artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Urdaibaiko Guggenheim museoak "aurrera" egin dezan egingo du lan Pradalesen Eusko Jaurlaritzak

Gobernu itunean museoaren alde egingo dutela hitzeman dute EAJ eta PSE-EE alderdiek, eta aldatu egin du horrek orain artean Jaurlaritzak izan duen jarrera. Guggenheim Urdaibai Stop plataformak protesta antolatu du biharko Gernikan, proiektuaren aurka.

urdaibaiko-guggenheim-museoak-aurrera-egin-dezan-egingo-du-lan-pradalesen-eusko-jaurlaritzak
Guggenheim Urdaibai Stop-ek deitutako elkarretaratzea, Dalia lantegiaren eraisketa salatzeko. Arg/ GUGGENHEIM URDAIBAI STOP

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 26 de Junio 2024

Imanol Pradalesek gidatuko duen Eusko Jaurlaritzak "Urdaibaiko Guggenheim proiektuan aurrera egiteko" asmoa azaldu du sinatu berri duen gobernu akordioan. Esaldi bat baino ez da EAJ eta PSE-EE alderdiek adostutako 125 orriko dokumentuan, baina erabat aldatzen du orain arte Eusko Jaurlaritzak Urdaibain eraiki asmo duten Guggenheim museoari buruz izan duen tentua. Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Solomon R. Guggenheim fundazioarekin batera osatutako hirukian, Jaurlaritza beti izan delako proiektuarekin hotzen azaldu den erpina. Bai mikrofonoz kanpo egindako adierazpenetan, bai eta, tarteka, agerian ere. Nabarmen, esate baterako, Iñigo Urkullu lehendakariak, urtarrilean, proiektuarentzako gogoetarako bi urteko "etenaldi" bat iragarri zuenean. Galga bat galdu du proiektuak, beraz.

Herritarrek protestak antolatu dituzte, halere. Bihar bertan, esate baterako, bateratze batera deitu du Guggenheim Urdaibai Stop plataformak Gernika-Lumon (Bizkaia). 10:30ean izango da mobilizazioa, Gernikako Batzar Nagusietan. Pradales lehendakari karguaren zina egitekoa den leku eta orduan, alegia. Ohar bidez, berriz gaitzetsi dute "Busturialdeko herritarren eskakizunei entzungor egin" eta proiektuarekin aurrera egiteko nahia erakustea.

Gobernu akordioko pasarteak "Busturialdea-Urdaibai eskualdea suspertzeko planaren esparrua" eta "Trantsizio Ekologikoko Ministerioarekin egindako akordioan jasotako ingurumen jarduerak" kontuan hartu beharra aipatzen ditu, hitzez hitz, eta orduan egiten du esplizitu museoaren proiektuan "aurrera egiteko" borondatea, hirukiaren beste bi erpinei ere erreferentzia eginez, "Guggenheim Bilbao Museoaren Patronatuaren baitan eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan".

Aurrerapausoen promesa

Jaurlaritzaren epeltasuna ez zen sekretua. Urkulluren gogoetarako iragarritako bi urteko etenaldiaren ondoren, Juan Ignacio Bidartek iragarri zuen Bilboko Guggenheim museoko zuzendari postua utziko zuela aurten. 32 urteko ibilbidea egin du Bidartek, eta, beraz, Bilboko Guggenheim museoaren eraikuntza eta garapena ez ezik, lehen lerrotik bizi izan ditu Urdaibaiko Guggenheim museoaren proiektuaren joan-etorriak ere. Eta bere agurra iragartzeko deitutako prentsaurrekoan argi esan zuen erakundeen arteko adostasun falta zela proiektu horrek aurrera ez egiteko motibo nagusia.

Ez da sekretua izan orain artekoa, beraz, eta hemendik aurrerakoa ere ez da sorpresa. Jeltzaleen hauteskunde programan ere bazetorren Urdaibaiko Guggenheim bultzatzeari buruzko aipamena, eta proiektuari buruzko zalantzarik ez zuela adierazi zion Pradalesek berak BERRIAri: "Apurka-apurka urratsak egin nahi ditugu. Bi urte dauzkagu aurrerapausoak emateko. Lan pila bat dago oraindik".

Eta orain gobernu akordioan gehitutako esaldiarekin, formalizazio aldetik maila bat gehiago irabazi du hauteskunde promesa horrek.

Debatearen ertz judiziala

Orain artean bi mugimenduk zentralizatu dute proiektuaren aurkako jarrera Urdaibai inguruan: Guggenheim Urdaibai Stop eta Zain Dezagun Urdaibai plataformek, hain zuzen ere. Eta protestak antolatzeaz gain, auzitara ere jo dute. Horregatik, politikoa ez ezik, judiziala eta ekologikoa ere bada debatea oraintxe bertan.

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikoko Ministerioak Urdaibaiko biosferako itsasertzaren babesa apaldu zuen iazko urrian. Haren aurkako salaketa bana aurkeztu zuten Guggenheim Urdaibai Stop eta Zain Dezagun Urdaibai plataformek lehenik, bai eta Greenpeace mugimenduak ere ondoren. Aldaketa hura egin aurretik, Kosta Legeak ez zuen modurik ematen Muruetako (Bizkaia) eremuan itsasertzetik 100 metro baino gutxiagora ezer eraikitzeko, baina, aldaketaren ondotik, hogei metrora murriztu zen babes esparru hori, eta horrek bidea ireki zion Urdaibain Guggenheim proiektua eraikitzeari, haren aurkako eragileek salatu dutenez. Kosta Legea urratzen duelakoan aurkeztu dute salaketa.

Bi gune nagusi ditu Urdaibaiko museoaren proiektuak. Murueta ontziolakoa da kokapen horietako bat, eta Gernikako Dalia fabrikakoa da bestea. Eta, hain zuzen ere, aurreko astean hasi ziren eraikina eraisten.


foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

Desde el 17 de Septiembre 2026
Al 15 de Noviembre 2026

rivage

Rivage

Alex Bloc

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 02 de Octubre 2026
Al 28 de Diciembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).