artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Bilboko Arte Ederren Museoak Nikolas de Lekuonaren dohaintza ikusgai jarri du

Funts dokumental garrantzitsu hori 2019an iritsi zen museora, artistaren familiaren dohaintzari esker, eta, orain, ikusgai egongo da, neurri batean, museoak 2019an (16 argazki eta 2 fotomuntaketa) eta 2022an (10 arkitektura- eta diseinu-marrazki) erositako lanen sorta batekin batera, 17. aretoan.

bilboko-arte-ederren-museoak-nikolas-de-lekuonaren-dohaintza-ikusgai-jarri-du

| 19 de Diciembre 2023

Nikolas de Lekuona (Ordizia, Gipuzkoa, 1913 - Fruiz, Bizkaia, 1937) margolari, argazkilari eta diseinatzailearen hainbat objektu pertsonal bildu dituzte, hala nola inprimatutako materialak, ohar-koadernoak eta marrazkiei buruzko oharrak, kartoi gaineko bi olio-pintura eta gutun autografoak.

Gainera, Lekuonaren pintura-ekoizpenaren bi mihise enblematiko ditu: Pintura (c. 1936) eta Beatriz Lekuonaren erretratua (1935), 1981ean eta 1982an erosiak, hurrenez hurren. Era berean, Museoa aitzindaria izan da artistaren lana onartzen, hiru erakusketa gogoangarri egin baititu, 1979an, 1982an eta 1983an. Horietako bi gai honetan aditu nagusia den Adelina Moya historialariak komisariatu zituen.

Erakusketa txiki honek Lekuonaren interesak eta ideia artistikoak azaltzen ditu, nortasun urduri eta esperimentala izan baitzuen, eta, Gerra Zibilaren ondorioz goiz hil bazen ere, enblematikoa izan baitzen Espainiako abangoardiaren barruan.

Funtsean jasota daude familiarekin izandako posta-truke pribatua, ohar- eta marrazki-koadernoak, aipuak, ohar literarioak eta artistikoak dituzten koadernoak, Kodak argazki-kamera bi eta beste objektu pertsonal batzuk (margolari-paleta, pipak eta ikasle-txartela). Objekturik berezienen artean, Lekuonak berak egindako zortzi maskara nabarmentzen dira, bere koadro eta argazki batzuetan irudikatuta agertzen direnak.

Museoari egindako Lekuona funtsaren dohaintzak jarraipena ematen dio bildumako datu-baseak aberasteko lanari, Euskal Herriko artista, kritikari eta historialarien eta artearekin lotutako espazioen artxibo eta corpus dokumentalak sartuz, aztertuz eta digitalizatuz. Horien adibide berrienak dira Sol Paneraren artxiboko dohaintzak, Bilboko Aritza galeriarenak, 2023koak, eta Xabier Sáenz de Gorbea irakasle, historialari eta arte-kritikariarenak, 2020koak.

Maskarak

Madrilen Arte Ederren Zirkuluan izandako prestakuntzako urteetan, inauterietako dantza baterako eginak, paper kolatuan eta gouachean. Maskara hauek eta beste batzuk artistaren margolan, marrazki eta argazki batzuetan agertzen dira, identitatea ezkutatzeko elementu surreal gisa. Buztinezko maskara bat ere badago -ziurrenik bere ikaskide Restituto Martín Gamok egina-, Lekuonak 1935eko argazki batean erabili, eta museoak 2019an erosi zuena.

Gutunak

Dohaintzan, Nicolás de Lekuonak María Nazabal amari eta Eugenio Lekuona osabari bidalitako bederatzi gutun ere badaude. Lehenengoak 1932 eta 1935 bitartean idatzi zituen, Madrilen zegoela. Urte garrantzitsu horietan, Zubiaurre anaien adiskide egin zen, Jorge Oteiza ezagutu zuen eta harremanak izan zituen abangoardiari lotutako beste artista eta idazle batzuekin. Haietako batean hau kontatu zion amari:

"Duela hilabete Ramón Gómez de la Sernari (idazlea) erakutsi nizkion han egin nituen Pedro Mari, Trini, Gregorio eta abarren argazkiak, eta asko gustatu zitzaizkion; berak bat eskatu zidan bere etxeko horman jartzeko; esan zidan oso ondo bideratuta nengoela gai horretan, eta arlo zabala duela Espainian. Berak dakiela, ez dago nire estiloko argazkiak egiten dituen beste inor. Etorkizun handia dagoela zinemarako cameraman gisa eta erreportari grafiko gisa".

Gainerako gutunetan, bere bizitzako azken hilabeteak deskribatzen ditu (1937ko ekainaren 11n hil zen) Burgosetik, hor hartu baitzuen prestakuntza militarra, eta Saturrarandik (Mutriku), bertara bidali baitzuten Osasun Militarreko mendi-ataleko kide bezala.

Koadernoak

Museora hiru koaderno iritsi dira, Lekuonak 1932 eta 1935 urteen arteko prestakuntza-aldian egindako oharrekin. Adelina Moya historialariak nabarmendu zituen lehen aldiz artista gaztearen koaderno horiek, murgildu egiten baikaituzte "hala artistak zituen kezka estetikoetan, nola garai artistikoan".

