artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Metahaven kolektiboaren 'Kaosaren teoria' jarri du ikusgai Guggenheimek

Erakusketaren irekierak bat egin du Bilboko museoaren Films & Video aretoaren hamargarren urteurrenarekin.

metahaven-kolektiboaren-kaosaren-teoria-jarri-du-ikusgai-guggenheimek
Vinca Kruk eta Daniel van der Velden artistak, 'Kaosaren teoria' filmaren proiekzioaren aurrean. MARISOL RAMIREZ / FOKU

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 27 de Febrero 2024

Zinemaren, bideogintzaren eta mugimendudun irudien esparruan egiten den arte garaikidea erakusteko asmoz zabaldu zuen Films & Video aretoa Bilboko Guggenheim museoak, eta hamar urte egin ditu aurten. Manuel Cirauqui komisarioak izan du haren ardura urteotan guztiotan, eta, azaldu duenez, alor horretan egiten den sorkuntza "askotarikoa" dela azaleratzea izan da helburu behinena beti. Eta, hain justu, askotarikotasun horren erakusgarri da zabaldu berri duten Metahaven: Kaosaren teoria instalazioa, haren hitzetan. Ekainaren 9ra arte egongo da ikusgai.

Amsterdamen bizi diren Vinca Kruk eta Daniel van der Velden artistek osatzen dute Metahaven kolektiboa, eta, hain zuzen ere, halako guneen defentsa egin dute lehen-lehenik. Diotenez, museoen saretik desagertzen ari baitira. "Oso urriak dira bideoari eskainitako guneak", azaldu du Krukek. "Eta daudenei eutsibehar zaie. Gero eta gutxiago daude eta".

Kaosaren teoria izeneko 25 minutuko filma da Bilbon ikusgai jarri duten erakusketako lan nagusia. 2021ean sortu zuten, eta X izeneko neskato baten eta Y/Z izeneko emakume heldu baten arteko elkarrizketa poetiko batda ardatz nagusia. "Zinema narraziogintza ez-lineal eta zirkular batera eramateko saiakera bat da", azaldu du Van der Velden artistak. "Eta, beraz, aretora noiznahi sartuta ere, filmaren haria harrapatu ahalko duzu".

Euskarazko pasarteak

Bi oinarri nagusi ditu lanak, Van der Veldenen hitzetan. Gurasoen eta umeen arteko harremana edo menpekotasuna da bata, eta ziurgabetasuna da bestea. Patroiei eta kaosari buruzko joan-etorri moduko batek ere lotzen ditu, halere, proiekzioko pasarteak. Eta filmeko pasarte batean X neskatoak esaten duen esaldi bat aipatu dute artistek, horren guztiaren adibidetzat. "Gu garen hori ikusten dut gu ez garen gauzetan, hala nola autobusetako aulkietako marrazkietan".

Frantsesez, ingelesez eta hungarieraz mintzo dira pertsonaiak, eta ingelesezko azpidatziekin ikusi ahalko du lana bisitariak. Baina erakusketa Bilbon egingo zela jakinik, euskarazko pasarte batzuk ere txertatu dizkiote lanari. Hain zuzen ere, bi pertsonaiak beherantz daramatzan igogailuko abisua jarri dute euskaraz. Van der Velden: "Hizkuntza liluragarri horri buruz gehiago ikasteko aukera izan dugu, eta museoak asko lagundu gaitu esaldia euskaraz ongi idazten; besterik gabeGoogleren itzultzailean jarriz geroez baita ongi ateratzen".

Filmaren proiekzioaz gainera, hura ikustera esertzeko alfonbra erraldoi bat ere sortu dute artistek, eta beste bost pieza ere jarri dituzte areto nagusirako sarreran. Azken lau urteetan sortutako brodatu lanak dira, eta "ia-ia fotogramen baliokidetzat" dauzkate artistek. Hain zuzen ere, filmak lantzen duen patroi bilaketa igar daiteke lan horien muinean ere, eta aurrez sekula erakutsi gabeak dira haietako batzuk.

teoria-del-caos

Teoría del caos

Metahaven

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 22 de Febrero 2024
Al 09 de Junio 2024


fantasia-eta-arrazoia

Fantasia eta arrazoia

Goya

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

Desde el 18 de Mayo 2026
Al 28 de Febrero 2027

isiltasun-lurraldeak

Isiltasun lurraldeak

Evelyne Herisson

DIDAM (Baiona, Lapurdi)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 22 de Noviembre 2026

kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 11 de Septiembre 2026
Al 01 de Noviembre 2026

erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Desde el 05 de Junio 2025
Al 26 de Diciembre 2026

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 18 de Septiembre 2026

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 de Septiembre 2026

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 10 de Septiembre 2026

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 10 de Septiembre 2026

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).