artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Nestor Basterretxearen 'Euskal serie kosmogonikoa' erakusketa ikusgai jarri dute Montehermoson

Artistak euskal mitologian eta objektu tradizionaletan inspiratuta egindako haritz egurrezko eta brontzezko hemezortzi eskulturak osatzen dute bilduma. Lasarteko (Araba) elizarako landutako gurtza objektuak ikusteko bisita gidatuak antolatu dituzte.

nestor-basterretxearen-euskal-serie-kosmogonikoa-erakusketa-ikusgai-jarri-dute-montehermoson
Gorka Basterretxea, 'Euskal serie kosmogonikoa' erakusketako pieza baten ondoan. Arg/ JAIZKI FONTANEDA - FOKU

29 de Junio 2024 | Edurne Begiristain [BERRIA.eus]

1950eko hamarkadaren amaieran bilakaera estetiko batean murgildurik zegoen Nestor Basterretxea (Bermeo,1924 – Hondarribia, 2014). "Adierazpen emozional eta figuratibotik hasi, eta formaren eta espazioaren arteko harremanak zorrotz aztertzeraino", Gorka Basterretxea semearen esanetan. Ordurako, artistaren obrak abstrakzio errealistatik baino ez zuen edaten, eta haren lanak hertsiki lotuta zeuden formaren irmotasunarekin. Jose Miguel Barandiaranek 1972an euskal mitologiaz egindako ikerketa etnologikoari esker, baina, etapa berri bat zabaldu zuen: forma analisiaren bideari ekin zion, eta, horrela, Euskal serie kosmogonikoa bilduma ondu zuen.

Barandiaranen ikerketetatik abiatuta ekin zion Basterretxeak euskal mitologiaren irudiak lantzeari, zurean. Hemezortzi irudiren zirriborroak azkar batean egin omen zituen. Ondoren, 1972 eta 1975 artean, egurrean landu zituen irudi horiek, eta Euskal serie kosmogonikoa bilduma osatu zuen hala: hemezortzi pieza, gehienak haritz egurrezkoak, eta bat brontzezkoa. Hizkera garaikidez landutako artelanak pertsonaia mitologikoetan, naturaren indarrean eta euskal kulturako objektu tradizionaletan daude oinarrituta, eta Basterretxeak, hil aurretik, obra osoa Bilboko Arte Ederren Museoari eman zion dohaintzan. Orain, bilduma hori aldi baterako utzi dio museoak Gasteizko Montehermoso kulturguneari, eta erakusgai jarri du irailaren 29ra arte, ur biltegi zaharrean. Basterretxearen jaiotzaren mendeurrenaren harira antolatu dute erakusketa.

Antzinako euskal kulturarekin identifikatzea izan zen Nestor Basterretxearen eskulturaren lehentasunetako bat, eta, hala, Euskal serie kosmogonikoa sailean mitologian bilatu zuen sinesmen eta tradizio herrikoien jatorria: "Eta formalki, jainkoak, jenioak, deabruak, fenomeno kosmikoak, errituak… definitzen zituzten eskulturak sortu zituen", azaldu du Zuriñe Elordi Gasteizko Udaleko Kultura departamentuko buruak.

Basterretxearen etapa berri baten ispilu da bilduma: abstrakzio arrazionalistatik sinbolismora bueltatzekoa, euskal kulturari buruzko keinuz eta edukiz beteriko begirada batena. "Mitologiari begira jarri eta eskuz sortutako haritz egurrezko hemezortzi eskulturekitxura ukigarria eman zioten Euskal Herriko unibertso sakratuenari", azaldu du haren semeak. Eta gogora ekarri du artistak eskultura garaikidea eta kultura tradizionala nola lotu zituen azaldu zuenekoa,hauxe esan baitzuen 1973an: "Nabilen bide hauetan, iruditu baitzait mendeak daramatzadala hauetan ibiltzen, jeinuen eta jainkoen izenekineta ahalmenekin egin dut topo, sinbolo, sinesmen, mehatxu, oinaze, itxaropen eta portatzeko modu izan zirenak gure antzinako bizitzako gau luzean".

Unibertso baten aterpe

Ur biltegiaren sabai altuak eta harrizko horma zaharrak hemezortzi piezen aterpe bilakatu dira erakusketarako, eta Sara Soto konpositoreak Basterretxearen testuekin eta ahotsarekin ondutako Karraxiz koru poema-ren doinuek girotzen dute bisita. Haritz egurrezko hamazazpi pieza dira –"material noblea" zela zioen Basterretxeak– eta brontzezko bat; denak dira tamaina handikoak. Akelarre, Aker Beltz, Eiztaria, Gaueko, Idittu, Illargi Amandre, Intxixu, Amalau zanko, Argizaiola, Argizaiola zuta, Bost haizeak, Eate, Mairuak, Ostadar, Majue, Mari eta Torto zurez eginda daude. Brontzez, berriz, Triku Harri.