Horietako batek José María Iparraguirre, Juan Ignacio Iztueta, Bilintx eta beste batzuen poesien transkripzioak biltzen ditu 37 orritan. Beste koaderno batean, hainbat idazle, artista, filosofo eta teorialariren aipu eta testu-zatiak daude, besteak beste, Villiers de L'Isle-Adam, Francisco Guillén Salaya eta Ángel Ferrantenak; baita kubismoari buruzko testuak, eta Picasso, Manuel Abril, Schopenhauer eta Leonardo da Vincirenak ere. Koaderno horrek, gainera, zortzi orri solte ditu, Federico García Lorcaren poemekin. Azken koadernoan, esaera zaharrak, adagioak, esakuneak eta ohar literarioak daude.

Nicolás de Lekuona (1913 - 1937)

Prestakuntza eklektikoa izan zuen Lekuonak, ia autodidakta, liburu eta aldizkarietan arteari eta literaturari buruz egindako irakurketak izan baitzituen oinarri, baita abangoardiako mugimenduekin lotutako intelektual eta artistekin izandako harreman estuak ere. Arkitekturak eta diseinuak pizten zioten interesak bultzatuta, 1929an, Donostiako Arte eta Lanbide Eskolan matrikulatu zen, eta, aldi berean, Domingo Unanue arkitekto arrazionalistaren laguntzaile gisa lan egin zuen.

1932an Madrilera joan zen Aparejadore Eskolan ikastera. Hiru urtez bizi izan zen hiriburuan, eta, bertan, Ramón Gómez de la Serna idazleak gidatzen zuen Pombo kafetegiko solasaldi ospetsura joan zen, eta harremanetan jarri zen Alberto Sánchez eskultorearekin, Benjamín Palencia pintorearekin eta Vallecasko Eskolako beste artista batzuekin. Era berean, garai hartan, harremana izan zuen José Sarriegui eta Narkis Balenciaga margolariekin, Jorge Oteiza eskultorearekin eta Lauaxeta poetarekin.

1934. urtea oso garrantzitsua izan zen bere biografia artistikoan, Donostiako Kursaal aretoan egin zen pintura-escultura-fotografía. balenciaga-lekuona-oteiza erakusketan parte hartu baitzuen, hogei argazkirekin, fotomuntaketa batekin eta hamaika margolanekin. Artista hobeto ezagutzen duen Adelina Moya historialariaren hitzetan: "Erakusketa horrek bertako kritikaren fokuan jarri zituen, eta Lekuona gailena zela adierazi zuten".

Prestakuntza bukatutzat eman ondoren, 1935ean Ordiziara itzuli zen, eta aparejadore-lanetan hasi zen Donostian, Florencio Mocoroa arkitektoaren estudioan. Bertan, hainbat proiektu egin zituen etxebizitzetarako eta estilo arrazionalistako altzarietarako.

Abangoardiako aktibismoan arituta, hainbat teknika eta baliabide artistiko jorratu zituen: argazkilaritza, fotomuntaketa, collagea, pintura eta marrazketa, poesia..., eta bere iruditeria pertsonalean batera uztartu zituen kubismo berantiarreko elementuak, konstruktibismokoak eta surrealismokoak. Bereziki interesgarriak dira haren fotomuntaketak: aldizkarietako argitalpenen ebakinetatik abiatu, eta paperetan kolatzen zituen, eta, batzuetan, marrazkiak eta akuarelak ere tartekatzen zituen. Gutxi dira Lekuonaren fotomuntaketak –29 baizik ez ditugu ezagutzen–, baina argazkigintzaren arloan gehien baloratu den lana dira.

1936an, Gerra Zibilak alde nazionalean harrapatu zuen Lekuona, eta Fruizko (Bizkaia) frontera bidali zuten anda-eramaile. Bertan hil zen bonbardaketa batean, 1937ko ekainaren 11n. Heriotza goiztiarra izan zen, 24 urte bete gabea baitzen artean, eta horrek bat-batean eten zuen bere ekoizpena, oraindik ere indarrean dagoena euskal abangoardia artistikoan.


tutti-frutti

Tutti Frutti

Exposición colectiva

Georges Pompidou galeria (Angelu, Lapurdi)

Desde el 13 de Junio 2026
Al 19 de Septiembre 2026

xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 23 de Octubre 2026
Al 07 de Febrero 2027

kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 03 de Julio 2026
Al 10 de Enero 2027

azkenean-hondartza

Azkenean hondartza!

Claude Nori

L'Angle (Hendaia, Lapurdi)

Desde el 12 de Junio 2026
Al 19 de Julio 2026

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 8 de Julio 2026

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 6 de Julio 2026

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 5 de Julio 2026

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2 de Julio 2026

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

testigantza-liburu-bat-oteizaz-oteizarengatik-eta-oteizari

Testigantza liburu bat Oteizaz, Oteizarengatik eta Oteizari

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 27 de Junio 2026

Jorge Oteiza "ezagutzeko" liburu bat ondu du Jose Julian Bakedanok, Pamielarekin. Eskultorearekin izandako "harremana" inportantetzat daukaten 36 lagunen ahotsak jaso ditu, Atxagarena eta Moneorena tartean, eta dozenaka argazkirekin osatu du lana.

roberto-chartamek-geometria-mundu-naturalera-darama-cristina-enean

Roberto Chartamek geometria mundu naturalera darama Cristina Enean

| 26 de Junio 2026

Cristina Enea Fundazioak uda honetarako egin duen erakusketa-proposamenak, Ura Besterik Ez, herritarrak gonbidatzen ditu mugarik ezagutzen ez duten espazioak eta bolumenak okupatzen dituzten geometrietan murgiltzera. Horren karietara, Roberto Chartamek naturaren hizkuntza berarekin lan egiten du. Bere erreminta airean eta aluminioan tenkatutako hariak dira, eta horiekin Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeko hiru aretoak marrazki bizigarri handi bihurtzen ditu.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).