artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Poesiarik ez behintzat

Moon poem | Artista: Oscar Tuazon. | Lekua: Cibrian galeria (Donostia). | Noiz arte: urtarrilaren 31ra arte.

poesiarik-ez-behintzat
Oscar Tuazonen erakusketako hainbat pieza, Donostiako Cibrian galerian. GORKA RUBIO / FOKU

Garazi Ansa [BERRIA.eus]
| 29 de Enero 2026

Behin baino gehiagotan esan izan dut galeria eta erakusketa areto txikietara joatea geroz eta gustukoagoa dudala; deskantsu txikitxoak hartzearen modukoak direlako; tarte batean airez aldatzeko aitzakia perfektuak; buruko pentsamenduak beste esfera batera mugitzeko aukera eskaintzen dutenak, ia meditazio baten antzera. Eta tartean behin gustura joaten naizen espazio horietako bat da Donostiako Cibrian galeria. Normalean, bertaratu aurretik webgunean begirada bat botatzen dut, unean duten erakusketa zein artistari eskainitakoa den ikusteko: ideia bat egiteko balio du, besteak beste, oso argazki onak izaten dituztelako. Oraingoan, ordea, halakorik egin gabe joan ginen, Donostian ginelako, eta tartetxo bat libre geratu zitzaigulako, hura aprobetxatuz.

Sartzerakoan ikusi genuen martxan dagoen erakusketa Oscar Tuazon artista iparramerikarrarena dela, Moon Poem izenekoa. Badirudi bertan egiten duen lehen banakako erakusketa dela, nahiz eta galeriak Tuazonekin elkarlanean urteak daramatzan.

Nik, haren berri lehen aldiz Artiumen izan nuen; museoak artistaren lanetako bat erakusgai duelako. Ez dago erakusketa areto batean, ordea, baizik eta Artiumeko bi eraikinak elkartzen dituen lorategira irteteko atearen alboan: ura edateko iturri bat da. Eskulturaren eta diseinuaren arteko hibridazio interesgarria da pieza, Markina-Xemeingo marmolarekin egina, eta metalezko bidoi itxurakoa. Hura zen, beraz, artistaren lanekiko nuen erreferentzia bakarra; eta erakusketan ere halako zerbait topatzea espero nuen, haren mostra zela jakin ordurako.

Baina sorpresa eraman nuen. Eskultura batzuk badira, aretoaren erdian daudenak, eta hauek marmolez eginak daude; izatez, batzuk Markina-Xemeingo marmolarekin. Baina horiek direla esango nuke Artiumeko piezarekiko mostrak partekatzen dituen antzekotasun bakarrenetarikoak. Izan ere, erakusketako protagonista nagusiak, eta hain zuzen ere mostrari izena ematen diotenak, eskultura hauek inguratzen dituzten pinturak dira, hormetan esekita daudenak. Batzuk mihise gainekoak dira, eta besteak berrerabilitako oholekin gauzatutako egituretan burutuak: gainazal irregularretakoak dira azken hauek, oraindik ere iltze zaharrak sartuta dituztenak. Ehundura interesgarriagoa dute, materikoagoa, haptikoagoa, hurbilekoagoa. Irudikapenei dagokienez, berriz, zirkuluak gailentzen dira; ilargiaren gainazal bidimentsionalaren gaineko bariazioak dirudite, irudimenezko fase ezberdinak balira bezala ia; formaz aldatu ordez, kolorez aldatzen dira. Guztiak, unibertsoari keinu egiten dion hondo beltzaren gainean. Tira.

Interes handiagoa dute, zalantzarik gabe, aurrez aipatutako eskulturek eta eskultura multzoaren instalazioak. Bata bestearen atzean, ilaran jarriak daude, aretoko eskuin hormarekiko paraleloan, sartzean segida guztia osoki ikusten delarik. Pieza bakoitza erakusketarako propio egindako idulki berezi batzuen gainean dago: zilindrikoak dira, eta industrian objektuak biltzeko erabiltzen diren plastiko zuriz eta zeloz estaliak daude goitik beheraino. Badute beste berezitasun bat ere: oso altuak dira, eta, ondorioz, ni bezala, txikiak garenontzat oso deseroso egiten dute gainean ipinitako pieza behar bezala ikustea. Soilik alboetatik ikus nitzakeen, eta gainetik zuten itxura nolakoa ote zen jakiteko, mugikorrarekin argazkiak ateratzera kondenaturik nengoen.

Formaz, pieza guztiak berdin-berdinak dira; baita tamainaz eta materialez ere —guztiak marmolezkoak—, eta modu berean kokaturik daude, ia bata bestearen kopiak balira bezala. Duten aldagarri bakarra kolorea da; marmolak izanik klase ezberdinetakoak direlako. Hiru, Markina-Xemeingo kolore beltzezkoak dira; besteak, berriz, marroitik zurirantz doaz, hala nolako degradazio kromatikoa osatuz espazioan. Puskak dirudite, proba industrialak agian, edo hezurrak. Izaera mekaniko eta organikoaren artean kokatzen dira. Eta horrek, idulkien antzera, deserosoak bilakatzen ditu. Perfektuegiak dirudite, gizatiarra denarekiko urrunegi kokatuz.

Erakusketak osotasuna falta duen sentsazioa izan dut: pinturak alde batetik doazela dirudi, eta pieza eskultorikoak bestetik. Eta aretoko testuak ere gako argirik ez du ematen proposamenaren osotasunera nola hurbil daitekeen ulertzeko. Ilargiaren poemarik behintzat ez da han.


macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 17 de Julio 2026
Al 18 de Octubre 2026

hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 15 de Mayo 2026
Al 04 de Abril 2027

fantasia-eta-arrazoia

Fantasia eta arrazoia

Goya

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

Desde el 18 de Mayo 2026
Al 28 de Febrero 2027

erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Desde el 05 de Junio 2025
Al 26 de Diciembre 2026

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 18 de Septiembre 2026

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 de Septiembre 2026

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 10 de Septiembre 2026

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 10 de Septiembre 2026

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).