artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

(Ez)amatasunaz, artisten begietatik

Amatasunak praktika artistiko eta kulturaletan duen eraginari buruz hausnartu dute hamar artistak, Gasteizen. Familia nukleotik harago doazen begiradak izan dituzte hizpide.

ez-amatasunaz-artisten-begietatik
'Amek ez dute' kongresuaren mahai ingurua. Arg/ BERRIA

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 7 de Julio 2024

"Grisela Pollock historialari eta arte adituak Mary Cassat artistaren amatasunaren ikonografia aztertu zuenean, hau esan zuen: ‘Modernismoak Cassaten modernitatea definitu zuenean, amaren figura abolitu eta bere sormenaren jabetza kendu zion'. Amatasunaren zokoratze hori estuki lotuta dago genealogia femeninoen eta feministen gabeziarekin. Feminismoa hori konpontzen saiatu da". Amatasuna berridatzi, aztertu edota arazo gisa planteatu duten artisten lanaz gogoeta eginez abiatu zuen atzo Maite Garbayo-Maeztu Artearen Historiako ikertzaileak EHUko Arte eta Letren fakultatean egiten ari diren nazioarteko kongresuaren bigarren eguna. Amek ez dute: amatasunaren bilakaera praktika artistiko eta kulturaletan izenburupean, eremu akademiko, artistiko eta kulturaleko dozenaka emakume parte hartzen ari dira hiru egunez mintegian. Ritmos egitasmoak antolatu du kongresua; gaur amaituko dute.

Historian zehar praktika artistiko eta kulturalean (ez)amatasuna adierazteko moduak ertz ugari ditu. Presente izan da, askotan; aldendua eta isilarazia, beste hainbatetan; itxuraldatua eta idealizatua, maiz; zokoratua, sarri. Alde horiek denak aztertu zituzten atzo hamar adituk Genealogia fantasmak praktika artistiko eta kulturaletan mahai inguruan. Eta, hala, amaren irudia lotura genetikotik eta familia nukleotik harago doazen ahaidetasun formak pentsatzeko modua eman zuten eztabaidan, ama (ez) izateak dakarren begirada berri baterako printzak mahai gainean jarrita.

Emakumeak kulturan ikusezin bihurtzeari eta isilarazteari buruzko auzi teoriko bat planteatu zuen Katiuscia Darici literatura irakasleak bere hitzaldian. Azpimarratu zuen ikuspegi androzentrikoak diskurtso ofizialetik at utzi dituela emakumeak mendeetan, eta, ondorioz, eragotzi egin diela beren esperientzia pertsonalaren kontakizuna ezagutaraztea, batez ere amatasunari dagokionez.

Kontakizun hegemonikoa iraultzeko ahalegina egin zuten idazleei erreparatu zien, eta Nuria Labari idazlearen La mejor madre del mundo (Munduko amarik onena) eta El último hombre blanco (Azken gizon zuria) liburuei heldu: "Gai pertsonal bat planteatzen du, eta, aldi berean politikoa, ikuspuntu patriarkal batetik amatasunaren eraikuntza eremu kulturaletik bereizezina delako". Dariciren ustez, idazleak "zentzu berri bat" eman dio idazketa autobiografikoari, kontakizunean amatasunaren esperientzia ikuspuntu pertsonal eta profesional batetik kontatu zuelako, "denbora luzez emakumeak kanon literariotik kanpo utzi dituen planteamendu kontserbadore batetik abiatuta".

Haize kontra

Emakumezko margolarien ibilbideei eta obrei erreparatu zieten, berriz, Maria Lluisa Faxedasek eta Ane Lekuonak. Biek ala biek kontatu zuten historikoki emakumezko artisten lana itzalean izan dela, eta amatasunari buruzko begirada patriarkala nagusitu dela, baina izan direla haize kontra jardun dutenak eta bestelako bideak eta ikuspegiak urratu dituztenak. Esther Boix margolari katalanak, esaterako, amatasunari buruzko begirada berritzailea islatu zuen bere lanetan, "kritikoa" eta "satirikoa" orduko errealitatearekiko, Faxedasek azaldu zuenez.

Juana Frances, Begoña Izquierdo eta Carmen Maura margolariak, berriz, frankismo garaiko ikuspegi hegemonikoetatik urrundu ziren, eta orduko ikuspegiarekin apurtu zuten, etxea eta seme-alaben zaintzaren iruditeriatik harago joz. Besteak beste, frankismo garaian ama bakarra izatea zer zen irudikatu zuten euren lanetan, eta emakumeek sufritzen zuten "bakardadea, lotsa eta beldurra" islatu zituzten, Lekuonak erantsi zuenez.

Amatasunaren "krisiak"

Literaturan eta pinturan nola, arte garaikidean ere amatasuna irudikatzeko hamaika modu eta bide jorratu dituzte artistek. Amatasunaren barruan izaten diren "krisiak" bistaratzeko helburua duen Materialak amatu erakusketaren komisario lanak egiten ditu Natalia Isla Sarrateak, eta, hark azaldu zuenez, erakusketan ikusgai dauden obren helburua horixe bera da: amatasunari eta zaintzari "kritika" egitea, perspektiba politikotik eta feministatik.

Angela Moreno, Amaia Garcia Azketa, Berta Oses, Oihane McGuinness, Txaro Fontalba eta Zarus Falcon artisten lanak biltzen ditu erakusketak. Hasieran, artistek ez zuten pentsatzen euren lanek amatasunarekin lotura zutenik: "Zazpi artistatik bi bakarrik dira ama, eta ama ez direnei kosta egin zitzaien amatasunera gerturatzea; are, nolabaiteko ukazio bat zuten". Haatik, obra guztiak elkarrizketan jarri zituztenean, ordura arte kontatu gabeko istorioak azaleratu zirela azaldu zuen Islak: "Gorputzaren materia, zaintzaren eta amatasunaren krisi psiko-afektiboa, eta heriotza eta zaindutako izakiaren memoria".


xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 23 de Octubre 2026
Al 07 de Febrero 2027

mundu-baten-aukera

Mundu Baten Aukera

Naturaren ikuspegiak BBVA Bilduman

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 09 de Julio 2026
Al 12 de Octubre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).