erdibidean, azukrearekiko adikzioari aurre egiteko desintoxikazio-klinika gisa aurkezten da. Azukre koskor handi baten itxura daukan prototipoak kontsumitzaileen eta menpekotasuna dutenen profiletara egokitutako tratamenduak erabiltzen ditu, zaporearen pertzepzioan bost zentzumenek duten eragina aztertzen duten ikerketa sentsorialetan oinarrituta. Piezak azukrearekin dugun harreman kultural eta psikologikoa aztertzen du, eta hainbat gai jorratzen ditu: dieta, kontrol gisa; gozoa, sari gisa; eta gorputzaren irudiarekin eta osasunarekin lotutako beldurrak. Klinikan, menpekotasuna BCC Innovation-ekin eta Medialab Food Hack Lab-eko kolektiboarekin lankidetzan diseinatutako gominolak erabiliz tratatzen da, bisitariari elikaduraren ikuspegi berritzailea eta esperientzia artistiko paregabea eskainiz.

Compost computacional, Donostia International Physics Centerren (DIPC) eta Tabakaleraren arteko hirugarren lankidetzaren emaitza da. Marina Otero Verzier arkitekto eta ikertzailearen lana da, Txomin Romero, Silvia Bonoli, Raúl Angulo, Jens Stücker eta Fernando ÀƒÂlvarez Gonzálezen (EHU) elkarlan zientifikoarekin. Obrak datuak biltegiratzeak ingurumenean daukan eragina aztertzen du eta informazio digitalaren itxurazko lurrunkortasuna uzten du agerian. Errealitatean energia, ura eta lehengaiak kontsumitzen dituzten azpiegitura fisiko masiboak eskatzen baititu biltegiratze horrek. Obrak funtsezko galdera egiten du azpiegitura horien iraunkortasunari buruz, etorkizunean adimen artifiziala bezalako teknologien hedapenaren aurrean. Instalazioak vermikonpostaje-sistema bat du (materia organikoa zizareak erabiliz deskonposatzeko prozesua), DIPCren simulazio astronomikoen beroarekin elikatua, eta kipu inka bat aurkezten du, kolonaurreko kalkulu-makina bat, film batean. Compost computacional-ek diseinu-erabakien dimentsio politikoa, ekologikoa eta kulturala azpimarratzen ditu, eta etorkizun digitaleko narratiben berrebaluazio kritikoa eskatzen du.

Tabakaleraren ibilbidea AZTG lan-ildoan (2020-2022)

Tabakalerako iparraldeko aretoan, erakusketak artearen, zientziaren, teknologiaren eta gizartearen arteko konbergentziaren ikuspegi integrala eskaintzen du. 2020tik gaur egunera arteko lankidetzak daude ikusgai bertan. Nabarmentzekoa da Grow Your Own Cloud-ek (Monika Seyfried eta Cyrus Clarke) Steen Rasmussen fisikariarekin eta Donostia International Physics Center-ekin (DIPC) batera sortutako Clouds of Pollen lana. DNA molekula sintetikoen datuen kontserbazioa aztertzen du, Compost Computacional-en antzeko erronkak jorratuz. Areto berean dauden beste prototipoak Varvara & Mar-en Dream Painter, narrazio onirikoak irudikapen piktoriko bihurtzen dituen beso robotikoa, eta Holobot. Social Garden, VR Kommand kolektiboak sortutakoa, dira. Azken hau, sare sozialetako portaeretan oinarritutako instalazio holografikoak sortzen dituen gailua da.

Prototipo horiek ikus-entzunezko dokumentazioaren bidez aurkezten dira, eta Supraspectives Quadraturek, DIPCrekin eta Ars Electronica jaialdiarekin lankidetzan sortutakoa, instalazio- eta dokumentu-formatuan dago erakusgai. 590 sateliteren datuak erabiltzen ditu Lurraren irudiak espekulatiboki kalkulatu eta berreraikitzeko, zabor espaziala eta sateliteen behaketa arakatuz. Tabakalerak artea eta teknologia modu berritzailean uztartzen dituzten proiektuekin duen konpromisoa nabarmentzen du erakusketak, sormenaren eta aurrerapen zientifikoen arteko gurutzaketaren ikuspegi liluragarria eskainiz.

Moduz taldeak eginiko areto-diseinua duen erakusketak bihar irekiko ditu ateak eta 2024ko otsailaren 4ra arte egongo da ikusgai. Datozen hilabeteetan, jarduera-programa zabala eskainiko du, hala nola bisita solasaldiak, komisarioaren bisita, zientzialariekin ibilbideak, arte garaikidera hurbiltzeko Arte-makina ikastaroa, familiako zientzia-lantegiak eta AZGT ildoaren hainbat ikuspegi eta praktika konbinatuko dituzten topaketak eta hitzaldiak.

Gainera, abenduaren 15ean, "Garuna (k)" erakusketa inauguratuko da San Telmo Museoan, Donostia Artearen eta Zientziaren hiri gisa sendotuz.


Máquinas de ingenio. Jakintzen bidegurutzean.

  • Azaroaren 24tik otsailaren 4ra.
  • Tabakalerako erakusketa-areto nagusia.
  • komisarioa: Maria Ptqk.

ukitu

Ukitu

Maider López

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 24 de Octubre 2025
Al 07 de Febrero 2026

reencuentro

Reencuentro

Jon Benet - Jonbismo

CBA IrekiArt aretoa (Irun, Gipuzkoa)

Desde el 11 de Septiembre 2025
Al 29 de Noviembre 2025

hivernies

Hivernies

Patrick Bogner

L'Angle (Hendaia, Lapurdi)

Desde el 21 de Noviembre 2025
Al 19 de Diciembre 2025

topaketen-dardara-artistikoa-iraunaraztea

Topaketen dardara artistikoa iraunaraztea

16 de Nov. | Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]

Iazko Iruñeko Topaketetan plazaratutako gogoeta artistikoetan inspiratutako sei obra jarri dituzte ikusgai Baluarten, gune hori pentsamendurako eta sorkuntzarako "erresonantzia kaxa" bihurtzeko asmoz. Erakusketa azaroaren 29ra arte izanen da ikusgai.

erakusketa-integratzailea

Erakusketa integratzailea

14 de Nov. | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Gutxien espero duzun erakusketak generoaren parekidetasun aldetik egokia izateagatik harritzen zaitu. Ezusteko polita izan nuen Bartzelonako Miró Fundazioan ikusgai dagoen Miró eta Estatu Batuak erakusketa bisitatzerakoan.

ez-dakizuna-egitea-ez-dakizunarekin

Ez dakizuna egitea, ez dakizunarekin

14 de Nov. | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

Azken bost urteetan sortutako eskulturak bildu ditu Angel Bados artistak Bilboko Carreras Mugica galerian. Jorge Oteizaren oihartzuna eta Europako artea ez ezik, arabiar kultura ere izan du sorkuntzarako solaskide.

firenzek-fra-angelicoren-birbalorazioa-proposatzen-du

Firenzek Fra Angelicoren birbalorazioa proposatzen du

12 de Nov. | Olivier Tosseriren artikulutik itzulia [JdA]

Italiako azken hirurogeita hamar urteetan egin den lehen atzera begirako erakusketak baieztatzen du fraide margolariari Berpizkundeko iraultza artistikoan egotzitako rola.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).