artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Txillida Lekura itzuli dira 1980ko urteetako hamar eskultura

Artistaren mendeurrenaren harira, 'Eduardo Txillidaren 100 urte Telefonica Bildumarekin' erakusketa inauguratu dute, segurtasun neurri handiekin eta Espainiako erregearen bisitarekin.

txillida-lekura-itzuli-dira-1980ko-urteetako-hamar-eskultura
Arg/ Txillida Leku

18 de Mayo 2024 | Ainhoa Sarasola [BERRIA.eus]

Eduardo Txillida jaio zela mende batbete den honetan, eskultorearen ibilbidearen garai zehatz bati begiratu nahi izan dio Txillida Leku museoak (Hernani, Gipuzkoa). Artistarentzat garai "oso emankorra" izan zen 1980ko hamarkada, arduradunen hitzetan, eta, hala, urte haietako piezak ardatzean dituen erakusketa zabalduko dute bihar: Eduardo Txillidaren 100 urte Telefonica Bildumarekin. Hain zuzen, Telefonica fundazioarekin lankidetzan osatu dute erakusketa, eta haren bildumako hainbat pieza jarri dituzte ikusgai, besteak beste. Gaur egin dute inaugurazio ekitaldia, Espainiako errege Felipe VI.aren bisitarekin, hainbat instituziotako ordezkariekin eta segurtasun neurri handiekin. Urriaren 13ra bitarte egongo da zabalik.

Telefonica fundazioaren bildumako hamar eskultura eraman dituzte museora, denak ere 1980ko urteetakoak, eta Txillida Lekuko funtsetako 1990eko eta 2000ko hamarkadetako obrekin osatu dute erakusketa. Zabalaga baserri osoa hartzen dute burdinaz, altzairuz, egurrez, alabastroz nahiz paperez sortutako piezek.

Museoarentzat "oso erakusketa berezia" dela aitortu du Mireia Massague zuzendariak, inaugurazioaren aurretik eginiko prentsa agerraldian. "Maeght bildumarekin Txillidaren lehen urteak aurkeztu ondotik, artistaren ibilbidea esploratzen jarraitu nahi izan dugu, haren bizitzan oso garai garrantzitsua izan zen 1980ko hamarkadarekin". Aime Maeght galerista eta Txillidaren ordezkaria zena 1981. urtean hil zen, eta etapa baten amaiera nahiz berri baten hasiera ekarri zituen horrek artistarentzat. Haren lanak, "arkitekturarekin zuen elkarrizketaren bidez, eraldatu" egin ziren, Massagueren hitzetan, eta artistaren bilakaera artistikoa markatu zuen horrek. "Espazioaren, materiaren eta denboraren arteko harremana ulertzeko eta adierazteko egiten zuen saiakeraren lekukoa da Telefonica bildumaren obra bakoitza. Hori dela eta, pieza horiek guztiak Hernanin biltzea haren urterik erabakigarrienak berriro bisitatzeko modu bat da".

Garai hartan, 1982an erosi zuen Txillida sendiak Zabalaga baserria, urte askoren buruan Txillida Leku bihurtuko zena eta gaur egun museoaren erdigunetzat har daitekeena. Garai berean, atzera begirako erakusketa nabarmenak aurkeztu zituen, baita formatu handiko lanak egin ere, mahaiak deiturikoak, tartean. Eta baita etxeak izendatu zituenak ere, tamaina txikiagokoak, "materiaz eta hutsaz osatutako arkitekturak".

Obra horietako batzuk Telefonica fundazioaren bildumaren parte dira. Hain zuzen ere, urte haietan hasi zen telekomunikazio korporazioa bere arte bilduma osatzen, Pablo Picassoren, Juan Grisen, Antoni Tapiesen eta beste hainbat artistaren lanak erosita, eta Txillidaren hainbat obra ere eskuratu zituen. Gaur egun, 1.100 artelan ingururen jabe da, eta horietatik 41 dira euskal eskultorearenak: hamasei eskultura eta paperezko 25 obra, zehazki.

"Daukagun onena ekarri dugu", ziurtatu du Luis Prendesek, Telefonica fundazioko presidenteak. Hautaketa bat egin, eta eskulturak eraman dituzte Txillida Lekura, hamar denera. Horien artean daude, besteak beste, Hokusairen etxea eta Juan Sebastian Bachen etxea, biak 1981ekoak, baitaOmar Kahyamen mahaia III ere, 1986koa. "Beren etxean egoteaz eskertuta daude pieza hauek. Edertasun huts dira, isiltasunean begiratzekoak eta bakoitzari hitz egiten uztekoak", Prendesen hitzetan.