Euskal mitologiaren unibertso oso bat sortu zuen Basterretxeak obra multzoarekin. Gaueko jeinu eta munstroak irudikatu zituen Gaueko obran; ugalkortasunarekin lotutako jainkosak islatu zituen Illargi Amandrekonposizio harmoniatsu eta itxura totemikoa duen piezarekin; kobazuloetako jeinuen irudi antropomorfikoa sortu zuen Intxixu lanean; Argizaiolalanarekin hildakoei egin zien erreferentzia, eta, horretarako, artistak forma bolumetriko beltz eta trinkoa garatu zuen, zeinaren bidez zurezko barnealdea ikus daitekeen; Eate horizontaltasun handiko eskultura bat da, oreka asimetriko, trinko eta aldi berean arinean esekitako arkitektura gogora ekartzen duena, eta ekaitzaren, suaren, uholdearen, tximistaren eta urakanaren jenioa irudikatzen du; Triku Harri, serie osoko eskultura txikiena, eskalan egindako eraikuntza arkitektonikoa da, etabarruanzentauro txiki bat dauka... Eskultura horiek denak diseinatzeko Basterretxeak margotu zituen zirriborroak ere ikus daitezke erakusketan.

Lasarteko eliza

1975ean,Lasarteko kontzejuko (Araba) elizako presbiterioko gurtza objektuak egiteko enkargua eman zion Arabako Foru Aldundiak Basterretxeari. Haritzarekin egin zituen bi obra dira, eta artistaren sormen unibertsoa sakonago ezagutzeko aukera ematen dute. Montehermoson zabaldutako erakusketaren karietara, elizan dauden obra horiek ikusteko bisita gidatuak antolatu dituzte. Basterretxeak plastika garaikidearen forma soil eta irmoak uztartu zituen dekorazio erromanikoarekin, eta "emaitza harmoniatsua" sortu zuela azpimarratu du artistaren semeak. Bisita gidatuak larunbatetan izango dira, 10:00etan, eta aurrez izena eman behar da.

Bestetik, Montehermosoko ur biltegi zaharreko erakusketa ezagutzeko bisitak ere egingo dituzte. Ostiralero izango dira, 19:00etan, eta ez da beharrezkoa aurrez izena ematea.


Woburn Walk

Sylvano Bussotti

Champ Lacombe galeria (Biarritz, Lapurdi)

Desde el 16 de Enero 2026
Al 07 de Marzo 2026

ekoiztu-2025-i

Ekoiztu 2025.I

Elvira Ongil Escribano, Ada Garrués Paularena eta Acid loverz rock

Uharte Zentroa (Uharte, Nafarroa)

Desde el 22 de Enero 2026
Al 27 de Marzo 2026

silver-ships

Silver Ships

Karlos Martínez Bordoy

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

Desde el 30 de Enero 2026
Al 06 de Abril 2026

gipuzkoa-begiragarria

Gipuzkoa begiragarria

Exposición colectiva

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 21 de Noviembre 2025
Al 01 de Marzo 2026

ipar-hegora

Ipar-Hegora

Leo Burge

Uribitarte40 (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 20 de Febrero 2026
Al 06 de Abril 2026

jose-antonio-azpilikuetaren-edward-hopperrak

Jose Antonio Azpilikuetaren Edward Hopperrak

04 de Febr. | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

Euskal artistak Hopperren lanetan oinarrituta sortutako hamabi grabatu bildu ditu Bilboko Arte Ederren Museoak ‘After Hopper' erakusketan. Jose Ignacio Olabe arte editoreak egindako enkargu baten emaitza da bilduma.

arte-galeriek-atea-itxiko-diote-21eko-bezari

Arte galeriek atea itxiko diote %21eko BEZari

02 de Febr. | Amaia Jimenez Larrea [BERRIA.eus]

Gaurtik larunbatera bitarte, Hego Euskal Herriko hainbat arte galeria itxi egingo dituzte, Espainiako Gobernuak artelanen salmentarako ezarritako %21eko BEZaren aurka protesta egiteko. Aspalditik dator zerga jaisteko eskaria; 2012an igo zuten.

poesiarik-ez-behintzat

Poesiarik ez behintzat

29 de En. | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Moon poem | Artista: Oscar Tuazon. | Lekua: Cibrian galeria (Donostia). | Noiz arte: urtarrilaren 31ra arte.

elkarketa-ala-murrizketa

Elkarketa ala murrizketa

29 de En. | Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]

Iazko abenduaren 15ean, Bilbo Arte eta Azkuna zentroa elkartzeko erabakia hartu zuen Bilboko Udalak. Abenduaren erdiko bi asteak eztabaida publikorik gabe hartutako erabakiak oihartzun gutxirekin pasatzeko erabiltzen dira...

estetizidioa

Estetizidioa

22 de En. | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Estetizidio hitza idatzita ikusteak larritu nau. Ez nuen terminoaren berri, eta lehendabiziko aldiz artearen kontrako bortxakeria aproposak hain gordin adierazita irakurtzeak harritu nau.

ideologien-beldurrik-bai

Ideologien beldurrik bai?

22 de En. | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]

Lurrak ez du jaberik izango | Artista: Marwa Arsanios. | Tokia: Artiumen, Gasteizen. | Noiz arte: apirilaren 12ra arte.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).