Etxearen ideia nabarmendu du Luis Txillidak ere, artistaren seme eta Eduardo Txillida-Pilar Belzunze fundazioko presidenteak. Urte haietako argazkiei begira, obra bakoitza leku desberdin batean ageri zaiola azaldu du, han-hemenka sakabanatuta, eta haiek berriro ere baserrian ikusita"etxera itzuli" diren sentipena duela.

Etxeak etxearen barruan

Zabalaga baserriaren bi solairuetan banatu dituzte erakusketako piezak. Etxe barruan daude, beraz, artistak etxetzat jo zituen neurri apaleko obrak, baina baita tamaina handiagokoak ere;tartean, Iru Burni II eskultura multzoa (1981) etaOmar Kahyamen mahaia III Corten altzairuzko pieza zabala —azken horrek beheko solairuaren parte handi bat betetzen du—. Haien inguruan, beste hainbat lan ere ikus daitezke, hala nola Topos I (1984) eta Topos II (1985) Corten altzairuzko piezak nahiz Itsasoari omenaldia III (1984) alabastrozko obra.

Etxe itxurako piezetan jarri du arreta, lehenik, Estela Solana komisarioak. Haren arabera, "habitatzeko etxeak dira" Txillidarenak. Izan ere, artistak espazioarekiko zuen harremana "eraldatuz" joan zen denborarekin. "Espazioa beti da garrantzitsua haren obran, baina eskultura hauetan, zeintzuetan Txillida arkitekto bihurtzen den, espazioa prestatuta dago gu barrenera sartzeko nolabait, gure kontzientziarekin, gure sentsazioekin edo, are, baita fisikoki ere eskultura monumentalenetan, esaterako Gernikan [Bizkaia] kokatutako Gure aitaren etxea-n edo Frankfurten [Alemania] dagoen Goetheren etxea-n".

Ikuslearen begiradak "zeharkatu" egin ditzake Txillidak garai hartan,eta ikuspegi berarekin sortu zituen bestelako piezak ere, Solanaren hitzetan, hala nola mahai, leiho nahiz arku formako lanak. "Erakusketa osoan, elkarrizketa sendo bat ikusiko dugu forma zirkularren eta kubotik eratorritako formen artean. Forma hauek dira pieza bakoitzaren barrura sartzera gonbidatzen gaituztenak".


ukitu

Ukitu

Maider López

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 24 de Octubre 2025
Al 07 de Febrero 2026

leo-burge

Leo Burge

Barriek programa

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 14 de Octubre 2025
Al 14 de Diciembre 2025

korde-gabe

Korde gabe

Sky Hopinka

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 18 de Septiembre 2025
Al 18 de Enero 2026

hurbileko-paisaiak

Hurbileko paisaiak

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

Desde el 31 de Octubre 2025
Al 12 de Abril 2026

topaketen-dardara-artistikoa-iraunaraztea

Topaketen dardara artistikoa iraunaraztea

16 de Nov. | Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]

Iazko Iruñeko Topaketetan plazaratutako gogoeta artistikoetan inspiratutako sei obra jarri dituzte ikusgai Baluarten, gune hori pentsamendurako eta sorkuntzarako "erresonantzia kaxa" bihurtzeko asmoz. Erakusketa azaroaren 29ra arte izanen da ikusgai.

erakusketa-integratzailea

Erakusketa integratzailea

14 de Nov. | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Gutxien espero duzun erakusketak generoaren parekidetasun aldetik egokia izateagatik harritzen zaitu. Ezusteko polita izan nuen Bartzelonako Miró Fundazioan ikusgai dagoen Miró eta Estatu Batuak erakusketa bisitatzerakoan.

ez-dakizuna-egitea-ez-dakizunarekin

Ez dakizuna egitea, ez dakizunarekin

14 de Nov. | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

Azken bost urteetan sortutako eskulturak bildu ditu Angel Bados artistak Bilboko Carreras Mugica galerian. Jorge Oteizaren oihartzuna eta Europako artea ez ezik, arabiar kultura ere izan du sorkuntzarako solaskide.

firenzek-fra-angelicoren-birbalorazioa-proposatzen-du

Firenzek Fra Angelicoren birbalorazioa proposatzen du

12 de Nov. | Olivier Tosseriren artikulutik itzulia [JdA]

Italiako azken hirurogeita hamar urteetan egin den lehen atzera begirako erakusketak baieztatzen du fraide margolariari Berpizkundeko iraultza artistikoan egotzitako rola.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).